Kategoriak
agit/prop

Hizkuntza eta aldarrikapenak

Gaur jet lag apur batekin esnatu gara. Ordu bat aldatzea nahikoa izan da, ezker hankagaz altxatzeko.
Mezuak irakurtzen hasi, eta okerreko bidetik sartu Korrikari buruz lagun batek idatzitakoa. Eta horren gainean gabiltza twitter bidez, gaurko gaia bada.
Horregatik bada, egunean zehar laburrean idatzitakoak, orain luzeago, lausoago idazteko gogo berezi hau.

Zer da Korrika?

Korrika, Euskal Herri osoan euskararen alde egiten den etenik gabeko laisterketa da. Euskararen alde egiten den etenik gabeko (gau eta egunez) ekitaldi jendetsua. Kilometroz kilometro, lekukoaren atzetik, euskararen aldeko korrikalariak aritzen dira korrika. Euskararen aldeko oihuak jaurtiz, eta euskararen aldeko pausu eta urratsak emanez.

Aldarrikapenen lekua euskararen aldeko ekitaldi jendetsu honetan.

Euskararen aldeko ekitaldia izanik, tokian tokiko elkarte, herri mugimendu, sindikatu, alderdi, lagunarte, eskola, ikasle talde, guraso batzar,  soziedade, udal eta jendarteko kide ezberdinak parte hartzen dute. Beraien eskariak, euskararekin uztartuz, modu normal batez. Euskarak beste aldarrikapen batzuetan duen leku bera hartuz, beti ere euskara eta Korrikari lehentasuna emanez.

Zelango aldarrikapenak bizi izan ditugu Korrika ezberdinetan?

Txikitatik egin dut Korrika. Eta azken 15 urteotan, hainbat korrika osorik egin ditut prentsa taldean. Egin ditut kronikak Egunkariako, irratia.com digitalerako, Indymedia Euskal Herrian kontatu ditut bizitakoak, euskal irrati ezberdinetan kronikak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Hala Bedi, Xorroxin, Eguzki, Euskalerria irratia, Bizkaia irratia…)

Urtez urte ikusi izan ditut gertakari, eskaera, oihu ezberdinak. Beti euskaraz, eta beti patxadaz. Korrikan boluntario doazen antolatzaileek, ondo zaintzen dute Korrikaren pankarta nagusiari besteak ez aurretzea, eta furgonetan doazen esatari/animatzaileek ozen egiten dute Korrika, euskara eta AEKren alde.

Entzun eta ikusi ditut langileen aldarrikapenak (sindikatuen eskutik bezala, langileen eskutik buzo eta laneko erropa kendu barik), entzun ditut ikasle euskaldunak eskola aldarrikatzen, Seaskako erakasleak, Egunkariako langileak 2003an Egunkaria indarrez itxi eta denbora gutxira, gogoratzen dut ere Lasa eta Zabalaren gorputzak agertu zirenean, Korrika erdian zelango omenaldi hunkigarria egin zitzaien Bentaundi inguruan, Iparraldeko Demoen eskaerak, Euskal Herriko intsumitu askoren aldarriak, nekazariak, antzerkilariak klowna egiten, presoen senide eta lagunak, gazteak, gaztetxeak, kulturgileak….  hala ere Itoiz inguruko aldarrikapenak ezin ahaztuta ditut, Korrika bakoitzean.
Itoitz
Gogoan dut Korrika hura. Egunkariarako idazten nuen orduan, kronikak telefono bidez pasatuz, aldez aurretik kuadernoan idatzitakoa. Ez genuen emailik. Aspaldi? 1995. urtean edo. Egin egunkaritik Kepa Petralanda, Egunkariatik nik, Joxi Ubedak korrikako kronikak egiten zituen irratietan, Klaudio Landa orduan Aizu!ko kazetaria zen, Ibon Gojeaskoetxea gidari moduan, eta AEKko kide bera ere, telebistan zerbait ibilia ordurako.

Gogoan dut Agoitzetik pasa ginenean Itoizko kordinadorakoak sekulako abarrotsa egin zutela karreran, Itoitz herri ingurutik obrak ditut gogoan, oraindik hasi barri, oraindik egiteke zegoen presa, proiektua zen, ez askoz gehiago… eta lurra eta hizkuntza ulertzen hasi ginen. Uztartzen. Gogoan geratu zitzaidan Agoitzko elkarte batean izan genuen elkarrizketa. Gogoeta.

Urte batzuk beranduago, berriz handik pasatzean, ordurako presa eginda zirudien, Nagoreko bide zaharretik joan ginen. Eta begietatik negarra urten zitzaidan -kontatua dut hau ETBko dokumental baterako, egunotan ETB3an ematen ari direna, bidenabar- eta albotik lagunak ea zer gertatzen dan, korrika biok. Eta nik ezin eutsita, uste nuela gehiago handik ez ginela pasako. Hura guztia, urez bete behar zutela. Egonda nengoen lehenago Artozkin, eta bete zituzten herriak, estali zituen urak. Eta bide zaharrarenak eginda zuela, bizitzen ari ginena betiko estalita utzi behar zuela presak. Eta korrika jarraitu nuen.

