Egilea: gaztelumendi
Larunbatak eman du harritzeko moduko konturik, prentsa irakurtzen hasi ezkero. Larunbatean argitaratu zen, GARAren Mugalari kultur gehigarrian, elkarrizketa Jose Mari Sors Elkar enpresaren kudeatzailearekin. Hainbat larunbatetan agertu dira elkarrizketak liburugintzaren inguruan dauden eragile ezberdinekin: editoreak, enpresarioak, kritikoak… Denetarik. Baina titular deigarria izaten da kazetariaren asmoa. Eta honek behintzat begian ondo jotzeko modukoak bota zituen. Esatea […]
web 2.0
web 2.0 zer da? Etiketak euskara mundua Internet
Jamaika ikusteko jaio gara
Disko berria aurkeztu du Fermin Muguruzak. Donostian egin du, KM kulturunean, lagun eta ezagunez betetako areto batean. Kazetariak, musikariak, adiskideak, senitartekoak.. denetarik batu gara txiki geratu den gunean. Bad soun systemeko disko jartzaileak reggaea jarri du, aurkezpena hasi aurretik. Atzekaldean pantaila erraldoia prest, albo batean Jamaika eta Euskal Herria lotzen dituen hormairudi handi handi bat. […]
Marcosek Hala Bedi irratiari
Marcos komandarteordeak, SubZero delegatuak mezua igorri dio Mexikotik Hala Bedi irrati libreari. Zuzenean entzun dugu Internetetik, orain irratian entzun daiteke Halabedi.org gunean. Mezu horretan, Hala Bedi zoriontzeaz gain, Euskal Herriari barkamena eskatzen dio, duela urte batzuk egindako hankasartzeagatik. Euskal Herrian eta Chiapasen elkar ulertzeko modua dago eta… Hau da Marcosen gutuna, hitzez hitz: -Bueno probando […]
lo egiten dut
Durmo. Se sonho, ao despertar não sei Que coisas eu sonhei. Durmo. Se durmo sem sonhar, desperto Para um espaço aberto Que não conheço, pois que despertei Para o que inda não sei. Melhor é nem sonhar nem não sonhar E nunca despertar. Fernando Pessoa Lo egiten dut. Amets eginez gero, esnatzean Ez dakit zer […]
bizi bedi euskara
Haize erauntsi guztiek eraginda baina, pozik nentorren bidean. 80ra. Ostantzean haizeak eroan, itsasora, edo ez dakit nik nora. A8ko zubiak oro pasa ditut apurka apurka. Haizeak eroan ez nagien. Herri Irratia Loiolakoa entzuten nuen Gipuzkoan, Gotzon Lobera berbetan. Lauaxeta, eta euskara, eta betikoak… euskararen eguna bihar. Beti da bihar hemen. Antza. Herri Irratitik, Euskadi Irratia-Radio […]
Duela ez asko Blogak eta literaturari buruz idatzi nuen. Literatura semantikoa, zelanbait esatearren. Idazle bitxia topatu nuen sarean, irakurri eta nabigatuz. Hernan Casciari. Orain, gehiago ezagutzeko parada izango dugu, beragaz harremanetan jarri eta elkarrizketa bat egin diogu Hernan Casciari sortzaileari. Asko idazten du, asko sortzen ari da. Egun, Bartzelonan bizi da argentinarra. Eta emailez trukatutako […]
Hamaika urte baino gehiago dira kazetaritzaren munduan murgilduta nabilela. Irratian eta prentsan aritu naiz, baina Internet aspalditik darabilt. Orain, Informazioaren gizartean; egunero egin izan dudana, egunero egiten jarraituko dut, baina kasu honetan bitakora honetatik. Idatzi, gogoetak ekarri. Inguruan ikusten dudanaz informatu. Herriko giroa, Euskal Herriko gertaeren inguruko hausnarketa apalak, teknologia berrien inguruan ikusten eta ikasten […]
Durangoko azoka hasi da, biba festa!
Goizeko 10etarako Durangon geunden hiru lagunak. Herrian kafea hartu eta txiri txiri abiatu gara autopistatik. Atoan heldu gara, egia esan. Parking-ean furgoneta laga eta stand guztia txukundu dugu, saltzeko prest jarri edo. Buruan nekarren, Azokari buruz egunero idaztea. Durangoko Azokak ibilbide berria hasi du, tokia berria da (bigarren azoka du aurtengoa), tokia aproposa, tokia handia […]
