Kategoriak
e-hizketan hamaiK -hamaika kontu-

Luistxo Fernandez: Gauzak asmatzeko ausardia behar da

>baga) Blogaria zergatik? Euskarazko blog plataforma bat nola eratu zitekeen pentsatzen, norberak probatu behar makinariarekin lehenbizi, eta modu eleanitzean saiatu nintzen, alderdi teknikotik test interesgarria zelakoan. Eta halaxe hasi nintzen, asmo editorialik gabe. >biga) gaur egun, zeintzuk dira zure egitekoak, zelan uztartzen dituzu blogarekin? Internetera dedikatzen den enpresa batean, blogetan idazten eta blogak jarraitzen denbora […]

Kategoriak
e-hizketan hamaiK -hamaika kontu-

Gorka Bereziartua: Euskarazko Wikipedia edukiz gainezka ikusi nahi nuke

baga) Blogaria zergatik? Ordenagailu bat etxean duenak goizago edo beranduago erabiltzen hasteko arriskua duelako. Nik ez nuen arrisku hori kontuan izan eta begira, orain egun osoa pasatzen dut pantailaren aurrean. Beraz, hau irakurtzen duenak ez dezala esan ez diola inork abisatu! biga) gaur egun, zeintzuk dira zure egitekoak, zelan uztartzen dituzu blogarekin? Kazetaria naiz Argia […]

Kategoriak
e-hizketan hamaiK -hamaika kontu-

Igotz Ziarreta: Mundua ikusteko aukera da Internet, munduak zu ikusteko

baga) Blogaria zergatik? Hori nik ere jakin nahi nuke, suposatzen dut aukera ematen duelako egindako lana erakusteko. biga) gaur egun, zeintzuk dira zure egitekoak, zelan uztartzen dituzu blogarekin? Egunero, bai Bartzelonako Euskal Etxean, bai informatikako irakasle lanean, bai studioan diseinatzen beti ordenagailuen aurrean mugitzen naiz, beti daukat aukera blogean idazteko. Zailagoa da bertan erakutsi nahi […]

Kategoriak
e-hizketan hamaiK -hamaika kontu-

Teketen: Euskarazko edukiak Interneten konplexurik gabe sortuko dituzten pertsonak behar ditugu

baga) Blogaria zergatik? Kontatzen ez diren gauzak kontatzeko sortu nuen, nire gogoak eta grinak besteekin banatzeko eta besteek egindako aportazio eta elkarrizketarekin aberasteko. Gaur egun nire Interneteko izaera eta sorkuntzaren nodo zentrala ere badela esango nuke. biga) gaur egun, zeintzuk dira zure egitekoak, zelan uztartzen dituzu blogarekin? Web aplikazioen garapenean eta informatikarekin zerikusia duten gai […]

Kategoriak
e-hizketan hamaiK -hamaika kontu-

Imanol Murua: zergatik daude EAJko hainbeste blogari eta ezker abertzaleko hain gutxi?

baga) Blogaria zergatik? Lanarekin lotura zuzena duen bloga da nirea eta, beraz, lanbidearekin lotua dago blogari izateko zergatia ere. Hitz gutxitan esanda: arau zurrun samarrekin idatzi beharra dugu paperean, nolabait esatearren kazetaritza tradizionalaren irizpideen barruan. Blogak libreago aritzeko aukera ematen dit eta, bidez batez, erantzunen bidez irakurleei tenperatura hartzeko aukera ere bai. biga) gaur egun, […]

Kategoriak
e-hizketan hamaiK -hamaika kontu-

Katixa Agirre: “Batzuentzat bloga da euskaraz aritzeko leku bakarra”

  baga) Blogaria zergatik? Dibertigarria delako, eta zure txokotxo propioa izatea ahalbidetzen dizulako, alegia, protagonismo apur bat eskuratzea. biga) gaur egun, zeintzuk dira zure egitekoak, zelan uztartzen dituzu blogarekin? Ordenagailu aurrean ordu ugari pasatzen ditudanez, erraza da blogen munduan erortzea behin edo behin, besteenak irakurtzeko eta baita norberaren blogean idazteko ere. Egia da (hau aitortu […]

Kategoriak
e-hizketan hamaiK -hamaika kontu-

Joxe Rojas: “Ez dakit euskarazkoa komunitatea edo kuadrilatxoa den”

baga) Blogaria zergatik? Gehienbat frikismo kontuagatik. Teknopatiaren ajeak, badakizu: lehenengo Internet sarbidea kontratatzean, konexioarekin batera webgunea ostatzeko txokotxoa ere eman zidaten… hura hutsik ez egoteko web orriak egiten ikasi (eta egiteari ekin), orriak denborarekin pertsonalitate propioa garatzen hasi… eta hortik aurrera tira, lehengo webgunetik oraingo blogerako bilakaera berez etorri da. Blogak ematen dizuna webgunea egunean […]

Kategoriak
e-hizketan hamaiK -hamaika kontu-

Hasier Etxeberria: “Ederra litzateke zintzotasunaren araberako kategorizazioa egingo lukeen zerbait”

baga) Blogaria zergatik? Neuk ere ez daukat argi. Esan dezagun atsegin dudala saltsa eta lagundu egiten didala sorkuntza lanetan. Orohar, gainera, maczalea naizenez, beti ukan dut tripetan ibiltzeko joera. biga) gaur egun, zeintzuk dira zure egitekoak, zelan uztartzen dituzu blogarekin? Gogoak eman ahala idazten dut, astean hiru-lautan. Lagundu egiten dit errealitateari zehatzago behatzen. Bestalde, egiten […]

Kategoriak
e-hizketan hamaiK -hamaika kontu-

Iban Arantzabal: “Internetek euskara gehiago behar du, gehiago eta gehiago”

baga) Blogaria zergatik? Papera probatua dut. Lehenengo irratian jardun nuen, denborarekin telebistan aterrizatu dut eta azkenengo 6-7 urtean Interneten murgilduta nenbilen… Sustatun lanean hasi nintzenetik hemen edo han egin ditut sartu-irtenak. Orain ni izango naiz nire buruaren zentsore, editore, kritikari, iritzi-emale… Gura dudanean, gura dudan moduan eta harri handi bat gainean izan barik. Hori dana […]

Kategoriak
e-hizketan hamaiK -hamaika kontu-

Jabi Zabala: Paperezko egunkariak oso gutxi irakurtzen ditut egun

baga) Blogaria zergatik? Zer pentsatzen dudan, zer gustatzen zaidan, munduaz dudan ikuspegia… ADIERAZTEKO. 2007an ez naiz fanzine bat egiten hasiko, ezta? Interneten komunikaziorako ahalmenak hasieratik liluratu ninduen. Nire bozeramale ofiziala da bloga. biga) gaur egun, zeintzuk dira zure egitekoak, zelan uztartzen dituzu blogarekin? Lantegian komunikazio munduan nabil, Internetekin lotutako zereginetan gehienbat. Horrez gain, nire egitekoak […]