maitatasunetik

Porrotxekin berbetan

Telefonoak jotzen du, iluntzean. Ez duzu zenbakia ezagutzen, baina ahotsa gertukoa zaizu. Ikusi duzulako telebistan, egon zarelako ekitaldiren batean, kantatu duzulako beragaz, barre egiteko gogoa pizten zaizu…
Ohikoan baino serioago dator ordea, telefonoaren beste aldetik. Joxe Mari Agirretxe Porrotx da.
Bloga irakurri duela, eta erantzun aurretik berba egin nahi duela. Hori da komunikazioa esan diot. Eta berbetan hasi gara. Lasai, elkar entzunez. Atsegin, eta serio.

Argazkiak.org | Porrotx © cc-by-sa: gaztelumendi

Eta zuekin, irakurleokin konpartitu nahi dut hori ere. Izan ere, benetan kezkatzekoa da asuntu honen atzean dagoen guztia.

Ez Pirritxek, ez Porrotxek ez Mari Mototsek ez du jakin beraien espektakuluak 12 euro balio duela Txorierriko irrien lagunentzat. Eta ez zaie gustatu gainera. Ez lukete onartuko.

Nik, neure kolkoari esaten diot, post horren helburua betea dela. Kafe osteko marmarra izan baino, gurago nuela egoeraren barri emon. Eta egin. Eta idatzi. Eta serio. Eta erantzunak. Eta eztabaida. Eta pozik nago.

Inor minduta sentitu bada berben koloreagatik, barka nazala. Berba okerrik suertatu bada, esateko zer, eta aldatzeko, egokitzeko, kentzeko prest nago ni.

Irrien laguna be banaiz ni. Ez naiz bape diruzalea, eta are gehiago.. diruaren logikatik at, barre egin daitekela uste duenetakoa. Ordaindu behar denean ordaindu, hartu behar duenean hartu, tratua egin behar denean tratatu… baina pasatu barik txo, eta gitxiago umeen kontuen gainean.

  • Hizkuntzak integratu behar duela uste dut. Eta gurean be, badira euskaldunak baino gitxiago duen umerik, eta euskaraz polito egiten dutenak, eta euskaraz bizi gura dutenak, eta bizitzeko ahalegina egiten dute milaka kilometrotatik gurera etorritako gurasoek be. Hoiek erakarri behar ditugu irrien lagunartera.
  • Gurean badira, euskararen edozein aitzaki, hartu eta euskarazko komunitateak egurtzeko baliatzen dituztenak. Eta ez diegu holango aitzakirik emon behar. Euskarak ezin du izan elitista, pijoa, baztertzailea… zabala, irekia, malgua, alaia, txukuna bai. Eta aldea dago, nire ustez.
  • Irrien lagun izaten jarraituko dut nik, baina uste dut… propagandatik hasita, apur bat iruzurra egin zaigula herritarroi.
  • Karteletan ez da agertzen ezelango preziorik, ez da agertzen dirua (etekinak egon ezkero) zertarako dan, eta bai agertzen da ordea Lezamako udalaren logotipoa. Beraz… batenbat guzurretan dabil, edo txarto esaka apropos. Eta hori be argitute komeniko da, eztok?
  • 600 lagun sartuko da emanaldi bakoitzean Lezamako frontoian. Zuek atara kontuak….


Argazkiak.org | Lezama zorrizketan 12 euro © cc-by-sa: gaztelumendi
Bitartean, bihar Porrotxengana doazenak… gozatu, barre egin, kantatu… eta ondo ondo pasa. Eta gorantziak emon…. txorixo panplona… ze ona!

