-
Urte barri ON_line!
Akabuen!
Inuxente egunetik out. Dominioak barriro erregistratzea ahaztu, eta ia astebetez egon gara Interneten ikustezin. Larrabetzu.org eta gaztelumendi.org dominioek jokaldi eskasa egin digute inuxente egunean. Eta urteari ezin patxadaz ekin.
Hemen gara baina.Aurki.com ere martxan dago, baina han ez dituzu gure erreferentziak topatuko, momentuz. Begirada bat bota, eta gaztelumendi.org eta Larrabetzu.org komunitateko jariorik ez dago momentuz… beharbada, gure RSS jarioa topatu ezinik ibili dira eta. Orain bai, orain badago martxan…. : -)
::::Eguneraketa:::: Aurki.com ari da larrabetzu.org komunitateko rss batzuk jasotzen.Bitartean, Euskal Herrian albiste berriak ditugu. Madrileko eztandak, lurrikara eragindu modu politikoan bezala, jendartean ere. Gauzak oker zebiltzala, aspalditik sumatzen zen, baina urte zaharra amaitzeko modua, bortitza izan da. Ezustean harrapatu du bat baino gehiago… eta orain apurka apurka egoerari zelan buelta eman ikasten hasi beharko dugu.
Beste behin ere, Irlandara begira jarri beharko dugu. Cityan izan ziren leherketetatik, prozesuari berrik ekiterako orduan eman ziren urratsak aztertu beharko dira. Konpromezuak eta hitzak zenbat balio duen… eta gizarte eragileen gaitasun eskasa neurtzeko ere balioko du. Hemen ez dugu ia ezer pintatzen, beste behin.
Urte barria hasi da, eta barriro martxan jarri dugu gure tresneria. Adi beraz.
-
Egurra irakurketari
… eta irakurtzeko gogoa etorri zitzaidan Baionako liburudendan hau irakurri ostean.
Eta liburuari ekiten diozu horrelakoetan. Apalei begira, eta marketing estrategia berria iruditzen zait, titulua hartu eta erakusleihoan lotura egitea.
Itzelak iruditu zaizkit Mattin liburudendako erakusleihoak. Izan be, egunotan Donostia eta Bilboko Elkar dendetakoak ikusi, eta ez dut jakin Euskal Herrian edo Guadalajarako dendak ziren. Euskal kultura txo!
-
Zorionak Xabi
Zapatuako itzela izan zen.
larrabetzu.org zerbitzarian bertso saio osoa jarri dugu entzungai, Euskaldunan mp3 grabagailu batekin 53R61-k grabatu ostean.
Bitartean, Xabi Payari zorionak ematea.
Larrabetzuarrak kontentu, Etxahun bigarren geratuta. Afari ona Deustun eta batzuk sekulako gaupasa. Hori da sasoia hori!
argazkia: bertsoa.com -
Noizko aurki?
Badira zenbait aste, behin eta berriro euskal blogosferaren berri izateko aurkira jo, eta Data Base error mezuarekin topo egiten dudala.
Badira zenbait egun, zerbait idatzi behar dudala pentsatzen ari naizela.
Aurki Eibar.org elkarteak sortu zuen, bilatzaile bezala hasieran (DMOZ proiektuaren barne) eta euskal blogosferaren planeta bilakatu zen gero. Ehundaka gunetako RSS jarioa profitatutz, gure komunitateari sekulako indarra eta kohesioa emanez.
Erori da eta ez dirudi altxatzeko asmorik dagoenik. Ez dago enpresa pribaturik, ez dago erakunderik… eta badirudi ez dela garrantzitsua. Bokazio publikoa izanik, sekulako tresna iruditzen zait Aurki. Horrela jakinarazi izan diet beti sortzailei, eta blogei buruz mintzatu behar dudan aldiro aipatzen dut Aurki.com
Itxaroten nekatu naiz, eta pentsatzen dut beste asko ere antzera egongo zaretela. Eta mezu hau eibartarrak probokatzeko asmoarekin eginda dago, ea komunitatearen presioz edo…. aurki martxan jartzea lortzen duten, lortzen dugun.
-
Gazteen iritzia manipulatzen
Harritu egingo zen gaur gure herriko alkatea, kalean -egon bada- gazteek jarri dituzten afitxak irakurritakoan. Izan be, badira hilabete batzuk herriko gazteei telefonoz -eta gaztelaniaz- balizko Gazteleku bati buruzko galdetegi/inkesta bat egin zitzaiela.
Hori Bai gaztetxekoak sutan jarri ziren. Inkesta gazteleraz, inkesta gehienak bezala manipulaziorako tarte uzten zuena, eta kanpaina bat abiatu zuten. ¿Quieres un Gazteleku? …ala gurago dozu Hori Bai?
Baina gaurkoa itzela izan da. Larrabetzuko udalak oraindik publikatu ez dituen ondorioak -gaztelaniaz hauek be- argitara eman dituzte gaztetxekoek. Ikerkuntza sailak lagunduta, alkatearen asmoak nabarmendu dituzte, gazteen iritzia zelan manipulatu den agerian utzita.