Aurtengo korrikak ez du urratsik eman lekuotatik, Itoitzik ez dago Euskal Herrian. 15 urte beranduago orduko aldarrikapenak ulertzen ditut orain. Euskarak ere eremua galdu du, presarekin. Zer ikustekorik zuen Itoizeko aldarrikapenak euskararekin? galdetuko zuen baten batek. Gobernuak, Nafarroakoak, orduan ere ez zuen Korrika laguntzen.

Bidean botata geunden korrikalariok. Gure kabuz antolatzen genuen errepidea bera, zenbaitetan bizia jokatuz, ezer ulertzen ez zuten kamiolari castellanoekin. Baina egin egiten genuen, boluntarioki, euskararen alde. Oztopo guztien gainetik.

Zein da aldarrikapenen esparru naturala.
Herri mugimendu bat da euskararen aldekoa. Beste aldarrikapen eta mugimendurekin batera bizi da egun, Euskal Herrian. Nork bere esparrua eta jarduna duela ukatu barik, badago konbibentziarako lekua ere. Modu naturalean, elkareraginez, interaktuatuz, zehartasun batez. Sareko logikan, gura baduzue. Aldarrikapenetan murgilduta dagoenak, badaki herri mugimenduen artean elkar eragiteko gaitasuna badagoela. Lekua eginez aldarrikapen ezberdineti. Eta pentsatuko dut Abiadura Handiko Trena igaroko den esparruetan, euskararen aldeko oihuak lurraren aldeko aldarrikapenekin bat egingo duela, modu naturalean.

Euskaldunon Egunkariaren alde, Martxelo Otamendirekin, IñakiUria preso zegoela oraindik gogoratzen ditut Iruñean bukatu zen Korrikako azken urratsak. Mikel Aldasoro Nafarroako AEK-ko arduraduna eta Martxelo Korrika. Mauletik abiatu zenak, bukaera Iruñeako alde zaharrean. Egun batzuk lehenago ez genekien non eta zelan bukatuko zen, dena debekatu asmo zutelako UPNkoek. Barcinak. Ez zen ETAgatik, ez zen Independentzia aldarrikatzeagatik… euskarak berak jartzen ditu aztoratuta. Euskaldunok gara beraien burukomina. Eta jakin genuen aurrera egiten, ez gelditzen, ez isilik geratzen… eta heldu ginen. Eta euskaltegiek gora egin zuten hurrengo ikasturtean Euskal Herri osoan, Martxelok ordurateko agindu bat hautsi, eta gaztelaniaz eta frantsesez deitu zituen euskaltzale ez euskaldunak euskara ikastera… eta abian den herri bat garela irudikatu genuen han.

Eta gerora beste korrika bat, eta beste bat. Eta aldarrikapenek bat egiten dute irudimenarekin, Oteiza omendu genue gero, Laboa hil zaigu berriki, eta beraien asmoak, beraien gogoak irauten du. Euskaltzale zenbait kartzelaratuak dituzte, ETAkoak izateagatik batzuk, ETAkoak izan barik ETAkotzat jo dituztelako beste asko, eta holan jarraitzen dugu, aldarrikapenei lekua eginez. Eskubideak aldarrikatzen, jendearenak, mugimenduenak, hizkuntzarenak, langileenak, pertsonenak… azken finean. Gelditu barik, baina mugitzen. Korrika.

erantzun itzazu 3.443 “Hizkuntza eta aldarrikapenak&rdquo-(e)an

“aldarrikapenen esparru naturala” diozu Patxi, baina “naturala”ren erabilera makurra dago hor. Izatekotan, aldarrikapen “batzurena” izango da esparru naturala. ETAk erahildako euskaltzaleen (Joxe Mari Korta adibidez) kartelek ez dute itxuraz “espazio naturalik” esparru h orretan. Kartel horietako bakar bat ETAkoa izateagatik kartzelaratua dagoen norbaitena bada, nahikoa da hori euskaltzale askorentzat iraingarria gertatzeko. Halaxe sentitzen dugu askok. Beraz, kartelok defendatzen dituzuenok argi izan euskaltzaletasunari mesede baino kalte egiten ari dela bide horretatik.

Hizkuntza eta aldarrikapenak…

Korrika aldarrikapenerako esparru gisa. Twitterren hasitako eztabaida baten harira, Patxi Gaztelumendik gogoeta egiten du Korrikaren izaera errebindikatzaileari, urteetan zehar honek izan duen bilakaerari eta bakoitzak hau nola ulertzen dugunari buruz….

Kortak badu esparru naturala, poligono oso batek dauka bere izena. Niri iraingarria egiten zait hainbeste sufrimendu eragin duen horrek poligono bat edukitzea eta hala ere, ez nioke bere senideei korrikan kartel batekin ateratzea debekatuko.

larrañagari erantzun bat:
argazki horiek eramateak kalte egiten dio euskaltzaletasunari. Bale! zure euskaltzaletasunari egingo dio kalte, nireari on egiten dio. Ala akaso euskaltzaletasun bakarra al dago? edo zurea al da ona eta egokia eta besteena makurra eta bidegabea??

