irratia.com emankizunean fermin muguruza elkarrizketatu genuen. Mixtape edo maketa digital hau atondu dugu, lagun artean zabaltzeko irratia.com podcast: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom081119.mp3]
entzun!
irratia.com emankizunean fermin muguruza elkarrizketatu genuen. Mixtape edo maketa digital hau atondu dugu, lagun artean zabaltzeko irratia.com podcast: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom081119.mp3]
Pantaila musika ikusteko erabiltzen dut. Talde berriak deskubritu, webguneetatik surf eginez gustuko ditudan taldeen loturak eginez. Kalitateari baino jarrerari egiten diot so, eta sarea musikagune itzela iruditzen zait. Berdin dit facebook edo blogak, google bilatzailearen emaitzak edo nazioarteko wikipedietako azalpenak. Mugimendua adierazten duten doinuak atsegin ditut. Gero eta gehiago. Rocka ez da sekula amaituko. Nahastuko […]
Bermeo rock portua Bermeo rock portu bat da. Ez dago itsasotik Getxotik hain urrun, baina ez du bertako Getxo Sound ezagunaren aparrik. Hondarribi ere gertu dago itsasoz, eta han Underribi famatu zen, Basati disketxearen garaietan. Argi dago itsasertzean sekulako taldeak sortu ez ezik, musika mugimendua ere badela gurean. Bermeo da portu garrantzitsu hoietako bat. Bermeorako […]
Bideoa da, grabazio bat aurreratzen duena. Silveirak irekitzen du kantua, kitarra doinuak gero. Faxismoaren kontra, nor da nazia? galdetzen du kantuak. Musikazalea bazara jakingo duzu, skin txungo batzuek faxistatzat jo dutela Arrasateko Des-kontrol taldea. Sekulakoak eta bi montatu dituzte mondrautarren kontra. Kontzertuak boikoteatu, istiluak sortu, jendea mehatxatu… eta Deskontrolekoek, zer egingo eta musikari lagunak batu […]
E-posta zabaldu eta mezua Euskal Herriko trikitixa elkartetik. Inpernuko Poza jardunaldiak Donostian. Eta teknologia berriak hartu behar dituzte hizpide. Kaki Arkarazo, Xabi Erkizia hizlari besteak beste. Trikia eta soinu tresna berriak uztartuko omen dituzte gero, P3Z ere bertan izango bide da. Interesgarri egin zait proposamena. Musika eta tresna berriak elkartuta daude, gaur egun mundu osoko […]
Negu Gorriak taldea gustuko zenuen? Urteak dira eskenatoki gaineko kontuak albo batera utzi zituztela. Negugorriak.net gunean guztia batuta badago ere, oraindik harritzeko gaitasuna ez zaigu amaitu. Neguri gorritu dute Bizkaiko musikari ero batzuk. Ez dute ba Neguri Gorriak sortu? Bloga sortu dute eta lehen emanaldiaren ostean ez ninduke harrituko, bolo gehiago eskaintzen ibiltzea. Gazte egunean […]
Astegun buruzuri bat, oporren atarian, deabruak tabernan, zintzoak garagardoa eskuetan. deabruak eskenatokian, deabruak teilatuetan, Inkertu tabernan. Eskoriatzan. Eskohitzan. Garai bateko lau gazte, gaurko musikariak. 1973 diote, ordukoak direla, ardoa bezala. Rocka dute hizpide. Kantuak. Tabernan jende dexente batu da, musika aitzaki. Garagardoak eskuetan eta dantza gutxi. Inkernu_an ez da dantzarik. Zeru_an beharbada. Kontzertu ona, zuzena, […]
Ez daukat berbarik. Amaitu da, jo dute despedidea! Joan ezinaren pena; ezagutu izanaren zoriona; disfrutatuaren sentsazioa; ikasitakoaren akordua… gozada bat; bi berbetan esanda: Argazkiok dana esaten daurielakoan. klik egin ezkero, Asier Arroita artistak egindako argazki sorta izango duzu. Bitartean, astero moduan, gutagutarrak.eu blogean zer ipiniko zain. Hori be, irakaspen ederra izan da gainontzeko musikari, musikazale, […]
Gaurko kontzertua zuzenean ari gara eskaintzen Bilboko kafe antzokitik. Horretarako lostinbilbao.tv lagunak hemen daude, eta kamarato bategaz, eta Jotak eskaintzen digu soinuarekin, mundu osora ari gara eskaintzen kontzertua. Blogean be ikusi dezakezue, zuzenean. Aupa Ruben, Jabi, Ibon, Jota, Lauroba, Marino, Gotzon, Kerobia…. biba zuek!
Entzuleak batzea dugu helburu. Astetik astera gure podcast saioak entzuten dituztenak gonbidatuz. Gure irratsaioa Internetetik entzuten dutenekin batuz, aurpegia jarriz ahotsari, entzumenari. Partehartzea esaten dugu, baina irratia egiten duenarentzat itzela da entzulearekin egon ahal izana. Esaten duguna, egiten duguna, jartzen dugun musika entzuleari zuzendua dago. Elkarrizketak, albisteak, gaiak, aipamenak eskaintzen ditugu, musikarekin tartekatuz. Eta guk […]