Udalak kontratatutako enpresa baten ondorioen berri izan dute gure herriko gazteek, eta herritar guztien esku jarri dute… atoan gainera, udalak berak baino lehen. Alkatea agerian geratu da, beste behin.
LOS JÓVENES SE SIENTEN BIEN EN LARRABETZULa juventud de Larrabetzu valora especialmente la tranquilidad del pueblo y
las relaciones con el resto de vecinos. El 75 % de los jóvenes se sienten
satisfechos o muy satisfechos con su situación personal en Larrabetzu; Sólo
el 13 % considera seriamente la posibilidad de irse a vivir a otros
municipios. El 36 % de ellos esgrime como principal motivo que la localidad
está mal comunicada . Esto es debido a que gran parte de sus actividades de
ocio las desarrollan en otras localidades; Por eso, para los jóvenes de
Larrabetzu es muy importante contar con un buen transporte público,
especialmente los fines de semana.En este sentido , los jóvenes perciben que los servicios y recursos que
Larrabetzu destina para ellos son insuficientes . De hecho, el 39 % no se
encuentra satisfecho con las alternativas de ocio y cultura que ofrece su
municipio.No es de extrañar , por tanto, que la juventud acoja satisfactoriamente la
propuesta de un Gazteleku lanzada por el ayuntamiento. El 69% valora
positivamente la idea y sólo un 21 % contempla este proyecto de forma
negativa. El 89% de los jóvenes entrevistados apuestan por una participación
activa en el modelo de gestión del Gazteleku, conjuntamente con el
ayuntamiento en labores de apoyo, supervisión y organización de actividades.Claro está, las conclusiones de este estudio constituyen una ayuda
fundamental para que el ayuntamiento pueda diseñar adecuadamente (según las
necesidades e intereses de todos nuestros jóvenes) las instalaciones,
servicios y actividades a poner en marcha en el nuevo Gazteleku.El estudio ha contemplado la realización de una serie de entrevistas
personales, dinámicas de grupo y entrevistas telefónicas (a 207 vecinos)
dentro del total de 270 jóvenes de entre 15-19 años residentes en la
localidad.La encuesta ha arrojado otros datos interesantes; AsÃ, sólo el 4 % de los
jóvenes de Larrabetzu se encuentra en paro. Un 22 % de la juventud local ya
no vive con sus padres, elevándose esta cifra a la mitad en la franja de
edad de entre 25 y 29 años. La preocupación principal para los menores de 25
años es el empleo . A partir de esa edad, a los jóvenes de Larrabetzu les
preocupa la vivienda. -
Feria de Durango
zenbat durango ditu gure herriak?Euskal esaten diogu, liburu eta disko azoka…
liburu eta diskoak badira, baina El corazon del sapo hobeto saldu da Sei Urte baino. Gehiago irakurriko da La brecha, Euskal Hiria sutan baino.
Euskal esaten diogu, eta disko eta liburu ez diren ekoizpen gehiago dago urtetik urtera. Joku, mahaigaineko, pegata, jertse, souvenir, ardi, gazta edo dena delako, euskal. Liburuak eta diskoak gero.
Euskal esaten diogu, eta erdarazko liburuak zenbatu dituzue? 100 razones para dejar de ser español dio Jose Mari Esparzak bere liburuan, baina oraindik espainolen hizkuntzan mintzo zaigu, Euskal liburu eta disko azokan. Arrazoi bat gehiago beharko du oraindik, euskalduna izateko.
Euskal esaten diogu, eta euskara sutan dago. Ikusiko zenuten atarian, Gure Irratiaren argazkiak salatzen du. 16.000 euro jaso dituzte, solidarioak ere bagara euskaldunak. Radio Euskadi bitartean zuzenean aritu da EITBko set ezin apainago batetik… euskal zer izan daitekeen esan eta esan. Eta Euskal Liburuen behar lukeen azoka honetan Xabier Lapitzen Por la Paz hori sartuko dizute begietatik… irrati publikoak ere liburugintzan, ze arraio.
Euskal esaten diogu, baina Gerediagak Pata Negra aurkezten du Kafe Antzokian, multikulturalak gara aizu! eta gero Rafa Rueda, Petti eta Txuma Murugarren ikustera lau katu goaz. Hauxe duk hauxe. Denak kontent.
Liburuz mukuru ditugu orain apalak. Liburu apalak ditugu mukuru. Euskara gutxiengo izaten ari da, euskal liburu eta disko azokan ere. Eta ez da ezer pasatzen, ez dago krisi berbarik horregatik.
Izan ere, gehiago saltzen du erdarak, hain gaude salduak.
Berdin du, dena ongi doa.
Krisia, what crisis?
