Kategoriak
18/98+ agit/prop

maitasunaz irratian

info7 irratiano time for love kantuarekin abiatu dut aste honetako kronika laburra info7 irratian. Hertzainak taldearen kantua ekarri dugu gogora, baina kantua entzutea ere posible egiten du Internetek. Irrati kronika izanik… zer hobea kantuarekin hastea baino.

No time for love kanta ederra da, eta beharbada horrek egin du hain azkar, hain ausart sarean zabaltzea. Egia esan ikaratzeko moduko abiadura hartzen dute etiketek sareen sarean.

Salaketa bat egiteko modu polita izan da, ezberdina. Betiko lelo errepikakorretatik haratago, etiketa bat, kantu bat, mezu bat, jarri dugu hizpide. Eta jendeak erantzun egin du… bestela begiratu bildu.net honetan notimeforlove etiketarekin zenbat gune dagoen.

Eta technorati ere jabetu da horretaz, ez da dudarik. Euskal Herritik abiatu den ekimenak, gure mugak gainditu ditu, nazioartean ari da, eta eman ditu zenbait itzuli dagoeneko, batean eta bestean.

Maitasuna; maiteminduen eguna izango da otsailaren 14koa ere. Greba orokorra dago deitua gurean. Beraz, no time for love.

notimeforlove info7 irratian entzun gura baduzu:

[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2008/02/20080212_400.mp3]

erantzun itzazu 3.060 “maitasunaz irratian&rdquo-(e)an

Hau, arkume larruz mozorroturiko faxismoa da. Zergatik behartzen gaituzte español edo frantses izatera, gu ez garenean horkoak eta ez dugunean horkoak izan nahi? Askatasuna eta beren ikuspuntua ezarri nahi dutenen arteko borroka da Euskal Herrian eta orohar mundu osoan (Irak, Afganistan, Palestina eta abarretan) bizi dugun hau, autodeterminazioa eta faxismoaren arteko borroka. Orain bizitzen hasi garen salbuespeneko neurri hauek, gure Guantanamoa dira, gure Gaza edo gure hegaldi sekretuak, gure Patriot Act eta gure aurkako guda prebentiboa dira. Egun ez da aski delito bat burutzea, egun, estadoak zuk delito hori burutuko duzun ustea izatea baizik. Begira bestela bai hemen eta bai Europa eta AEBetan burutzen ari diren azken atxiloketak. AEBetan hasi ziren, Irailak 11rekin lasterketa ero honi irteera emanez, ondoren etorri ziren ilegalizazio, zerrenda beltz eta espetxeratze prebentiboak. Faxismoa hemen da, eta orain bere aurpegi gordinena erakusten ari zaigu, baina faxismoa hemen baldin badugu, inoiz ez delako desagertu da, itxuraz aldatu du, demokraziaren arkume larruaz mozorratu zaigu, eta popular, sozialista edo regionalista izaten ikasi du. Nola eskatu dezake leoiak, bera erasotzen saitu den zebrak eman dion ostikada zebra guztiek kondena dezaten? Inork ez badio leoiaren erasoari erantzuteko zilegitasunik, leoiaren bazka izatera mugatu behar al dute? Adibide xume bat da, baina zer pentsa ematen du.

Iruzkin-atala itxita dago.