Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi musika

kantu eta doinu berriak

Uztaila, uzta batzen hasteko sasoia. Eta doinu berriak heltzen dira gure belarrietara. @berritxarrak -en aurrerapen kantua, ‘Etsia’, bolbora baino azkarrago hedatu da. Hau hasi baino ez da egin: http://t.co/rBe8ZeE6af #ehmusika — Entzun! (@entzuner) July 2, 2014 Etsia by BERRI TXARRAK San Ferminen atarian, doinu eta ekimen gehiago #Txupinazoa zuzenean eskeiniko dugu http://t.co/6KtRqWvbFB-n @info7irratia eta @naiz_info […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Gora Mari Jaia!

Bilbo lehertu da, munduko aste luzeena, aste nagusia abian… atzo iluntzean Bilbora hurbiltzea eta jaigiroan nahastea dana zan bat… ze umorea, ze giroa… Mari Jaiaren atzetik, ondotik, alboan, inguruan milaka lagun festazale. Ikaragarria da andra honek ingurua astindu eta pizteko duen gaitasuna…. Gora Mari Jaia! gora Bilboko konpartsak!

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

gora nahAste Nagusia!

Marijaia eta gu gaur arrastian eztanda egingo du Bilbok. Eta astebetez luzatzen da, datorren asteko domeka iluntzerarte. Urterokoa da, beti berria, beti deigarria. Marijaia eta gu. Gure Marijaia.… Bilbok handi egiten du Euskal Herria. Euskal Herriak, txiki Bilbo. Botxoa bor borka… jai gunea ikaragarria da… txoznak munduko erreferentzia, erreka bazterrak kolore, alaitasun, jai giro eta… […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Osteguna

Kosta egin zait ohetik altxatzea. Gehiegi kostatzen zaigulako abuztuan oheratzea. Beti berandu, beti beste bat beste bat… espuela publica vasca maite dugulako. Aurrera doan herria gara, eta egunsentiak maite ditugu. Jaiak eta elkarrizketak, txoznetako altabozak, oinetako bustiak, samatik eskegita daramagun zapia, ozen eta apal entzuten diren ahotsa, belarrira esandakoak… Herriko jaien ostean, etorri dira kapitalekoak, […]

Kategoriak
larrabetzutik

jaietan zer?

Abuztua, oporrak, errepidea, hondartzak, kalea, giroa…. eta herriko jaiak. Abuztuaren erdialdean, ospatzen dira gurean jaiak. Hirulau egun, bete beteak. Aurten be, atejoka dauz, gaur gaueko afariagaz sartuko garelako jai giroan, bihar txupinazoa eta odolostejana tabernetan, etzi Andramari eguna, eta umeena astelehena. Egunero 24 orduz kanpoan egoteko aitzakia mordoa. Nork bere herriko jaiak izaten ditu kuttunen, […]