363 Iruzkin

  • Gari Berasaluze

    “Inor minduta sentitu bada berben koloreagatik, barka nazala”.
    Ni oso minduta sentitu ninduan atzo gauean, lagunartean poteoan hik idatzitakoaren berri izan, eta sinetsi ezinik hona sartu eta irakurri nuenean. Sutuegi, ez ninduan ezer erantzuteko gai izan. Dena ez duk zilegi. Asmo ona izatea ez duk zilegi edonola edozer idazteko.
    “Nik, neure kolkoari esaten diot, post horren helburua betea dela. Kafe osteko marmarra izan baino, gurago nuela egoeraren barri emon. Eta egin. Eta idatzi. Eta serio. Eta erantzunak. Eta eztabaida. Eta pozik nago”.
    Bejondeiala, bada, eta segi pozik, motel! Nik, irriekin segitzeko, hireak irakurtzeari uztea erabaki diat. Gehiegitan ez zidatek-eta onik egiten. Sentitzen diat…

  • Josu Martinez

    Ni mindu nintzen zure posta irakurtzean atzo, Patxi.

    Eta kristoren erantzun luzea idatzi ostean, ordenadorea amatatu egin zen inexplikableki, mezua bidali orduko.

    Porrotxek zu deitu izanak asko esaten du bere alde. Nik eta beste askok ez gendun besterik espero beren lana beti herrigintzaren eta maitasunaren klabean ulertu duenaren partetik.

    Zuk ostera, “Visaren lagun” eta “diruzale” eta “elitista” (etabar luzea) bezalako hitz gratuitoak erabili zenituen, informazinoa kontrastatu gabe, prezioaren ardura norena zen inbestigatzeaz preokupatu gabe…

    Pozik egongo zara agian, “eztabaida” piztu delako. Ni ez nago pozik. Eta ez nago ados zurekin: gauzak ez dira horrela egin behar; Boteprontoan irainak boteaz pizten diren eztabaidak, fondoan interesanteak izan arren, jendea erre eta mindu egiten dutelako. Eta giro txarra sortu. Pirritx eta Porrotxen gainera kaka bota, susmoak haizatu… batere kulparik duten jakin gabe. (Nork eta kazetari omen den batek!)

    Pailazoen ze irudirekin geldituko ziren blog hontako irakurleak Porrotxek deitu izan ez balizu? Ez duzu hori pentsatu?

    Eta beraz, bai: Ni mindu egin ninduzun. Eta beraz, bai, “gaizki esanak” aldatzeko prest bazagoz, pozten naiz, nik eskertuko dizut, horrelako eztabaida interesante bat zabaldu gura duzunean, beste molde batean egiten baduzu. Ze denok ez daukagu Porrotxen bihotz handia. Eta neuri atzokoaren moduko post bat dedikatuko bazenit, debalde eta aurretik nire bertsioa eskatu gabe, nik ez nizuke telefonoz deituko gauean.

    Beti lagun.

  • iPtx

    @Gari: Zer irakurri eta zer ez, zorionez libre da. Zer idatzi ere bai, ezta?
    Forman geratu haiz, itxuran. Edukiaz ez duk deus esateko antza. Batzuei dena barkatzen zaiek, euskararan, herriaren eta demokraziaren izenean. Eta ni konforme ez.
    Hipokrisiari STOP

    @josu: Irainak ikusi dituzu?
    Irrien lagunak, ideia kolektibo bat da, ezta? Ni ez naiz irrizale… horretarako txanpon trukean baino ezin bada izan. Golf zale ez naizenez, edo…
    Nik behin eta berriz goraupatuko dut, irriaren alde, euskaraz, hemen, herriaren alde beti egiten dena. Egiteko dagoena. Eta esan dut, eta esango.

    Irriaren izenean baina, ez diezagutela irririk egin. Visa hor kokatzen nuen. Entzule/ikusle naizen aldetik… ez dut nire burua kolektibo horretan kokatu nahi. Ulertzen da orain? Igual, nahaste handia dago.

    Ez dut esan izan gura… irrien lagunak (sortzaileak/pailazoak/katxiporreta kooperatiba) diruzale, visadun eta abar direnik… behintzat ez da argi geratu. Horregatik nire barka eskea.

