Euskal kulturaz aritzeko tartea da NOR(k) NORI ZER?! saioa. Eta asteon ere gai andana bat esku artean izanda ere, hiru hautatu behar izan ditugu. Nor izan zen Xalbador? Nori kantatu die Peiremans taldeak bere abesti eta bideoklip berrian? Zer ikusi dezakegu Bilboko Zinebi jaialdian? Bilboko 97 irrati libreko Txoko gorria magazinean.
Xalbador

Xabier Amuriza bertsolariak Xalbadorren bat bateko mirakulua eskaini zuen bezperan Bilboko Plaza berriko Euskaltzaindiaren egoitzan. Urepeleko artzainaren bertsoak kantatu zituen. Denak bapatekoak; baina asko eta asko memoria kolektiboan geratu direnak. 1967ko txapelketako txistuen aurretik eta ostean abestutakoak besteak beste.
Mikel Laboak 1980an diskoan kaleratutako Herria eta hizkuntza, Xalbadorren letretatik sortutako abestirik ezagunena izango da behar bada.
Duela 50 urte hil zen Fernando Aire Xalbador. Bertsolari klasikoa. Laboraria. Eta liburu eta abesti ederrak irakurri eta gozatu ahal izan ditugu bera hil ostean. Memoria ariketa bat. Xalbador bada nor.
Peiremans+ euskal kulturetei

Durangoko disko eta liburu azokan, Palentinoa kultureta gune alternatiboa bilakatzen da gauero.
Bideo alaia egin, zirikada polita sartu dute irudiz PEIREMANS+ taldekoek… Gorka Urbizu eta Imanol Ubedak aspaldi sortu zuten beraien taldeen bide alternatibo gisa.
Durangoko Palentinoan, kantu pegadizoa…, nori? euskal kulturetei eskainia. Pop azkar eta alaia. Letrak ondo azkar aztertzekoak. Inteligentzia eta lotsa gutxi. Behar den gisan. smart song.
…bideoa ARRIGURI ekoiztetxeak landu du, beti bezain fin.
Aresti eta abesti

Gabriel Aresti idazlea. Poeta. Itzultzailea. Eta oso oso ezagunak diren abesti askoren letragilea. Oskorrik, Mikel Laboak, Xabier Letek, Lurdes Iriondok, Maite Idirinek, Urkok, Benito Lertxundik…
Arestiren heriotzaren 50 urteurrenean Aresti eta abesti dokumentalaren gidoia landu zuen Gorka Arresek, eta Juan Fer Garces kamaralariak zuzendu du dokumentala. Gaurko musikari gazteak ageri dira Arestiren abestiak kantatzen. Gaurko bertsioan. Ezagutu ditugun abestien egileak, orain ikusiko ditugunen adin antzekoa zuten diskoetan eta zuzenean abesti hoiek kantatzen zituztenean. Oraindik ezagunak dira kantuok. Askotan Arestik idatzitakoak direla ahaztuta badugu ere. Aresti eta abesti: Jota Martinako Kattalin Barcena, Olatz Salvador, Verde Prato, Josune Arakistain, Olaia Inziarte eta Lide Hernandok ekarriak.

Nor(k) Nori Zer?! #005
podcast / irrati emankizuna 97 irratian:
