abenduaren 3a zen. Baina 2004koa. Nazioarteko eguna omen euskarararentzat. Egunkariakoak Madrilera. 4 urte igaro dira eta hemen jarraitzen dut, blogeatzen.
gaztelumendi.org bloga sortu eta sarean hedatu nuen; Durangoko azoka gero, eta lagun zein ezagunen artean zabaltzen hasi zen.
4 urte, zer ez den pasatu! Neure burutik bezala, inguruan ere.
Gauzak ez dira asko aldatu, baina egunero bada zerbait. Gorabeherak, gertakizunak, iritziak, aurrerapausoak, atzerakadaren bat, ikasteko, erakusteko, salatzeko, txalotzeko….

… eta hemen jarraitzen dugu. gogotsu. inguruari begira. ikasteko gogoz.
Mundu interesgarria da hau, talaia ona itsasoratzeko beldur direnentzat. Eta egunero zeozer idazten dugunontzat, ariketa polita. Pentsamendua, sorkuntza, gogoetak, malaostiak… guztiak bere lekua du honetan.
Hemendik nire agurrik beroena denbora guzti honetan irakurle eta lagun izan zaituztedan guztiontzat. Plazerra da, zinez.
Bereziki, ziega zuloan egon arren, osabak etxean inprimatu eta hor, berbak gatibu dituzten leku horretan honek berbok irakurtzen dituenarentzat.
Euskal Herritik kanpo be, irakurtzen dan ezkero… zuei, agur bero bat.
eta gainontzekooi.. ba horixe, ikusten garenean blog&beers, hartuko ditugula garagardo batzuk.
[ gaztelumendi.org erre(d)akzioa copyleft edukiak & basque agit/prop ]

erantzun itzazu 9 “gaur bezalako egun batez&rdquo-(e)an
Patxi, 4 urte atzera 2004a zen, ez 2002a!
Zorionak eta beste horrenbeste egin ditzazula!
Zorionak eta urte askotarako
Topa!
4 urte dagoeneko? Zorionak eta jarraitu gutxienez beste 4 urtean ere!
Zorionak eta urte askotarako!
Zorionak Patxi 🙂
Gogoratzeko testu bat baino gehiago irakurri ditut hemen eta. Zorionak eta animo!
Urte askotarako!
Zorionak Patxi.
Hogei urte barru ere bertan jarraituko al dugu?
Lagunekin txantxa hori egiten dut nik.
Baiezkoan nago ni.
Zorionak, segi aurrera…