    Eta eztabaida sustatzea zen helburua bai. Eta argi hitz egitea. Eta ozen. Eta igual burrundada joan da… sortu ahal idazten dugulako blog hauetan. Eta batzuetan amatatu egiten da argia, eta beste batzuetan burua ez dago igual oso argi…
    Bigarren post honek, argiago uzten duelakoan nago.
    Baina esaidazu ze berba kendu, ze esaldi moztu… eta egin egingo dut Josu. Zure alde, barrearen alde, irri egiteko bada.

    Eta post hauek idatzi ez banitu, pailazoek ere zelan jakingo zuten beraien aktuazioarekin baten batek egin asmo zuena….? Nire dudak ditut.

    Eskerrik asko, zintzotasunagatik konpai.

    Eta zuek prezioaren gainean, zer duzue esateko?

  • Marti(n)

    bota ta lasai geratu! eta porrotxek deitu duenez, lasaiago oraindik! ba sentitzen dut… baina nire ustez jarraitzen du post lotsagarri bat izaten, purrustadaz betetako post eskas bat.

    eta orain, porrotxek deitu duenez, pozik geratzen zara eta kaka beste batzuei zabaltzen diezu: “Karteletan ez da agertzen ezelango preziorik, ez da agertzen dirua (etekinak egon ezkero) zertarako dan,..” Zorrizketan elkartearen emanaldia izanik, ondo baino hobeto dakizu ez dela inoren poltsikoa berotzeko izango baina badaezpada… “errealitateak ez dezala esaldi brillante edo titular burutsu bat izorratu”

    Kontua sinplea da:
    * subentsiorik ezin da eskatu hori egiten dutenak hipersubentsionatu-saldu batzuk direlako
    * publizitaterik ezin da saldu eta ezta ezkontza gehigarririk egin ere (hau ez duzu zuk esan, baina antzerako diskurtsoa iruditu zait)
    * pailazoen emanaldian ezin da etekinik atera, pijoa, elitista eta ez-dakit-zer-gehiago delako…

    eta orduan, zer?

    Hori bai. Beste batzuei ez diegu zalantzan jartzen diskoak edo kontzertuetako sarrerak 20 eurotan jartzea (“gure lagunak” direnez, onargarria da guztiz) edo bertsolari saio batean 26 euro ordaindu behar izatea. Rock Star Live-n onargarriak dira 20 euroko sarrerak eta 5 euroko kañak, Lezamako elkarte xume batek antolatutako emanaldian ezin da “elitista” izan.
    Ba sentitzen dut, baina ez nago ados.

  • ptx

    Txin txin diruaren rocka idatzi nuen ez oso aspaldi.
    Eta BECeri buruz zer pentsatzen dudan azalduko dizut, argi eta garbi.
    Zergatik Kontseilua arruinatu zen Josune Ariztondori esker eta zergatik urtebete beranduago beste batzuk 50 kilo fakturatzen duten.
    Baina hori da gaia?

    Baina zu Iker, ados zaude sarrera 12 eurotakoa izatearekin?
    Ni ez, eta esan egin dut. Ume batek 12 euro ordaindu behar ditu euskal espektakulu batengatik. Ume guztiek. Ba ezberdin pentsatzen dut, utzidazue ezberdin pentsatzen. Eta esaten.
    Argudioak eman ditut. Ez zaizkizula gustatzen… normala, zure lana defendatzen ari zara.
    Baina utziko diguzue besteoi hori kritikatzen ezta?
    Utziko diguzue behintzat, gure blogetan publikatzen herri aldizkari batzuetan zentsuratzen dena, ala?