Urko, ondo dago jakitea zuk ez zeniekeela Kortaren senideei kartelarekin ateratzea debekatuko. Baina Patxiren “aldarrikapen naturalen” zerrendan ez da mota horretakorik agertzen, eta Korrikan ez dira horrelakoak ikusten. Hori da errealitatea. Nafarroa Bai-k Iruñean testigua hartu zuenean oihuak, irainak eta bultzakadak jasan zituen. Hori da errealitatea.

Zure beste esaldi hau “hainbeste sufrimendu eragin duen horrek” benetan iraingarria iruditzen zait. Lehergailua jarri zionak ez, horrek sufrimenduari tirita jarri zion.

Apodaka: Ez dago euskaltzaletasun bakarra ez, baina Korrika euskaltzale “guztion” bilgune izan dadin euskaltzaletasun mota desberdinak integratzeko gai izan beharko da. Eta hiltzaile batzuen argazkiak eramatea euskaltzale askorentzat iraingarria eta ondorioz euskararen sustapenarentzat kaltegarria da.

Larrañagari:
korrikan parte hartuko dut eta ideia eman didazu. Kartzelan dagoen lagun baten argazkia eramango dut eskuetan. Ez da hiltzailea, torturatua bai ordea. Ez nuen halakorik egiteko asmoa, inondik ez, zure hitzek animatu naute horretara, zehazkiago: zure euskaltzaletasun santu, on, zuri ta bekatu gabeko hark…

Oso ondo Apodaka. Animo “zure” Korrikarekin. Euskarak “denon beharra” duela eta Korrika “euskaltzale guztion” ekitaldia dela entzuten dudan hurrengoan akordatuko naiz zurekin. Baina ez Korrikan bakarrik, gonbidatzen zaitut AEK-ko Euskaltegi guztietan, Kilometroak, Ibilaldia, Nafarroa Oinez eta euskararen aldeko ekimen guztietan euskararekin zerikusirik ez duten aldarrikapenak egitera, euskaltzaletasun zuri guztiei terrenoa ondo markatzeko.

urkok dio , joxemari kortak hainbeste min egin duela….. NORI EGIN DIO MIN? LANA EMATEA MIN EGITEA DA?

Yesterday, while I was at work, my sister stole my iPad and tested to see if it can survive a 25 foot
drop, just so she can be a youtube sensation. My apple ipad is now broken and
she has 83 views. I know this is completely off topic but
I had to share it with someone!

Howdy just wanted to give you a brief heads up and let you know a few of the
images aren’t loading properly. I’m not sure why but I think its a linking issue.
I’ve tried it in two different internet browsers and both show the same results.

Hi there, just became alert to your blog through Google, and
found that it’s truly informative. I am
gonna watch out for brussels. I’ll be grateful if you continue
this in future. Lots of people will be benefited from
your writing. Cheers!

Hmm it appears like your blog ate my first comment (it
was super long) so I guess I’ll just sum it up what I wrote and
say, I’m thoroughly enjoying your blog. I as well
am an aspiring blog writer but I’m still new to the whole thing.

Do you have any suggestions for novice blog writers? I’d
definitely appreciate it.

Hello I am so delighted I found your web site,
I really found you by mistake, while I was searching on Digg for something else,
Regardless I am here now and would just like to
say thanks for a marvelous post and a all round interesting blog (I also love the
theme/design), I don’t have time to read through it all at the moment but I have
book-marked it and also added your RSS feeds,
so when I have time I will be back to read a great deal more,
Please do keep up the awesome work.

I love your blog.. very nice colors & theme.

Did you create this website yourself or did you hire someone to do it for you?
Plz answer back as I’m looking to construct my
own blog and would like to find out where u got this from.
thanks a lot

Hey! I know this is kind of off-topic but I had to ask.
Does managing a well-established blog like yours require a large amount of
work? I am completely new to running a blog however I do write
in my diary every day. I’d like to start a blog so I can share my personal experience and views online.
Please let me know if you have any kind of suggestions or tips
for new aspiring bloggers. Appreciate it!

I think everything said made a bunch of sense. But, think on this,
suppose you were to write a killer headline? I ain’t saying your content
isn’t solid., but what if you added a title to possibly get a person’s attention? I mean Hizkuntza eta aldarrikapenak – gaztelumendi.eus is kinda boring.
You might look at Yahoo’s home page and watch how they write post titles
to get people to click. You might add a related video or a picture or two to get readers
excited about everything’ve got to say. In my opinion, it would bring your posts a little bit more interesting.

Excellent weblog here! Additionally your site loads up very fast!
What host are you the usage of? Can I get your affiliate hyperlink on your
host? I wish my website loaded up as fast as yours lol

Iruzkin-atala itxita dago.