Maiatzaren lehenean, kokakola lata bat… kantatzen dugu Moraurekin. Eta gabonak datoz orain, jatordu ikaragarri luzeak, familiakoen bilkurak, opariak, Olentzero, herriko argi garestiak, erropa berriak, gertukoak urruti, haiek gogoan, hotza kalean, gaztaina gozoak… ez da erraza guzti hau Kontraesanen Errepublikako biztanleontzat. Munduko hiritar izan nahi zenuke halakoetan. Marxekin mozkortu, Leninen ardotik edan, eta ostean Castroren bizarrak […]
