Larunbatak eman du harritzeko moduko konturik, prentsa irakurtzen hasi ezkero. Larunbatean argitaratu zen, GARAren Mugalari kultur gehigarrian, elkarrizketa Jose Mari Sors Elkar enpresaren kudeatzailearekin. Hainbat larunbatetan agertu dira elkarrizketak liburugintzaren inguruan dauden eragile ezberdinekin: editoreak, enpresarioak, kritikoak… Denetarik. Baina titular deigarria izaten da kazetariaren asmoa. Eta honek behintzat begian ondo jotzeko modukoak bota zituen. Esatea […]