    Ez dut uste inoiz, Larrabetzuko gaztetxean adibidez…horrelako sarrerarik kobratu denik, eta gutxiago umeei.
    Antzerkia antolatzen urteak eman ditugu. Kultur emanaldiak egiten. Zinema. Kontzertuak. Hitzaldiak. Irteerak. Txokolatadak. Poesia. Musika emanaldiak. Bertso saioak. Umeentzat, gazteentzat… herri guztiarentzat egiten saiatu izan gara beti. Eta jarraitzen dute gu baino gazteagoek, zorionez.
    Ez dut uste inoiz, Kukubiltxo ikustearren… dirutza ordaindu behar izan duenik euskal ume batek… eta segi aurrera!

    Egiari egia zor, eta duintasun apur bat.

    Mila esker parte hartzearren, zinez.

  • gazte1

    Ba ni alde batetik zurekin nagoi patxi!
    Egia da euskal kultura sustatzeko ekimenak hain prezio garestian jartzea.

    Hala ta guztiz be, iruditzen zait sortu duzun eztaibadaren terminoak ez direla egokiak, nahastu edo behintzat gaia desbirtuatu egin duzula.

    Zure herriko San ignazioatako bazkaria 10 euro kobratzean “merkeegia” dela dio jenteak. HERRI bAZKArI bat! baina merkeegia ez da herri bazkaria delako, baizik dirua hainbeste ilusio, eta amets egi bihurtzen duen gaztxearentzako delako diote.
    Eta zilegi ikusten dut.

    Zure irakurketaren zentzuan, Zorrizketan euskara elkarteari kaka merkeegi bota diozu. Subentziorik gabe, urtero hainbat ekimen euskara sustatu eta bultzatzeko eragilea iraindu egin duzu nire uste apalean.
    Egia da euskeraren alde egiten den lan guztia ez dagoela ondo eta ez dela zilegi soilik euskararen alde egiten delako; baina zuk artikulua zihur naiz Zorrizketaneko kide batekin hitz egin gabe botab duzu, kontrastatu gabe eta hori botere elitista eta faktikoak mantentzearen alde dauden el mundo edo el correoko kazetariek egiten dute.

    Nire iritziz, eztabaida ez da 12 euro merkea edo garestia den.
    Eztabaida, euskera bultzatzeko ekimenek, herritarrak izateko, denon eskuragarri izateko herritarok egin behar dugun lana zein izan behar litzatekeen kokatzen dut nik. Horra nire harria, edo harrikada.

    Sutzen zaituena ez da arazoaren erro. Hori da konpartitzen ez dudana.

  • Marti(n)

