Kategoriak
97 irratia agit/prop podcast

Inor Elortza Anonyme popular | Nerea Ibarzabalek ordezko irakasleei | Maiakovski Otxarkoagan / Lenin eguna

Nor(k) Nori Zer?! kultur magazinearen hirugarren saioa. Inor Elortza eta disko liburu berria, Nerea Ibarzabal Salegik ordezko irakasleei eskaintako bertsoaldia Maikavski Otxarkoagan, Lenin eguna dela eta.
Bilboko 97 irrati libreko Txoko Gorria

Nor(k) Nori Zer?! podcastaren hirugarren saioa ere egin dugu. Irratian. Zuzenean. Hiru galdera egin, eta euskal kulturaz erantzun batzuk eman ditugu 97 irratiko Txoko Gorrian.  

Inor ( Anonyme POPular #2)

Nor da Anonyme Popular? galdetu du Mikel esatariak saioaren hasieran.  Eta Inor Elortzaren proiektua dela erantzun diot azkar, intelegentzia artifizialak bilatzailean eman didan erantzuna baliatuz. Igor Elortza bertsolaria ezaguna da. Bere buruari berbagin, wordker, paroletarien, palabrador… deitura eman dio txiolandian. Sortzailea da, eta word spoken estiloa hartu du azken disko liburu honetan. Rap edo Hip Hopetik hurbilago ohiko bertsogintzatik baino. Musika elektronikoagoa, euskarazko berba joko ederrak, gogoetak, eta pilula interesgarri mordo bat. Liburuak 100 orrialde ditu, eta hor ere ziurrenik gogoeta asko egongo dira. Dagoeneko egin dut eskaera Hitz liburudendan, eta irakurtzeko gogoz nago. Ez dakit abesti bat, Manifestu aurreratu bat, edo gaurko gure bizimoduaren kronika abestua den. Baina ederra iruditu zitzaidan lehen entzun/irakurraldian. Eta zer pentsatua eman dit, zer kantatua baino gehiago.

Nori kantatu zien Nerea Ibarzabal Salegik?

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa aurrera doa, eta asteburuan izan den saioetako batean bertso sorta ederra eskaini zuen bakarka Markinako Nerea Ibarzabal Salegi bertsolariak. Sareetan bolo bolo dabil bideoa. Ordezko irakasleak hunkituta. Bertsozaleak txaloka. Film labur bat dirudi bertsoaldiak. Hiru bertsotan halako eszenak eta irudiak. Irudimena. Kontakizuna. Eta dena bapatean.

Maiakovski Otxarkoagan

Vladimir Maiakovski poeta sovietar errusiarra, Auzoviet ekitaldien egitarauan. Euskal irakurketa komunista bat, Lenin egunaren karietara.

Lenin Eguna

Duela 33 urte jarri zituzten Karl Marx eta Lenin estatuak Otxarkoagan. Pa Ya konpartsako kideak, beti izan dira ausartak, irudimentsuak, errebeldeak eta lotsagabeak, besteak beste. Horretan jarraitzen dute tematuta. Gabriel Aresti, Txabi Etxebarrieta, Joxe Azurmendi, Maite Idirin, Itxaro Borda, Koldo Izagirre, Jule Goikoetxea, Angela Davis, Silvio Rodriguez, Oskorri, Pablo Hasel, Jota Martina eta Bertolt Brecht artisten, ekintzaileen, sortzaile konprometituen testu eta kantuak adituko dira Maikovskiren euskarazko berbekin batera.
Eta estatuak berritu dituzte. Eta ospakizun gorria izango da, gorririk bada Bilbon. Geopolitika. Otxarkoaga. Euskal Herria.

Nor(k) Nori Zer?! #003

podcast / irrati emankizuna 97 irratian:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.