Fermin Muguruza Bilbo Hiria irratian, irratia.com saioan egindako elkarrizketa.
Fermin Muguruza Bilbo Hiria irratian, irratia.com saioan egindako elkarrizketa.
Gara egunkariko azken orrian gaur argitaratutako kronika eta argazkiak. Ostirala, lan guztiak amaituta, ordenadore portatila hartuta, blogariak gaztetxera jotzen du. Herriko blogariak bakarrik ez, beste toki batzuetakoak ere batu dira: Arrasatetik, Elgetatik, Andoaindik, Galdakaotik, Bilbotik edo Larrabetzutik. Berdin du nondik, baina euskal blogariak batzeko zita izan ohi dira Blogs&Beers topaketak. Garagardo artean, blogariak elkar ezagutu, […]
Eta gaur da ekainaren 2a, ostirala. Eta gaur batuko gara blogariak Larrabetzu ko gaztetxean. Reggae musika entzun, garagardoak hartu, blogak erakutsi eta pantaila handian aurkezpen ezberdinak egingo ditugu. Blogs&Beers 3.0 honetan larrabetzu.org blog komunitatea aurkezteaz gain, eztabaida edo behintzat solasaldia piztu gura dugu. Zertarako blogak? Herri txikietako informazioa zelan zabaldu? Hori eta gehiago ditugu helburu […]
Autodeterminazio garaiak bizi ditugu. Eta autonomia mugatutik, independentzia eta autogestiorako jauzia egin behar dugu. Gaur bertan. Orain. Hemen. Baita blogetan ere. Gaztelumendi.org proiektu hau abiatu nuenetik igaro da sasoi bat. Urteak, hileak, asteak eta egunak eman ditut blogari lotuta. Sorkuntza eta eztabaida uztartzen. Gogoeta eta propaganda. Informazioa eta iritzia. Denetarik joan da, askotarik etorri da. […]
Blogs&beers 3.0 ospatuko dugu bariku honetan Larrabetzun. Eta horregatik, berbalditxoa izan genuen gure asteroko emankizunean. Orain blog berriarekin, –flipatzen egia esan- pluginak sartzen ari gara. Hori Bai gaztetxean gaude, wifi bidez konektatuta, eta froga ezberdinak egiten ari gara, barikuan dena txukun egon dadin. Larrabetzu.org herri informazioa landuko duen bloga eta blog komunitatea izango da, Bizkaian […]
1992tik egun honen zain zeudela esan zigun atzo, edo herenegun, Andrej Nikolaidis idazleak. 1992an erreferenduma izan zuten montenegroarrek, eta %20ak bozkatu zuen independentziaren alde. Geroztik, burrukan jarraitu dute, bere erara, atzoko eguna etorri eta heldu arte. Eskuratu arte. Ikusgarria zen, zelan ospatu zuten gaueko 10:00etatik aurrera independentziaren aldeko erreferendumaren garaipena. Itzela izan zen benetan. Inoiz […]