Kategoriak
agit/prop

Zanpantzarrak tirokatu dituzte Palestinan

Uztailaren 7an, Bil’in herrizkan, Ramallahtik gertu, joaldun koadrila bat abiatu da palestinarrekin batera. Lurrak aldarrikatzen, lurrari deika. Harresia eraikitzen hasi dira han israeldarrak, eta ostiralero aldarrikapena eta mobilizazioa izaten da bertan. Gasteiztik abiatutako joaldunak, han daude egunotan, zanpantzarrarekin lurra aldarrikatzen, euskal ohituren berri eman eta zaldi buztanarekin israeldar armada uxatu gurean. Euskaldunak han. Baina parean […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Hasi dira San Fermin jaiak

Hala Bedi irratitik entzuten ari nintzen, zelan jaiek hasi behar zuten, Iruñearekin konexioa egin zutenean, gogoak bultzatuta telebista piztu behar izan nuen. ETB jarri nuen lehenbizi, baina ahotsa kendu behar izan nien lotsaren lotsaz. San Ferminei buruz pitorik jakin ez, eta lelokeriak baino ez dituzten esaten esatariak jartzen dituzte horrelakoetan. TVE1 jarri nuen gero, eta […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Javier Clemente botako dute

Harrigarria da, iritzia eman eta kanporatu. Pirinioetako alturak, kalte gehiago egin dio presidenteari, beste inori baino. Javier Clemente, Athletic-eko entrenatzailea gaur arratsaldean botako dute. Kazetarien artean bolo bolo dabil albistea, batzuek zuzendaritzaren eskutik jaso dute berria, beste batzuei izkutatu egiten diete… baina arratsaldean zuzendaritza batzartuko da, ostean jakingo dugu ofizialki. Athletic taldeak, krisi berri bati […]

Kategoriak
teknologia berriak

irratia.com: azken saioa

irratia.com 2.1 azken saio edo emankizuna. Beste ikasturte bat egin dugu uhinetan bezala Interneten ere. Podcast itxura ez dugu galdu, eta interaktibitatean gora egin dugu. Euskal Interneten panoraman murgildu eta musika, teknologia berriak eta irratigintza uztartu ditugu. Irratigintza etiketatzen ari garela pentsatzen dugu. irratia egiteko modu berri bat abiatu genuen duela 5 urte, eta gero […]

Kategoriak
larrabetzutik

Blogetik euskaltegiko ariketara

San Juan sua barikuan. Antzerkia, musika, danborrak eta jai giroa nagusi gure herrian, eta sua. Zelan ez. Ez dut jakin, baina aurtengoan ere alkateak bereak eta bi egin ditu, oztopoak hamaika gazteek antolatutako ekitaldirik garrantzitsuenetakoa trabatzeko. Ez du lortu. Jaia arrakastatsua izan zen, beste behin. Iazko erridikuluaren ostean, aurten be, ezin geldi egon gure herriko […]

Kategoriak
teknologia berriak

Maite dut Zarautz

Asteburu librea Zarautzen. Itzela izan da, Putzuzulo gaztetxean software libreari buruz ikasi dudanaz gain beste kontu asko ikasteko aukera izan dut. Duda barik. Zapatuan heldu nintzenean, tailer pratiko batean topatu nituen hainbat lagun. Ordenadore gelan -dena GNU/Linux ordenadoreekin- berriz jendea konektaturik, programatzen, programak instalatzen… Bazkari gozo batek esaten zidan, sekulako giroa egon behar zuela han […]

Kategoriak
literatura musika

Eskaera eta eskaintza euskal kulturan

Kontzertu ttikiak ematen ari da Ruper Ordorika. Aurrekoan gurean izan zen, txukun, benetan, berbatsu, gogo izugarriagaz. Hiztun egon zen kontzertuaren ostean ere… eta mila eta bat kontu aipatu genituen garagardoak edanez. Kontzertuaren gainean idatzi zigun Julen Gabiriak, eta irakurgai duzu larrabetzu org gunean. Berak esanda genekien Lou Reed Azkaraten egotekoa zela; eta musikagintza, kulturgintza, txirrindularitza, […]

Kategoriak
teknologia berriak

Gara RSS bidez irakurriko dut aurrerantzean ere

gara.net guneak ondorengo edukiak eskaintzen ditu RSS bidez: Azken ordua Jaso itzazu azken orduko berrien izenburuak Paperezko edizioa Horrez gain, sailez sail ere eskaintzen ditu edukiak: Euskal Herria Jendartea: Iritzia: Mundua: Ekonomia: Kirolak: Kultura:

Kategoriak
Elikadura Burujabeta

Bizkaiko sagardaoa, ona eta gozoa

Edari zaharra da sagardoa, aspaldikoa. Baina halako egunetan, sargori danean batez ere, ondo sartzen dana. Eta atzo, Bizkaiko sagardogileek, aurten botilaratutako sagardoa aurkezten zuten Bilbon. Bilbon nintzen atzo, gora eta behera. Kale artetik, beroagaz ito beharrean, eta Kalderapekora joan nintzen. Bazkaltzeko asmotan. Freskuraren bila. Atzo eguerdian egin zuten deskortxea, eta trikitilari eta bertsolariekin, alde zaharrean […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Irudi bakar batek adierazi dezakena

Zer ikusten duzue hemen? Bizikleta bat iluntzean izan zitekeen, edo bizikleta bat zutunik, edo non dago bizikleta zeramana? Zertarako geratu da? Nora doa? Norekin? Argazki bat dela esango didazue… bai badakit, baina gehiago ikusi daiteke hor. Hobeto asmatzerik bai? Ez dago dudarik, horrelako hamaika argazki egongo dira Interneten. Nik hau topatu dut gaur, iluntzen ari […]