Kategoriak
larrabetzutik

Mapak, mapak, mapak

Modan daude mapak. Beti erabili ditugu. Orain Internet bidez heltzen gara leku batetik bestera. Bidea markatzen digute, nora heldu ikusten dugu. Mundua pantaila batean sartzen da. Kantu bat ere gogora datorkit horrelakoetan, Zaramak kantatzen zuenez, “egunkarietan gaude, mapetan ez“. Eta hor, beste aukera bat ematen digute sareko mapek, sareko bilatzaileek. Aspaldi egina nuen froga txiki […]

Kategoriak
agit/prop info 7 larrabetzutik teknologia berriak

Zenbait mezu labur

Astelehena da, eta zenbait gai izan ditut buruan. Zeini heldu asmatu ezinik ibili naiz, eta labur labur aipatu gura nituzke, ahal dela. no time for love Harrituta geratu naiz duela astebete abiatu genuen ekimenak, ze indar hartu duen. Munduari bira eman dio dagoeneko, han eta hemen irakurri ditugu mezuak. Ordezkari politikoek baliatu dituzte, egunkarietako portada […]

Kategoriak
larrabetzutik

Giro ona herrian egunotan

Egunero badago zeozer. Gaztetxeak beti gauza asko antolatu izan ditu gabonetan Larrabetzun. Kultur ekitaldiez gain, ostantzekoak be lekua izaten dute holakoetan, eta azkena kirolarien ekimena izan da. Herriko kirolariak batu, eta Euskal selekzioen aldeko ekimena burutu dute. ESAITen deialdiarekin bat egin, eta abenduaren 29rako Bilbora deitu dituzte herritarrak. Nazio bat selekzio bat deialdia bultzatu dute […]

Kategoriak
larrabetzutik pasahitza

lau ertz eta saio borobila

Urteroko bertso saioa izaten da abenduaren 25ekoa. 1994an hasi ginen antolatzen. Ari naizela! Ari naizela! ekitaldietatik azkena izan zen ordukoa. 1994ko Euskal Herriko finalistak izan genituen orduan, Andoni Egañak lehen txapela jantzi eta astebetera. Frontoia bete genuen, eta hurrengo urtekoan pentsatzen hasiak ginen. Egin genuen 1995ekoa ere, frontoian. Baina hotza gogoratzen dugu ordutik, eta Sarasua […]

Kategoriak
larrabetzutik

Olentzerori gutuna idatzi barik

Egunak aurrera doaz, eta ez dot Olentzerori gutuna idazteko astirik hartu. Egunak aurrera, eta telebista iragarkiz bete da, kaleak argi garestienarekin apainduta daude, erregalutarako papera amaitzen ari da gure herriko estankoan, eta asteburuan umeak Olentzeroren bila joango dira solorik solo… ogie eta artoa eskutan hartuta. Egunak aurrera doaz, eta dendaz leporaino beteta, eskuetan ez da […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

kirolariak ez daude geldi egoteko

Hasi dira mugitzen. Abenduaren 29koak historiko izateko zantzu guztiak ditu. Partida Euskal Herriaren izenean jokatuko du selekzioak -Urkullu bera be hasi da marmarka..- eta gainera Bartzelonan egiten duten antzera Nazio bat selekzio bat manifestazioa egingo da Bilbon. Argazki hau esanguratsua da. Futbolari, txirrindulari, herri kiroletako partehartzaileak, arraunlariak, gizonak, emakumeak… zer ez den batu Donostian kamaren […]

Kategoriak
larrabetzutik teknologia berriak

Ardiak, artzainak, musika, Bilbon

Spot bat egiten pasa genuen zapatu goiza. Bideo kamara, tripodeak, atrezzo apur bat. Ardi, ahuntz eta astoak landa batetik bestera eroan, lokalizazio egokia aurkitu eta han ibili ginen, grabatzen. Jolasten. Saiakera egiten. Ekaitzek (split 77, Bilbo Hiria) kamara ia profesional bat eskuratu du. Eta guk irratia.com emankizunerako zeozer berezia egin gura genuen. Ideia aspalditik geneukan […]

Kategoriak
larrabetzutik

Morgako eskaintza kulturala

Herritik gertu daukagu Morga. Baina beste mundu bat da. Mendian gora, Bizkargipean dago, Larrabetzutik hurbil. Baina berbaz be, sano ezberdinak dira morgarrak, esnie, mezie… esaten dutelako besteak beste. Orain Urdaibaikoak ei dira, Busturialdera begira daudelako. Gernikarantz jotzen dute gehiago, gurera baino. Tira. Busturialdeko Hitzan irakurritakoak arreta piztu du nigan. Titularrak erakarri eta sartu naiz albistean. […]

Kategoriak
larrabetzutik

zutun!k oraindik be

Aspalditxo diseinatu nuen kamiseta da hau. Zutun!k lema plazaratu genuen Larrabetzuko gaztetxetik. Eta hemen eta han ikusi da. Zutun!k kanpaina horretara bertsolariak ere gonbidatu genituen, gaztetxearen alde kantatzera, tartean Amuriza eta Iturriaga. Kamiseta bana oparitu genien. Unaiek behin baino gehiagotan erakusten du gutagutarrak blogean. Eta norbera horrelakoetan poztu egiten da. Argazki baltz hau ere polita […]

Kategoriak
larrabetzutik

Larrabetzu jaietan

Hasi dire herriko jaiek. Ondo hasi be. Gaur txupinazoa dan arren, bart herri afaria izan da plazan. 300 lagunetik gora, kuadrilaka, kantuan eta afanean. Gogotsu hasi dira uriko jaiak, irailarekin Eleizalden amaitzeko. Gora Andramariek! Gora Emeteriek! Herriko barri jakin gure bozu: larrabetzu.org