    Eskertzen da erantzuna, baina…
    1.- Argumentazio errazak / errazegiak, alde batera uztea eskertuko litzateke (argumentazio faltaren sintoma dira eta). Nire lanak ez dauka nire iritziarekin inolako zerikusirik. Nire iritziak nire usteen eta bizitakoen gainean eraikitzen dira; ez dut inor defendatzeko beharrik.
    2.- Kritikatzeko eskubide osoa duzu (sobran dago baimen eskaera). Lan egiten duenak kritikatua izateko prest egon behar duen moduan, kritikatzen duenak ere kritikatua izateko prest egon behar du (arrazoi gehiagorekin, gainera).
    3.- Ez ditut Lezamako Zorrizketan elkartekoek 12 euroko sarrera jartzeko arrazoiak ezagutzen. Ez zait ez-txarto ez-ondo iruditzen. Prezio handien aurrean bakoitzak erabaki behar du zer egin: ordaintzeko prest banago, joan, eta bestela, ez joan, eta listo. Edonola, prezio hori jartzeko arrazoiak zeintzuk diren ez dakidanez, ez dut aurre-epaiketarik egiten. Pentsa dezaket Pirritx eta Porrotxek ez dietela rebajarik egin prezioan Zorrizketanekoei, pentsa dezaket pailazoez gain bestelako kostu batzuk ere estali beharko zituztela (tabladua,…), pentsa dezaket Zorrizketan-ek ez duela dirurik galdu nahi emanaldiarekin,… baina edonola, arrazoiak ez dakizkidanez, badaezpada ez nahiz itsu-itsuan zalantza sortzen hasiko (nire aurreko erantzunaren arrazoi nagusia zure aipamena zen: “karteletan… ez da agertzen dirua (etekinak egon ezkero) zertarako dan”; tokiz kanpoko esaldia, edozein lekutatik irakurrita).
    4.- Larrabetzuko gaztetxeak jakin du urtetan gauza asko eta onak egiten. Seguruenez beste baldintza batzuk izan ditu eta sortu ditu. Bejondeiela.
    5.- Hala ere, esandakoa: kritikarako eskubide osoa duzu. Zure aurreko post-erako erabili duzun titulua Ruperren kantu batetik aterata dago. Zure mezu batzuk irakurtzean kantu horren beste esaldi batetaz akordatzen naiz beti: “nik ere nahi nituzke halako ziurtasunak eduki”. Frankotiratzaile ugari dago “iritzigintzan” eta ez diot nik inori frankotiratzaile izateko eskubidea inori kenduko, baina hanka sartzeak onartzen jakin beharko du ere (edo behintzat, iritzi ezberdinak jasotzen).
    6.- Inpresioa dut iritziemale askok filia eta fobiekin funtzionatzen duela. Beraz herri aldizkari batzuen kontrako zure fobiak eta besteen aldeko zure filiak alde batera utziko ditut. Filien eta fobien eremuan zaila da arrazionaltasuna eskatzen. Kasu honetan, Ruper baino, Morau datorkit burura: “nire lagunak guai dira / nire lagunak ez direnak, horiek ez dira inolaz ere guai”
    Eta gainontzekoan, gaizki esandakoak barka eta ondo esandakorik baldin bada… on egin! Osasuna!

  • belen

    Zorrizketan eta Tximintx kideak minduta gaude gurekin ezer komentatu barik, arazoa zein den jakin barik, egin den lana, dauden baldintzak etab. kontuan hartu barik, horrelako egurra jaso dugulako.
    Gauza guztiek dute bere zergatia, aitzakia Zorrizketan eukara elkarteak 11 urte ospatzea zen , eta guk honako ekitaldia antolatzeko aukera izan genuen, baina diru laguntzarik ez. Bi taldeak ondo baino hobeto dakigu bolondres-lana egiten, eta horrela egin dugu oraingoan ere.
    Kultura garestia ateratzen da diru laguntzarik ez dagoenean, baina aukera hurbiltzea ere, baloratu beharko zen. Eta Pirritx, Porrotx eta bere lan taldeak merezi dute kobratzen dutena baino askoz gehiago, eta gure umeak halako emankizun bikaina disfrutatzeko aukera ere merezi dute.
    Eskerrak eman behar dizkiegu, Pirritx, Porrotx eta bere taldeari lan bikainagatik eta emanaldietara etorritako lagun guztiei eta baita lanean dohainik bi egunetan ibili ziren lagunei ere.
    Ezagunak garelako min handiagoa ematen du, aurpegira esan eta ideiak argitu beharrean zure leihoa erabili, eta gu mespretxatu gaituzulako.

  • zorrizketan kide bat

    Ni mindu naz bai, hainbeste zalantza euki dozuz Patxi ekimen honen inguruan baina ez dozu asmorik erakutsi horrek argitzeko. Badakizu nortzuk garen, ondo ondoan bizi gara, eta gurera jo beharrean eztakit noraino joan zaren.
    A, eta Pirritx gureartean egon zan.
    Zoriondu eurek, lan talde osoa kriston emanaldiek izen zirelako, ta bertan ibiliriko guztiek bebai!

  • asmr https://0mniartist.tumblr.com

    When I initially commented I clicked the “Notify me when new comments are added” checkbox and
    now each time a comment is added I get four e-mails with the same comment.
    Is there any way you can remove me from that service? Cheers!

