Kategoriak
gaztelumendi.eus teknologia berriak

Orain gehiago gara mikroblogari (web 2.1 euskaraz)

Goiz eta arrats twitter honi begira. Hor idatzi, hor irakurri, nabigatzailearen barran idatzi eta gehitu, aurkitutako webgune interesgarrienak automatikoki gehitu, zabaldu.com-eko azken albisteak zuzenean jaso… goiz eta arrats twitter honi begira. Twitter zer izan daitekeen asmatzen ari gara mikroblogariok. Katuaren itxuraz aritzeko baino, saguari astindu gehiago emateko baliatzen dugu twitter mikroblogariok. Blogarekin uztartuz, blogintza berri […]

Kategoriak
musika

Beli Txalak

Munduan ari dira. Munduko dira. Nazioarteko birari ekin, eta gurera bidean dira. Berritxarrak.net gunean irakurri dugu. Irakurtzeak merezi du. Nazioartean Euskal Herriko musika egiten dute. Eta pozik daude, pozik jarraitzen dute. Alemania falta zaie, Irlanda… Europa gehiena. Eta gero berriz gurekin izango ditugu. Hemen, Euskal Herrian. Bitartean, hegazkina hartu eta ikustera joateko gogoa ematen du…

Kategoriak
hurrengo geltokia

bizi da, biziko da

Xabier: Euskara bizi da, euskaraz bizi garelako. Eta biziko da, ondorengoei hala bizitzeko modua utziko diegulako. Miren: Euskaldunak gara, ez Euskal Herrian bizi garelako, euskaraz bizi garelako baizik. Euskal gazteriaren eginkizun handi bat gazteria euskalduna izatea da. Xabier: Euskara indartu da, ez zekien askok ikasi duelako. Edo ikasi ezin zuen askok hurrengo belaunaldiei jakiteko modua […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

biba zuek!

argazkia: Jagoba Manterola | Argazki Press Aizkenean amaitu da Korrika. Iruñean izan ginen atzo, Lakarre, Ainhize eta Lartzabalen barikuan. Zapatuan bidean ginen arren, ez genuen Donibane Lohitzunera joateko gogo nahikorik izan. Eguzkia hartu genuen Donibane Garazin, Kalakan. Iruñeakoak duela lau urtekoa ekarri zigun gogora. Gaztelu plaza bete jende eta euria zarra zarra. Korrikarik bustiena. Heldu […]

Kategoriak
musika teknologia berriak

Txiripa irrati_hitzaldia eskainiko du Xabi Erkiziak

Xabi Erkizia musikariari buruz jardun izan gara hemen. Munduan gehien dabilen euskal musikaria da. Beran ERTZ jaialdia antolatzen, Artelekun Audiolab kudeatzen, Uncommonsounds nazioarteko ekimenarekin… Leioan izango da asteon, Txiripa irrati_hitzaldia eskainiz. Transistoreak eramatea eskatu die entzuleei, entzuteko ziurrenik, hitzaldiari beste zentsu bat emateko agian. Nork daki? Esperimentazioa, soinua, txiripa, hitzak… esperimentatzeko eta entzuteko unea izango […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Race to save basque language

Running ari gara, rainning ari da oraindik. Euria ari du gure lasterketaldi honetan. Vancouverretik idatzi digu Kaitlin delako batek. E-kazetaria da, kazetari hiritarra nowpublic (crowd powered media) webgunean. Gune interesgarria iruditu zait, eta hara begira egoteko asmoa daukat, tarte batez. Race to save basque language idatzi du. Argazkiak eskatu ditu, eta argazkiak jartzen jarraitu dugu […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Gaindosia izango ote dan

Eta harrapatu duzu. Bat egin. Atzetik zoaz. Badaramatzu…bazoaz. Ez daukazu besterik buruan, gainezka egiten dizu. Aurpegi zurbila, hankak nekatuak, bihotza taupadaka…. ez zara beste ezertarako gai. Sintomak dira. Neke aurpegia. Euripean ere berdin du. Hemen eta han. Eta biharamunean, mina gorputzean. Mina toki guztietan. Ez dira ubeldurak, ez dira kolpeak… baina nekatua dago gorputza. Kontatu […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Jonkia izatea zer den

Aitortu behar dizuet… Korrikarenak gaina hartu zidan. Ostegunean hasi zenean, ezinegona piztu zen nigan. Urduritasuna, korrika hasteko gogoa, Karrantzan egoteko grina… Interneten, modu birtualean hasi nintzen korrika. Korritu nintzela ez, gorritu ere ez, baina harako gogoa nuen… gogo bizia. Info7 irratitik Iparraldeko Euskal Irratietako kideek egin zaioa jarraitu nuen, Arantxa Iturbek zuzentzen duen Arratsaldekoa entzuten […]

Kategoriak
agit/prop

Hasi da Korrika 15

Hasia naiz Donibane Garazitik. Hasia dut Gasteiztik. Hasi nintzen Mauletik. Hasita daukat Orreagatik… denak dira ezberdin. Denak dira hunkigarri. Gaur Internetetik hastea egokitu zait. Info7 irratia entzuten nuen ordenadore ondoko bafleetatik, Euskadi Irratia entzuten zen irratitik… eta oinak arineketan ez zaizkit hasi ba! Karrantzan burua, Bartzelonatik idazten ari zitzaidan Arkaitz, eta Twitter bidez nire sentimenduak […]

Kategoriak
su-etena | ceasefire | tregua

Urteurrena baino zerbait gehiago, agian

Duela urtebete dantzan jarri genuen mundua. Euskal Herria hizpide. ETA erakunde armatuak su-eten iraunkorraren berri eman eta di da batean, Euskal Herritik mundura egin zuen albisteak. Paperezko edizioen aurretik -paperezko edizio berezirik ere izan zen- Interneten zabaldu ziren agiria, bideoa, edukiak eta erreakzioak. Ondo gogoan daukagu. Urtea igaro da. Denetarik gertatu da. Prozesuak berak gorabeherak […]