Google + RSS Feed

Euskadi gaztea zoriontxu

13

iraila 26, 2007 by iPtx

Pako Aristi hots egin zioten, astero bezala. Prentsaren azterketa berezi bat egingo du aurrerantzean idazleak. Kritikoa, zelan ez! Eta Euskadi gaztearen azkena jarri zioten, entzungai. Mesedez kentzeko eskatu zion berak Maite Artola esatariari. Eta broma zela pentsatu honek. Serio ari zen Aristi, Itoizen kantuari inoiz egin zaion bertsiorik txarrena esan zuen, han, non eta antenan, zuzenean.

Gorrituko zen esataria, gorrituko lirateke, entzule balira, euskaldunak balira, kantua abestu zutenak ere. Ni ez nintzateke ausartu beharbada, autozentsura oso goian daukagulako, baina Pako Aristik pentsaten zuena esan zuen, han, antenan.

Eta poztu nintzen. Ez dut irratiformula kate komertzial publikoa entzuten, baina albisteak euskaraz entzutea beharrezko dudanez, promozioa sartu didate ahotik ere, bihar goizeko bederatziak hamar gutxiagotan lauteilaturen bertsioa entzungo duzue…. eta segundu batzuetako aurrerapena.

Donostiako abeslari españolenak jarri dituzte kantuan, a ze lorpena! integrazioa dela pentsatuko du batek baino gehiagok. Euskara ikasiko balute sikiera, ahalegin minimoena egingo balute, es la cancion en euskara que mas me gusta Amaia Monterok. Zenbat gehiago entzungo zituen? esaten zidan lagun bertsolari batek. Eta ahoskatu txarto -hori euskaraz entzuteko gai den edonork daki- eta kantatu ere txarto -Urrestilako organujoleak halan dio behintzat-.

Euskadi kaltea
Egaztea irrati formula hori ez dut sekula maite izan. Ñoñoa iruditen zait, pijoa baino umekeria galanta, Edurne Ormazabalen kapritxoa, Joseina bezalako adituak dituena, oso broma atseginak egiten dituzten plantela… eta musika programa onak faltan dituen irratia. Gainera, Ilaskirena bezalako ahotsak galtzen dituena… zoritxarrerako. Ziur naiz prekario portatzen dela langileekin -zeozelan deitzearren-, bertikala erabakietan, zentsura pratikatzen duena -Xabier Montoia gustuko dudan aldetik dakit hori, gogoratzen denok gara Xabier Montoia hura?!- . Eta galdetzen diot neure buruari, zertan laguntzen duen irrati horrek gure musikaren panoraman, zertan egiten dion on, eta zertan kalte.

Nik argi daukat, zuek?


13 comments »

  1. Ene Eme(e)k dio:

    Gure ikastolara etorri zen behin Joxeina. Harroxko esan zigun, gure barre artean, Egaztean ez zutela sekula Alejandro Sanz jarriko. Enfin, entzun ditugu bere hitzak eztarrian (glup!) behera.
    Publikoa izanik, irizpide pribatu eta merkantilistikoak soilik dituen irrati kate txarra da Egaztea. Euskal musika komertzialki komeni zaielako jartzen dute, eta bere ama 40 principalesek egiten duen moduan, musika katalan eta galegoak isiltzen dituzte, “eske jendeak ez du ulertzen” aitzakiapean. Horren ordez, euro usaina darien zabor anglosaxoi eta hispanoak entzunarazten dizkigute, “zuk badakizu zer entzun” esanez. Bai, badakigu zer entzun. Baina batez ere, badakigu, zer EZ entzun.

    Gora irrati libreak! EITB, noiz arte?

  2. 53R61(e)k dio:

    Egaztea = 40 principales

  3. Unai(e)k dio:

    Musikarentzat ez dakit, baina euskararentzat Euskadi Gaztea beharrezkoa da.

    Euskararen militanteak ez direnak euskaren mundura erakartzeko biderik onena.

  4. Jozulin(e)k dio:

    Irratirik, edozein irrati, apenas entzuten dudan baina, “lau teiyatu” edo “lau teishatu”-ren bertsio hau ezin enpalagosoagoa iruditu zait. Halandabe, euskal abesti baten bertsio paradojikoa entzun nahi baduzue, jarri martxan e-mandoa eta bilatu “melanie doutey ikusi mendizaleak”, El Lobo filmaren soinu bandakoa. Ahhhhrg!