    0mniartist asmr

  • 0mniartist

    Hi to every one, the contents present at this web page are truly remarkable for people knowledge, well, keep up
    the nice work fellows. 0mniartist asmr

  • Kandy

    I need to to thank you for this excellent read!!
    I absolutely enjoyed every bit of it. I have
    got you saved as a favorite to check out new stuff you post…

  • bu-rpg.info

    Hi there, just became aware of your blog through Google, and found that it is truly informative.
    I’m gonna watch out for brussels. I’ll be grateful if you continue this in future.
    Lots of people will be benefited from your writing.

    Cheers!

    My web blog :: bu-rpg.info

  • Julia

    When I initially left a comment I seem to have clicked on the -Notify me when new comments are added- checkbox and from now on each time a
    comment is added I recieve four emails with the exact same comment.
    There has to be a means you are able to remove me from that service?
    Thank you!

    Also visit my web page: Julia

  • tinyurl.com

    What’s up Dear, are you actually visiting this site daily, if so then you will definitely obtain fastidious knowledge.
    asmr 0mniartist

  • mary-squba.s10.xrea.com

    Its like you read my mind! You appear to know a lot about this, like you wrote the book in it or something.
    I think that you can do with some pics to drive the message home a little bit, but other than that, this
    is great blog. A great read. I’ll certainly be back.

    my site mary-squba.s10.xrea.com

  • http://Www7A.Biglobe.Ne.jp/Gokiburi/fantasy/fantasy.cgi?usmou

    Thank you a lot for providing individuals with such a remarkable chance to discover important secrets from this blog.
    It is usually so good and jam-packed with a great time for me personally and
    my office mates to visit your blog at a minimum thrice every week to study
    the fresh stuff you have. Of course, I’m actually impressed
    concerning the astounding advice you serve. Selected 3
    areas in this post are unquestionably the finest we have all had.

    Also visit my homepage … http://Www7A.Biglobe.Ne.jp/%7EGokiburi/fantasy/fantasy.cgi?%5Dus%FFmou

  • Cheri

    Hi! Would you mind if I share your blog with my facebook
    group? There’s a lot of folks that I think would really
    appreciate your content. Please let me know. Many thanks

    Here is my website; Cheri

  • deodrants.bookmarking.site

    Great blog you have here but I was curious about if you
    knew of any message boards that cover the same topics discussed here?

    I’d really like to be a part of online community where I can get comments from other experienced
    individuals that share the same interest. If you have any suggestions, please let me know.
    Appreciate it!

    Here is my web blog :: deodrants.bookmarking.site

  • www2s.biglobe.ne.jp

    Thank you for your own work on this web site. My daughter take interest in participating in investigation and it is obvious
    why. A number of us learn all regarding the powerful form you create vital tactics through the web blog and in addition increase response from other people on this article then our own girl
    is understanding a lot. Have fun with the remaining
    portion of the year. You’re the one conducting a terrific job.[X-N-E-W-L-I-N-S-P-I-N-X]I am extremely impressed along with your writing abilities
    and also with the format in your blog. Is this a paid
    subject matter or did you customize it yourself?
    Either way keep up the excellent quality writing, it’s
    rare to look a nice weblog like this one nowadays.

    My homepage www2s.biglobe.ne.jp

  • information-brokers.ipt.pw

    Please let me know if you’re looking for a article writer for your blog.
    You have some really good posts and I think I
    would be a good asset. If you ever want
    to take some of the load off, I’d love to write some material for your blog in exchange for a link back to mine.

    Please shoot me an email if interested. Thanks!

    Feel free to surf to my blog; information-brokers.ipt.pw

  • Anderson

    We’re a group of volunteers and starting a new scheme in our community.
    Your site offered us with valuable info to work on. You
    have done a formidable job and our entire community will
    be grateful to you.

    Also visit my webpage: Anderson