Kategoriak
musika

Berri Txarrak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean

Martxoak 2, barikua. Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea. Gaztetuta dago Andra Mari kalea. Jendez lepo gure herria. Autoetan ez da asko nabari, baina oinezkoak nagusi kalean. Gazteleku tabernan ohikoak baino bokata gehiago egin dituzte gaurkoan, plazako jesarlekuetan ere gazteak daude. Instituto adina dute. Euskara eta gaztelania barra barra entzuten da gaur. Gaztetxea betetzen ari da. Gaurko […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

Gaur8.info

Kategoriak
agit/prop

Iruñeako Donibane auzoa, martxoak 13

Martxoaren 11 hura ez dugu erraz ahaztuko. Leherketak Madrilen, eta oihartzunak Euskal Herria jo zuen, bete betean. Eztandaren ardura, egoera latza, inposaketaren kezka. Une amaigabeak, Interneteko kontsultak, erantzun gabeko galderak. Latzago bizi zuten Iruñeako Donibane auzoan. Okiña hil zuten. Une haiek, orduan bizitakoa bildu dute auzokideek orain filme batean. Eguzki Bideoak ekimenak burutu du errealizazio […]

Kategoriak
teknologia berriak

irratia.com aurreratu egingo da

Gure 2.2 bertsioarekin jarraitzen dugu, teknologia berriak, Internet, musika eta irratigintza uztartzen. Albisteak, elkarrizketak, musika ona, nazioarteko erreferentziak, berrikeriak…denetarik Interneterako egokitutako irrati emankizun honetan. Aldaketak egiteko ordea, edozein une da ona. Eta guk zuzenekoa egokitu gura izan dugu. Eguerdi aldera igaro dugu, orain arte astearte arratsaldetan egiten genuena. Gaurtik aurrera, asteartero 13:00etatik 14:00etara zuzenean arituko […]

Kategoriak
agit/prop

Duintasuna

Duintasunak hemendik aurrera esanahi berria dauka, Iñaki. Duintasuna maiuskulaz idatzi daiteke, Iñaki. Duintasuna eredu da, Iñaki. Duintasunaren eredu, hitz, esanahia zara, Iñaki. Duintasuna ez da ziega batean sartzen, duintasunak atera egin behar du espetxetik, duintasuna ez da erosten, ez da saltzen, ez da legeetan kabitzen. Duintasunak heriotzara zaramatza, duintasunak bizi nahi du. Duintasuna zu zara, […]

Kategoriak
musika

Conxita irabazle Enderrock sarietan

Enderrock katalanez argitaratzen den musika aldizkaria da. Conxita katalanez kantatzen duen pop taldea da. Helena Casas trikitilaria, Pomada taldekoa izateagatik da ezagun Euskal Herrian. Bera da Conxita taldeko abeslaria. Pop saria eman diote. Eta vilaweb.tv podcasta ikustean akordatu naiz, izan be, aspaldion behin eta berriro entzun dut disko hori etxean. Atsegin dut. Estetikoki eskuartean izan […]

Kategoriak
larrabetzutik teknologia berriak

larrabetzu.org irudimena+garapena

Apurka apurka ari gara gure herri komunitatea osatzen. Herri txikia da, bai, baina ez gara geldi, lotuta, egotekoak. Teknologia berrien arloan be gauzak egiteko gogoa badago gurean. Blogakaz hasi gintzezan, eta horretan jarraituten dogu. larrabetzu.org komunitate txiki bat da. Herri mailako informazioa lantzea du helburu. Euskaraz eta grassroot journalism bat egin gurean, auzokideen komunikazioa zeozelan […]

Kategoriak
larrabetzutik

Hiru lagun gogoan

Urtea joan da. Gaur, orain. Domeka, ihauterietakoa. Frontoiko partiden ostean, Morgara bidean. Han geratu ziren. Gorka, Iñaki eta Alain. Hiru mutiko, gure herrikoak. Domeka zen, eta ihauterietako opor txikiak herrian. Institutuko lagunak, herriko gazteak… denak kalean. Kaletik. Urtea joan da, eta hiru hutsune nabarmen ditugu herrian. Sarri akordatzen gara. Nik neuk gurasoak ikusten ditudanean sentitzen […]

Kategoriak
agit/prop

Negozioa egin behar dugu.com

Egin egin behar dugu. Eta punto. Sarritan damua etortzen zaigu, hain erraz izan genuen, eta ez genuen bidea hautatu. Ez ginen jeltzale egin. Ez genuelako sinesten, edo beste amets batzuk genituelako buruan apika. Baina ez ginen jeltzaletu. Ez genuen laket. Ordaindu dugu. Zailago ditugu lanak, laguntzak. Ikasle fin eta jatorrenak ere ez ginenez… zailtasunak. Eta […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Nerea Iriondo

Zakilixut beti ondo, duda barik!