Kategoriak
larrabetzutik

Herriko eskola eta Hori Bai auzolanean

herrigintza oinez ikasten da Herri giroaz berba asko egiten da. Giroa eta herrigintza zerutik eroriko balira lez. Giroa sortu egin behar da, saiatu, baldintzak bilatu, eragin, proposatu, egin, lagundu. Gurean aspaldion, giro itzela dabil. Ekimen ugari eta ezberdinak ari dira sortzen, eta sarritan ekimenok alboko indarrak ere baliatzen dituzte, aurrera egiteko. Herri bizia da gurea, […]

Kategoriak
larrabetzutik musika

Anari gaztetxean

Azaroa ekitaldiz gainezka gurean. Antzerkia, hitzaldiak, musika, irteerak.. denetarik dago egunotan herrian. Poztekoa da gainera, maila handiko gauzak ditugula, oso modu apalean. Eta gauez, Anari izango da Hori Bai gaztetxean. Etorri izan da gehiagotan be, eta gustuko dugu gure hormetako soinuari erreparatu, eta ahots hori entzutea. Mikel Laboari ikasitako kantuak entzuteko gogoz, ea gurean horren […]

Kategoriak
larrabetzutik

Urkoren argazkiak

Argazki erakusketa dago Hori Bai gaztetxean. Larrabetzu 2.0 ekitaldi sortaren barruan, beste ekitaldi bat. Ez azkena. Urko laguna da, Madrilen ikasten du, baina sareak asko elkartu gaitu. Beragaz berba asko egiten dut, bere adineko gazteekin baino gehiago agian. Sortzailea da, eta aspaldion argazki kamaragaz dabil topera. Eta herrian bere lehen erakusketa antolatu dugu. Hori Bai […]

Kategoriak
larrabetzutik musika teknologia berriak

bart gose, gaur ase

Asteburu intentsoa izan da hau. Pettirekin hasi ginen barikuan, eta jendea pozik. Kalean, ilargipean eta eskailera batzuk anfiteatro moduan baliatuta. Zapatuan basquecamp, 30 lagun baino gehiago eta 15 hitzalditik gora. Giro ona, eta asmo berri ugari. Asko ikasi genuen danok. Domekan larrabetzu 2.0 ekimenen barruan GOSE Arrasateko taldearen kontzertua gaztetxean. Irudietan ikusiko duzuen lez, adin […]

Kategoriak
info 7 larrabetzutik musika pasahitza

gora gtg eta beste asko

Badira zenbait egun, Gu ta gutarrak taldea gurean egon zela. Gaztetxean. Jende mordoa ikusten. Gozatzen. Bertsolaritzaren bide berrietan Unai Elortza eta Igor Iturriagak zeresan asko daukate, zer kantatu gehiago. Disko polita plazaratu zuten iaz, eta urte borobila egin dute eskenatokietatik zehar. Urte hauetan -Korrika kulturaleko proiektu izan ziren, besteak beste- gaztetxe oso gutxitan egon direla […]

Kategoriak
musika

Berri Txarrak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean

Martxoak 2, barikua. Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea. Gaztetuta dago Andra Mari kalea. Jendez lepo gure herria. Autoetan ez da asko nabari, baina oinezkoak nagusi kalean. Gazteleku tabernan ohikoak baino bokata gehiago egin dituzte gaurkoan, plazako jesarlekuetan ere gazteak daude. Instituto adina dute. Euskara eta gaztelania barra barra entzuten da gaur. Gaztetxea betetzen ari da. Gaurko […]