Kategoriak
teknologia berriak

irratia.com frogak egiten

Podcasting garaia bizi dugu. Euskaraz gutxi dago, eta promozionatzea ere ez da txarra izango. Euskara eta mp3 formatua ez zaizkigu arrotzak, baina hala ere emaitza gutxi ikusten da. Frogatxo hau egin dut, sarean ikusi dudan gune bati erreparatuta. Saiatu naiz, egin ditut klik batzuk, eta hona hemen emaitza:

Kategoriak
agit/prop teknologia berriak

#Egunkaria libre saio berezia irratia.com emankizunean

2008ko otsailaren 20an, bost urte atzera. Guk ere, irratia.com emankizunean zeozer berezia egin gura genuen. Egin gura eta egin. Andoain, Bartzelona eta Bilbo lotu ditugu irrati bidez, eta gure uhinak zabaldu eta gure irratsaioa mundura zabaldu dugu. Emankizu berezia izan da. Andoaingo ekitaldiari buruz berba egin digu Juan Luis Zabala Pipi kazetari eta idazleak; Bartzelonako […]

Kategoriak
agit/prop teknologia berriak

irratia.com 100: mila esker guztioi

Heldu zen abenduaren 5a, gaueko 22:00ak eta blogari, lagun eta entzuleak Kafe Antzokian. Urduri geunden gu, azken ukituak ematen emanaldia hasteko jendea zain musikariak prest teknikariak adi…. musika, sintonia, bideoak, lagunak… dena prest. argazkiak: iMamon Eta bi orduko emanaldia eskaini genuen. Akats ttiki batzuk, intentsitate handia, giro oso ona, umorea, kantuak -eskerrik asko Gu, Petti, […]

Kategoriak
agit/prop teknologia berriak

irratia.com eta musika albisteak

Irrati emankizun berezia egin behar dugu gaur. Bilbo Hiria irratian egiten dugun 95. saioa izango da eta gaurkoan gonbidatu bereziak izango ditugu. Batetik gurekin izango dira deabruak teilatuetan 1973 diskoa aurkezten. Elkarrizketa egingo diegu beraien disko berria, eta aspaldiko etenari buruz berba egiteko. Baina gurean -estudioan esan nahi dut- egongo direnak Gernikako Audience izango dira, […]

Kategoriak
teknologia berriak

irratia.com gogotsu abiatu dugu 2.3 bertsioan

Udazkena, euria hiriburuan. Estudiotik Bilboko zeru grisa ikusten da. Jimmy Arrabiten sintonia hasten da, eta teknikariek argi gorria pizten digute. Gure txanda da, Jabi eta biok prest gaude, nork bere ordenadorea parez pare duela. Argi gorriak, saioa hasi behar dugula diosku, eta musika, hitzak, elkarrizketak, loturak, pantailak, twitter, linkak…. hasi dugu urteroko martxa. Hasi dugu […]