Kategoriak
agit/prop literatura

Ez dizu onik egingo

Susa argitaletxean ezpotak egiten hasi gara. Telebista medio garestia da, baina ikusentzunezkoak egitea beti amestu dugu. Eta Susako idazle eta egile, eta lagun, eta ezagunen artean mezua pasa genuen. Egingo zenuke spot labur bat? Eta horrela hainbat sortu dira, eta astero Emailuetan pasako ditugu. Eta literaturaren kalteetaz mintzatuko gara. Lehen bideo hau Eider Rodriguezen ideia […]

Kategoriak
larrabetzutik

Zahartium

Herrian, Gure etxea izena du jubilatuenak. Denok daukagu hortik inoiz pasatzeko asmoa edo gogoa. Orain baina, herriko tabernarik heterogeneoena da. Goiko partean jubilatuak, hirugarren adinekoak. Behean; tabernan, frontoiaren ondoan gazteak. Bi belaunaldiek bat egiten dute herriko eraikinik modernoenean. Museoa da, esperientzien museo. Zahartium. Bideoan hobeto ikusiko duzue, kanpotik bezala barrutik ere. Hirugarren adinekoentzat arte modernoa. […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Ostruka baten lezioa

Gogoan dut, aspaldi egon nintzela lan honen estrenoan, Bilboko Arenalean. Ez dok hiru bikoteatrokoak asko maite ditut, asko gustatu zaizkit beraien azken lanak. Baina hau, bere gidoitik aparte dagoen lan bat da. Bernardo Atxagaren lezio bat hartu, eta beste irakaspen handi bat eman digute. Bidelagun hartu zuten horretarako Elorrioko Imanol Garaizabal; Logela multimediako bideojokei, animatzaile, […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus teknologia berriak

Matt, worpdress sortu zuen mutikoa

Matthew Mullenweg da, 1984an jaiotako mutila. Berak sortu zuen blog honetan, eta munduko blog mordo batetan erabiltzen dugun software librea: wordpress. Datorren astean Sevillako Eventoblog topaketan egongo dela eta, bere berri izan dut. Eta bere bloga irakurtzen hasi naiz. Esan dut: –kontxo! mutikoa dok eta! Interneten ohikoa da hori, gazte gazteak trebe trebe datoz. Eta […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus teknologia berriak

NEveR MiND the BloGs

Datorren astean da burutzeko Leioako Arte Ederren fakultatatean (EHU UPV) Never mind the blogs topaketa. Ekimena interesgarria da. Blogen inguruan mintzatzeko topaketa bat, astegunez eta goizean. Unibertsitatera itzultzeko aitzakia. Eta gaiak ondo zehaztu dituztelakoan nago. Ni joatekoa naiz, eta zu? Interesgarria iruditzen zait planteamendua eta antolaketa modua. Zabaltzen jarraituko dut. Antolatzaileek inkesta hau pasatu dute […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Lurrama feria Baionan

Izugarri harrituta geratu naiz, gaur arratsaldean Glain elkarteen azoka honetan Lurrama feriara barneratu naizenean. Euskal Herriko Laborantza Ganbararen ekimenez feria edo azoka hau zinez interesgarria iruditu zait. Baionan, Lapurdiko hiriburuan; kostaldean antolatu feria hau, ez da astean zehar herri ttipietan ikusten ahal duzun merkatu hoietarik bat, ez. Goi mailako azoka duzu, herri ekimenez antolatua. Bea […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus teknologia berriak

Aldaketak eta hobekuntza zenbait gaztelumendi.org blogean

Ez gabiltza geldi. Beti ikasten da zeozer. Eta blogen inguruan, etengabe gauza berriak eta ezberdinak datoz gure artera. Batzuetan, trena azkarregi pasatzen dela iruditzen zaizu, eta mendi puntatik lasai begira geratzeko gogoa sartzen zaigu. Bestetan aldiz, skate gainean aldapan behera goazela… aldaketon zurrunbiloan sartzeko gogoa sartzen zaizu. Dena da 2.0, dena dago aldagai… dena egitea […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia su-etena | ceasefire | tregua

Europako berri hemen

Gaur egun garrantzitsua dela ematen du. Eta egunak mereziko du gogoeta bat ere. Gaur, bihar, etzi. Euskal Herriaz ari dira Estraburgon, Europa Euskal Herriari so. Eta gu hara begira. Kazetariak, komunikabideak denak hara begira jarrita daude, eta asko handik bertatik ari dira. Bideoz zuzenean jarraitu daiteke ekitaldia Internetetik. Hizkuntza hauta dezakezu, baina ez gurea, noski. […]

Kategoriak
literatura

Agur Euzkadi irakurtzen duten jokalariak

Euskal selekzioa Bartzelonara, Kataluniaren kontra jokatzeko, joan zen eguneko argazkia da hau. Gara egunkariak publikatu zuen fotoa, kirolen atalean, ohi denez. Baina, argazkiari erreparatu zion nire lagun batek, futbolariei baino gehiago. Eta liburu bat topatu Gaizka Garitanoren eskuetan. Agur Euzkadi nobelarekin abiatu zen Gaizka Garitano hemendik hara, futbolak eskaintzen dituen beste ordu hoietan irakurgai gisa. […]

Kategoriak
agit/prop su-etena | ceasefire | tregua

Zer gertatzen ari da?

Mezua bolo boloka zabaltzen ari da eguerdia geroztik. Guardia Zibila zenbait herriko tabernetan sartzen ari da, ez modu baketsuan, ez oso atsegin. Epaitegi gorenak Herriko Taberna guztien inbentarioa egitea eskatu du, baita azkar betetzen hasi ere. Zarauzko Arranoa duzue irudiotan. Informazioa batu ahala egokituko dugu guzti hau. Zuek ere aportatu dezakezue. Berria edizio jarraitua GARA […]