agit/prop,  literatura

Ez dizu onik egingo

Susa literaturaSusa argitaletxean ezpotak egiten hasi gara. Telebista medio garestia da, baina ikusentzunezkoak egitea beti amestu dugu. Eta Susako idazle eta egile, eta lagun, eta ezagunen artean mezua pasa genuen. Egingo zenuke spot labur bat? Eta horrela hainbat sortu dira, eta astero Emailuetan pasako ditugu. Eta literaturaren kalteetaz mintzatuko gara.
Lehen bideo hau Eider Rodriguezen ideia izan da. Eta Youtubera ere igo dugunez, hemen jarriko dut. Datozen asteetan gehiago izango dira. Eta zuek ere egin dezakezue bat, ez lotsatu. Egia esan, horrek ere ez dizu onik egingo.

4 Iruzkin

  • Aharito

    Oso txarra.
    Presupuestu eskasa euki daiteke, baina gidoiak ere huts egiten duenean, ez dago zer eginik.

    Mamma mia, zelako patotxada.

  • patxiku

    Aupa!
    Hau gustuko ez baduzu izan, ea hurrengoak gehiago gustatzen zaizkizun.

    Gidoiarena interesatzen zait, zinema kontuetan enaizenez batere aditua, gustura irakurriko nituzke gidoiarekiko zure kezkak, hutsegitea komentatuz.

    Zinez. Mila esker komentarioagatik.

  • G.

    Aupa Patxi! Niri gustatu zait, motza, deigarria, eta mezu zehatzarekin… ondo dago.

    Askotan ez da askoz gehiago behar.

    Animo!