Kategoriak
hurrengo geltokia

EHZ Herri bat zuzenean bizi!

EHZ festibala berrabiatu da. Auzolanean berpiztu da. Esan eta egin. Euskaldunen hitza bete da, beste behin ere. Gazteek lekukoa hartu eta buelta eman diote egoerari. Etsipena gainditu eta Euskal Herrian inoiz egon den musika eta kultur jaialdi interesgarriena abian da berriz ere. Zorionak Ipar Euskal Herriko gazteria engaiatuari! Hiru egunez Euskal Herriko herrialde guztietako jendea […]

Kategoriak
agit/prop musika

Aupa EHZ!

EHZ festibala duela 22 urte Arrosan sortutako Euskal Herriko musika jaialdi aitzindaria da. Urtez urte iraun duena. Aurten zoritxarrez eguraldi traketsagatik bertan behera geratu dena. Erabaki gogorra. Ausarta. Baina behar beharrezkoa. EHZko antolakuntzak festibala bertan behera geldituko dela jakinarazi duhttps://t.co/cSlTa0bMO5 pic.twitter.com/VnMaRkxsw4 — Topatu (@topatu_eus) 2017(e)ko ekainak 30 Orain #elkartasunErauntsia antolatzeko ordua da. Gora @EHZfestibala!! pic.twitter.com/578cTMV2Gj […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi musika

EHZ herri bat zuzenean, mila bizipen

Heletatik idazten ari, kanpoan pilotari eta bertsolariak, bi gau, 30 kontzertutik goiti, giro paregabea, gau ederrak, lagun asko, lagun berri gehiago…. Batzutan zaila egiten zaigu azken 14 urte hauetan EHZ festibalean bizitakoa azaltzea. Amets bat da EHZ. Gauzapen pratiko eta militante bat. Euskal Herrian ez da besterik holakorik. Konpromezua, lana, hizkuntza, kultura eta… herri bat […]

Kategoriak
musika

EHZ festibala laister

Gero eta gutxiago Euskal Herria Zuzenean jaialdirako. Azken urteotan Idauze Mendin (Zuberoa) ospatu ostean, Heletan izango da aurtengoa, hamairugarrena jada. Arrosako oihal etxe erraldoian ospatzen hasi zenetik, urteak igaro diren arren, beti eskaini digu zerbait berezia eta emankorra festibalak. Zenbat une. Zenbat gau ahaztezin. Zenbat talde on. Zenbat oroitzapen. Aurtengoan, talde oso interesgarriak egongo dira. […]