Durangoko azoka. izenburu berria. ez euskal, ez liburu eta ez disko. Durangokoazoka.com
Feriadedurango…. libre daukate.Entzun gura baduzu: Info7 irratia
[audio:http://www.info7.com/entzun/deskargatu.php?fitxaizena=http://www.euskalherria.com/mp3/kolaborazioak/talaiatik/20061212_eus_822.mp3&sekzioa=talaiatik&id=829] -
Durango
Azoka, azoka, azoka, durangokoazoka.com
ez da beste berbarik, ez da beste hitzik
liburuak, diskoak, erosi, joan, montatu, standdurangon azoka, feria Durangon.
liburuak eta diskoak, jostailuak, bideoak, egutegiak… durangon.
jendea, jendea, milaka jende, egunotan durangon.
erosi, azoka, liburuak, diskoak, ordaindu, montatu, durangon.
milaka, euroka, kiloka, batzuk.
eta azoka durangon.
euskal herrian kultur produkzio handia dago, liburu bakoitzeko 100 garagardo salduko dira gauero durangon,
milaka pertsona ibiliko da durangon, gau eta egunez, ferianbaina gurean, diskoak eta kultura, liburuak eta papera bizirik da orain, salgai dago oraindik
irakurtzeko moduan dagoeta horregatik, udazkena orriz orri etorri da durangora. eta boltsak beteta itzuliko gara negura, gure negutegira.
apalak beteko ditugu liburuz eta diskoz
eta jarraituko dugu pantailari begiraazoka azoka azoka, durangokoazoka.com
nobedadeak, egileak, artistak, bertsolariak, durangon
ikasleak, irakasleak, gurasoak durangon
mundu bat durangon
durangokoazoka.comEntzuteko info7 irratia:
[audio:http://www.info7.com/entzun/deskargatu.php?fitxaizena=http://www.euskalherria.com/mp3/kolaborazioak/talaiatik/20061205_eus_801.mp3&sekzioa=talaiatik&id=806] -
La otra tregua bideoa plazaratu du PSOEk
Esan eta esan aritu dira. Eta azkenean Interneten eskuragai dago La otra tregua bideoa. 18 minutu eta erdiko erreportaia da. PPren garaian, 1998ko su etenean Aznarrek hartutako erabakiak aztertzen ditu.
Blogera ekartzeko aproposa. Hartu zuk ere tarte bat.
-
Hiriak
Hitzak: Joseba Sarrionandia
Musika: Ruper Ordorika
Bideoa: Iker Trebiño -
Never mind the blogs
Bilkura interesgarria Leioako Arte Ederretako fakultatean egindakoa.
Mahaiaren bueltan hainbat blogari. Aurkezpena eta eztabaida. Ia lau ordu hizketan. Eta emaitzak ikusteko daude. Laster gauzatuko direnak, pitike pitike.
Mahaikoak.
Antolatzaileak: Ptqk blogzine eta LaburrakGonbidatuak: 9Cdr, Placida, Pripublikarrak, Blog de blogs, Teketen, RadioPaca.net, gaztelumendi.org
Gaiak: blogosfera, komunitatea, audientziak, eragina, ekimenak, berrikuntza, feminismoa, artibismoa, eragina…. asko eta interesgarriak.
gaztelumendi.org eta euskal blogosfera
Nik nire aldetik, euskal blogosgeraren erakustaldi txiki bat egin nuen. Hasierako bost minutuak, nork bere bloga erakusteko genuenez. Bloga erakutsi baino, euskaraz zer egiten ari garen egun azaltzen saiatu nintzen. Horretarako adibide hauek eroan nituen Leioara.
sustatu.com
sarean.com
irratia.com
aurki.com
zabaldu.com
eta blogak egiteko plataformak: blogari.net, blogak.com eta mundua.com
Gaztelaniaz mintzatu ginen, asko eta asko euskaldunak ginen arren, gehienak esango nuke nik. Hala ere, euskarazko Interneteko ekimenek behar dute bisibilitate gehiago. Saiatu beharko dugu gure software, ekoizpen eta egitasmoak jendeari erakusten. Ondo ondoan ditugun arren, askotan ez gaituztelako ikusten.
Bete genuelakoan nago. Hitzaldiko gune guztien azalpena (euskaraz eta ingelesez) inprimatuta ere eraman nizkien. Apropos.Gero, esan moduan, beste hiru bat orduz aritu ginen han berbetan. Partehartze handia egon zen. Natxo eta Maria moderatzaile eta aurkezleak ia ez zuten askorik zirikatu behar izan. Gaiak atera eta atera, ondo biribildu genuen mahai karratu eta luzea zena.
Emaitza: Gorkak han bildutakoen blog eta ekimenen agregatzaile interesgarri bat -berak ohiko duen moduan- sortu du, NMTB etiketarekin ari gara gure gauzatxoak sailkatzen, Berrikuntza ekimena jarri dugu abian, eta berriz elkartzeko gogoa piztu zaigu guztioi. Bazkari ederra ere izan genuen unibertsitate ondoko jatetxe batean. Dena esan beharra dago eta, Euskal Herrian, gauzak ondo finitzeko, mahaiaren bueltan beti. Hori delako gure benetako prozesua, mahaia. Hor egiten ditugu beti pakeak.
































