Kategoriak
agit/prop

Kalera, giza eskubideen alde

zer da ba ordubete gure egunerokoan? zer dira giza eskubideak, gerra giro honetan? zer da zor zaiena? zer da egin dezakeguna? zer egiteko prest gaudena? Biolentziarik ez, esaten digute, baina ordu bete mugitzeko ere, biolentziaren aldekoak gehienbat. Presoen eskubideen alde, milaka lagun aterako dira gaur kalera, eguerdi partean ordubeteko lanuztearekin, eta iluntzeko kontzentrazioetan gero. Ordu […]

Kategoriak
teknologia berriak

wikiparranda Arrasaten

Wiki bidezko deialdia, izenematea eta beste. Orain arten egin izan ditugu blog&beers euskaldun batzuk. Orain blogaren ordez wikia izan da, eta garagardoak edo bestelakoak FArrasateko kdd honetan. Ni ere geldituko naiz. Aspaldiko lagunak ikusi, berba egin, eta proiektu berriak ahotan izango ditugu. 2.0 susperraldiari geure ekarpena egingo diogu, hori ziur. Eta bestelako gaiak ere sortuko […]

Kategoriak
agit/prop

zer egin dezakegu presoen alde?

Aurreko bisitan arrebak esan zidan, denda batean sartu zela idazmakinen katalogo eske. Ea zein mundutan bizi zen galdetu omen zion dendariak harri-burdin eginda, idazmakinarik inork ez duela eskatzen orain. Eta horixe izango da, kontuetako bat, zein mundutan bizi garen hain zuzen. Idazmakinarena adibide polita da leku hauetako logika ulergaitza adierazteko. Pentsatzekoa da lehen ere antzera […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Bartzelonan lumak astintzen, ustez

Lotsagarria, etsitzekoa, gorri jartzeko beste… Euskal etxea ez dago konforme afitxa honekin. Nik ezin dezaket ulertu! eta zuek? Afitxa berriaren zain gauden bitartean… honi eutsiko diogu, egileek kentzea eskatu arren. Adierazpen askatasunaren alde, eta homofobia guztien kontra…. ulertu gurean.

Kategoriak
literatura

Utikan Euskadi sariak

Ez naiz idazlea. Ez naiz itzultzailea. Irakurlea eta literaturzalea naiz. Baina asko poztu nau idazle eta itzultzaileek hartu duten jarrerak. Literatura gogoz irakurtzen hasi nintzenetik -eta badira urte batzuk- idazleek, artistek, intelektualek sinatutako agiri asko irakurri ditut. Gaur arte, ez nituen beraien zereginari buruzko agiri baten atzean ikusten nik irakurtzen ditudan idazleak. Eta gaur ene […]

Kategoriak
literatura

Euskadi sariak, ipuinak eta beste

Arretaz irakurri nuen Jon Alonsoren iritzia ARGIAren urtekarian. Mezua igorri nien lagun ditudanei; idazle, editore, kazetari, literaturzale. Asko idazten da gurean, asko esaten da, baina gutxitan -nire uste apalean- berba egiten dugu kulturgintzaren barruetaz. Berba egiten dugu Durangon, Durangoz, berba egiten dugu irakurle kopuruaz, salmentaz, eskubideak… eta orain gai bat jarri du mahai gainean Alonsok: […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Ezagunak ez diren bost gauza *

Jabik pasa dit meme_lokeri_a eta erantzun beharrean nago: Bide batez, blogari astindu ttiki bat emateko baliatuko dut, sarriago idazteko, olioztatzeko, barre egiteko, gogoetak eragiteko… Beraz, lotsa apur batekin, hona hemen bizitzako bost gertaera edo, ezagunak ez diren arren… bizi izan ditudanak. * Txikitan Larrabetzuko PNVren egoitzan txistua jotzen ikasi nuen. PNVren txistu bandakoa nintzen beraz, […]

Kategoriak
agit/prop

milaka bilaka, Bilbon

Izan gara batzuk bai. Erreka ondotik oinez, astiro. Multzo luze bat, milaka esango dugu. Aldarrika. Tartean, disko jartzaileek (DZ eta FM) milaka bilaka kantua eskaini digute, behin eta berriz. [audio:http://www.info7.com/entzun/deskargatu.php?fitxaizena=http://www.info7.com/mp3/magazina/kalegorrikoplazan/20070202_eus_1021.mp3&sekzioa=musika&id=1021] Milaka bilaka. Bilbon. Elkarrizketa, bakea, errespetua, Euskal Herria zioten hango afitxek. Hau hasi besterik ez da egin. Eta jarraitzeko asmoa daukagu han bildu, oinez batu […]

Kategoriak
agit/prop

[Jarrai-Haika-Segi] Auzipetu iheslariak bideoan

Gara egunkarian elkarrizketa eskaintzeaz gain, Interneten batetik bestera dabil gazte auzipetu iheslarien bideoa. Guk ere, mezua entzun, ikusi eta zabaltzeko aukera daukagu orain. Ibon Meñika (Zamudio) eta Olatz Dañobetia (Lekeitio) mintzo zaizkigu: “Errepresioa indartsua da, baina indartsuagoa da herri honen borrokatzeko grina“

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

…segi aurrera