Kategoriak
pasahitza

Maletillen matxinada sagardotegian

Larunbat gauez Lizeaga sagardotegian. Maletillen matxinada. Izen handiak: Egaña, Paya, Silveira eta Lujanbio. Eta beste ziento erdi baino gehiago maletilla. Maletillak dira, aurreko Gipuzkoako bertsolari txapelketaren karietara, GARAk asmatutako bertso jokoan aritu diren bertsozaleak. 300dik gora izan ziren partehartzaileak, eta batzuk saria ere jaso zuten. Urteko lehen txotx gaua izango zen gutako gehienontzat. Sagardo berria […]

Kategoriak
larrabetzutik pasahitza

lau ertz eta saio borobila

Urteroko bertso saioa izaten da abenduaren 25ekoa. 1994an hasi ginen antolatzen. Ari naizela! Ari naizela! ekitaldietatik azkena izan zen ordukoa. 1994ko Euskal Herriko finalistak izan genituen orduan, Andoni Egañak lehen txapela jantzi eta astebetera. Frontoia bete genuen, eta hurrengo urtekoan pentsatzen hasiak ginen. Egin genuen 1995ekoa ere, frontoian. Baina hotza gogoratzen dugu ordutik, eta Sarasua […]

Kategoriak
pasahitza

Zakilixutek bai G puntua

Gaia aproposa OlariaGarentzat. Gaiari zotzak atera dizkio baina. Gehiago gura duenak… G puntua, bertsolaritza, nor hasiko adarra jotzen? Grazia puntua behintzat, Goizero eskaintzen digu, Gosari ederra paperezkoa… Beste behin ere, Zakilixut eleGante.

Kategoriak
pasahitza teknologia berriak

Bertsoak Interneten

Lehen iragarkia, spota, webgunea begiratzean, itzela begitandu zitzaidan. Asmo eder bat, jendearen partehartzearekin gauzatu behar zena. Eta denborak -laburra gainera- erakutsi du, posible dela. Jokoa, lehia, sustraituta daude gurean, eta maletilla.gara.net bada horren adibide. Adibide xumea da. Baina aukera asko zabaltzen dituena. Bertsolaritza, txapelketa giroa, Interneteko euskarriak aprobetxatu dituzte. Zezenketen irudiak ere, kalte baino on […]

Kategoriak
larrabetzutik pasahitza

Bizkaiko bertsolari txapelketa, bapatean?

Astelehenean aurkeztu zen gure herrian, Bizkaiko bertsolari txapelketa. Domekan hasiko da eskualde honetan bertan aurtengo txapela erabakitzeko lehenengo saioa. Orain hasi eta abendu erdirarte, badaukagu nora joan eta zer entzun. Bizkaiko bertsolaritzak, iazko BECtekadaren ostean, erronka berria dauka. Esan eta esan ari dira batean eta bestean Unai Iturriaga eta Igor Elortzarik gabeko txapelketa dela. Kontua […]