  5. zabaldu.com(e)k dio:

    Euskadi gaztea zoriontxu, eta zu? zer uste duzu?…

    Euskadi gaztea zoriontxu. Ez dugu alferrik horrela ahoskatzen. Eta eztabaida, iritzi trukea irrati formula komertzialaren gainean. Zuk zer uste duzu? Zabaldu edo parte hartu blogean. Bideoa ere ikusi dezakezu, gainera…….

  6. irrati libreroa(e)k dio:

    Guztiz bat Patxik esan dituenekin. Beste lagun bati irakurri diot mezua eta itzelezko barreak bota ditugu, gero eztabaida luzea.
    Lotsagarria integrazioaren izenean batzuk egiten dutena.
    Orain gainera gizaki modernoenen pare jarriko dituzte euren buruak, eta gu betiko legez atzerakoiak garela esaten ibiliko dira. Kritikatu baino ez dugula egiten eta sortu? Hori ere egiten dugu, entzun ditzatele dauden irrati libre guztiak herri santu honetan. Gora irrati libreak!!

  7. Nahikari(e)k dio:

    Nik hirukotea sortuko nuke: Montero, Erentzun eta Ubago! Kar, kar, kar!

    Egia esan, Donostiako abeslari españolen artean falta dena da.

    Lotsagarria nola apurtzen dituzten abestiak.

  8. [...] Si estos días suena una canción en el País Vasco, esa es la versión del clásico Lau Teilatu. ¿Por qué? Porque la caja de resonancia de EITB está machacando con una versión grabada para la ocasión por Mikel Erentxun y Amaia Montero. Está bien que artistas como estos se atrevan a pasarse al mundo del euskara, veremos si también atraen a su público, pero me da que el precio que se pagan es muy caro. [...]

  9. iñaki(e)k dio:

    Egaztea irrati oso txarra da, eta kantuaren bertsioa, horrorosoa.

  10. ibai(e)k dio:

    epa e gasteko kantuak osooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooo onak dira eta segi orrlako abesti ederrak eta orrelako balada … jartzen.
    nire kanturik faboriotoenak botatzen ditusue eta kantak eta letra oso onakl jajaja
    segi olaxe oso ongi e gastko jendea!!!!
    agurrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrr
    mnd segi!!!!

  11. Gipuzkoatik(e)k dio:

    Niri ere ez zait gehiegi gustatu lau teilaturen bertsio berri hau, Itoizen bertsioak, bai lehenego disko hartako originala eta bai zuzenekoa, askoz hobeak iruditzen baitzaizkit.

    Dena dela, ez nago ados Amaia eta Mikeli buruz esan direnekin, izan ere, nire ustetan oso ondo ahoskatzen dute, egia esateko ni harrituta geratu naiz, euskaldun zaharrak ematen baitute. Euskaraz abesten duten taldeetako abeslari askok bi hauek baino askoz gaizkiago ahoskatzen dute euskara.

    Bestalde, ez nago ados egin zaien Donostiako espainolenak diren kalifikazioarekin. Esaterako, Mikel Venezuelan jaio zen, eta bere semea Donostiako Ikastola batean dabil.

  12. Strummer76(e)k dio:

    Aupa! Aspaldian Euskadi Gaztea irrati katearen inguruan dagoen guztiari ez diot begirune handirik. Irrati kate publiko batek musikaren industria komertzialak ezartzen dituen “formulak” hain zorrotz jarraitzeak beldur ikaragarria sortarazten dit. Halere, Euskal Herrian irrati formulak euskaraz beharrezkoak jotzen ditut, beraz, Euskadi Gazteak jarrai dezala bere bidea jorratzen (Nork esango luke Amaia Monterok euskaraz kanta zezakeenik? Ez da marka txarra!). Baina EITB santutik badute zeregina kultura musikalari dagokionez. Komertzialtasuna itzalean utziz eta belarriak entsegu lokaletan jarriz, edota RNE 3 bezalako irratikatean erabiltzen diren zenbait irizpideei kasu eginez, edota zenbait irrati libreetan musikaren inguruan dituzten irrtsaioei erreparatuz… Bada garaia gazteok noizbait “ganorazko” musika entzuteko aukera erakunde publikoetatik gobernatutako irratietan.

    Gora Euskadi Gaztea! Bere TOP-arekin, baina ez da nik entzun nahi dudana!!

  13. Patxi(e)k dio:

    GAZTEA, ZUK BADAKIZU ZER ETA NOIZ ENTZUN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Larrabetzu eskura

ekitaldiak eta berriak
Larrabetzuko kultur eta kirol agenda

dj kaiku > hori bai sound system

Artxiboak

albisteak 2.0