Kategoriak
hurrengo geltokia irratigintza musika

Euskadi gaztea zoriontxu

Pako Aristi hots egin zioten, astero bezala. Prentsaren azterketa berezi bat egingo du aurrerantzean idazleak. Kritikoa, zelan ez! Eta Euskadi gaztearen azkena jarri zioten, entzungai. Mesedez kentzeko eskatu zion berak Maite Artola esatariari. Eta broma zela pentsatu honek. Serio ari zen Aristi, Itoizen kantuari inoiz egin zaion bertsiorik txarrena esan zuen, han, non eta antenan, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Tumatxa hi!

Earra hizkuntzak jakitea! bota digu Alkainek. Eta joan gara megadendara, eta han, aurre aurrean, apala bete hiztegi. Mordoa. A lot. Hartu duzu bat, eta boltsikoan sartuta eroan. Boltsikoan eskua sartu, 20 euro baino gehiago atara… eta etxera poz pozik. Happy! Asteon hasi naiz ingelesarekin berriro, Larrabetzuko Ikasgela akademian. Atariko froga pasatu edo, eta goiko mailan […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Josu Jon Imaz

Atzo, gaur eta bihar. Atzo. EGIko buruzagi bezala ezagutu zuten lagunak ditut. Urkullu etta bera antzeko garaikoak dira. Eta Asier Atutxa. Alegia, jubeniletan batera lehiatu zirela. Primeran ere aurrez aurre egotea tokatuko zitzaien. Eta partida amaitu barik dago oraindik. Gaur Gaur arte EBBko buru izan da. Lau urte eman ditu EAJ PNVko zuzendaritzako buru. PNVren […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Telebista

Lotsatuta nauka gure telebistak. Gero eta gitxiago pizten dut, baina orduan ere, sutan jartzen nau. Amatatuta be, beti etortzen zait bere hankasartzeen oihartzunen bat, bere inposaketen kalakaren bat, bere etengabeko zentsuren zantzo bat, bere harrokeriaren zioren bat. ETB esaten diogu gurean telebistari. Euskal TeleBista. Zentsura, inposaketa, harrokeria, entxufismoa, boteregosea, menpekotasuna eta itxurakeria nagusi den telebistari. […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

harrabots ikasleen kazeta

  Leioan izan gara gaur. Unibertsitatean. Aspaldiko partez. Betiko bidetik baino, ezkerrekotik sartu naiz. Zientzia eta Teknologien fakultatean. Paraninfo eraiki berrian. Ikasle euskaldunak topatu ditut han. Gutxi batzuk. Edo asko… segun eta zelan begiratzen den. 75 zenbatu ditu nire lagun batek. Andoni Egaña aurkezle. Ikasleak irakurle, esatari, idazle, kantari. Gero Anje Duhalde. Gero bertsolariak. Han […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Eva

Askotan mintzatu nintzen berarekin. Liburuak erosten nizkion, liburuak irakurri. Baina batez ere hitz egiten ezagutu nuen. Gauza asko zituen kontatzeko. Eta gustura kontatzen zituen. Bereziki gogoratzen dut Durangoko azokan. Urtero ikusi izan dudalako han, beraien liburuen txoko txikian. Literatura, antzerkia, ensaioak, pentsamendua, elkarrizketak. Hiru argitaletxea. Txikia izanagatik eredugarria da gure mugetatik kanpo ere. Asko aipatzen […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Nazioarteari begira

Amets Arzallusek beste kazetaritza lezio bat emango digu, oraingoan Palestinatik. Blog berriari begirada botatzea baino ez dago. 5 egun eta beste horrenbeste kronika. Fermin Muguruzak Mexiko, Venezuela eta Kuba izango ditu entzule datozen asteetan. Halan kontatu digu irratian. Irlandan osatu da gobernu berria. Beste argazki historiko bat. Laister, Montenegroko erreferendumaren urteurrena ospatuko dugu. Eta Sarkozy […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Eitb edo PNVren faktoria

Eginbehardugu esango dizute. Eta ederra egin dute orain ere. Ez alderdiak, alderdikoek baizik, alderdikeria. Itzela. Eginbehardugu, hay que hacer, eta ez dira lotsatuko horregatik. Harritzeraino, erdi izkutuan, mozorro barik. Lotsagarri hala ere. Euskadi Irratian gertatu da, boletin ofizialek herrietako hauteskunde zerrendak argitaratu eta berehala. Esatari bat, azken urteotan Faktoria saioa aurkezten duena, EITBn plaza fijoa […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

bizi da, biziko da

Xabier: Euskara bizi da, euskaraz bizi garelako. Eta biziko da, ondorengoei hala bizitzeko modua utziko diegulako. Miren: Euskaldunak gara, ez Euskal Herrian bizi garelako, euskaraz bizi garelako baizik. Euskal gazteriaren eginkizun handi bat gazteria euskalduna izatea da. Xabier: Euskara indartu da, ez zekien askok ikasi duelako. Edo ikasi ezin zuen askok hurrengo belaunaldiei jakiteko modua […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

biba zuek!

argazkia: Jagoba Manterola | Argazki Press Aizkenean amaitu da Korrika. Iruñean izan ginen atzo, Lakarre, Ainhize eta Lartzabalen barikuan. Zapatuan bidean ginen arren, ez genuen Donibane Lohitzunera joateko gogo nahikorik izan. Eguzkia hartu genuen Donibane Garazin, Kalakan. Iruñeakoak duela lau urtekoa ekarri zigun gogora. Gaztelu plaza bete jende eta euria zarra zarra. Korrikarik bustiena. Heldu […]