gaztelumendi.eus

larrabetzu euskal herria | agit prop 2.0 | kultura | natura | Adierazpen askatasuna!

gaztelumendi.eus
Menu
agit/prop, hurrengo geltokia, larrabetzutik

Oskar Alegria eta biok

Udan ezagutu nuen Oskar Alegria. Eako poesia egunetan. Ia urtero joaten naiz Eara. Lehenengoz zegoen bertan bera. Eta lagun talde itzela batu ginen. Mitxel Sarasketarekin joan nintzen ni. Mitxel ere…

irakurtzen jarraitu
2017-09-07
hurrengo geltokia, irratigintza, musika

Euskadi gaztea zoriontxu

Pako Aristi hots egin zioten, astero bezala. Prentsaren azterketa berezi bat egingo du aurrerantzean idazleak. Kritikoa, zelan ez! Eta Euskadi gaztearen azkena jarri zioten, entzungai. Mesedez kentzeko eskatu zion berak…

irakurtzen jarraitu
2007-09-26
hurrengo geltokia, ikusi eta ikasi, literatura

Lorea Gernika Deustun

Lorea Gernika aurkeztu berritan, Lapikoa izeneko narrazioa irakurri eta deustuarri kontatu beharra izan nuen. Hauteskundeetako pasartea Bilboko Uriola atarian argitaratu genuen, kanpainako azken astean.   Uriola.eus 'Lorea Gernika, andrazko bat'…

irakurtzen jarraitu
2015-06-03
agit/prop, hurrengo geltokia, telebista

Korrika

Euskal Herria ezagutu, maitatu eta gozatzeko aukera Julen Kaltzada euskaltzaleak sekulako memoria dauka. 1980an Korrika zelan asmatu eta abian jarri zuten kontatu zuen aurrekoan Hamaika telebistan. Nik bota nion gonbidapena,…

irakurtzen jarraitu
2017-04-06
  • teknologia berriak

    Euskarazko edukiak etiketatzen >> bildu.net

    Aukera berri bat gehitu diote asteon bildu.net lastermarkak gordetzeko tresnari. Euskarazko edukiak etiketatzeko aukera dago orain. Aski izan dute asteburuko elkarrizketa bat, tabernetan izaten ditugu hoietako bat, tresna txukun bat sortzeko.
    Maiz, ia egunero erabiltzen dugu bildu.net eta egia esan, euskarazko edukien eremuan lan ederra egiteko tresna dela iruditzen zait. Edukiak sailkatu, etiketatzen ikasi, gune interesgarriak partekatu…. eta bestelako esperientzia berriak sortzeko aukera emango digu. Irudimena lekuko.

    Baina euskarazko edukiak etiketatzen joateko hau, bikaina iruditu zait.

    bildu.net euskarazko edukiak etiketatzen

    Lastermarka bat gordetzen dugunean, aurrerantzean hizkuntza aukeraketa egingo digu bildu.netek, eta euskarazkoei automatikoki eu etiketa gehituko die tresnak. Aurrerantzean, euskaraz bildutako edukiak kontsultatu ahal izango dira bildu bitartez. Etiketatuak. RSS bidezko jarraipena egitea ere posible izango da.
    Urrats txikia ematen du, baina berebiziko garrantzia izango duelakoan nago. Denboraren podasuz ikusteko parada izango dugulakoan.

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Euskal Herriko mapa #libre bat

    2014-06-05

    Liburuaren eguna

    2017-04-23

    13 urte blogean, ekinean, ahaleginean

    2017-12-03
  • hurrengo geltokia

    Ipuin hiper laburra dirudien arren

    albistea da. Edo hobe esanda, albiste da. Ez baita gauza bera. Albistea izan ala albiste izan.

    Albistea da behia, albistea istripua, albistea ihesa, albistea haren akabatzea. Eta ipuina dirudi.

    RSS bidez duela minutu batzuk heldu da nire Alestiko kontura. Sarritan aipatzen da Monterrosoren ipuina. Berriako edizio digitalean “>bota duten hau ere ez da makala gero.

    GERTAKARIA

    Martuteneko hiltegitik ihes egin du behi batek, eta trenbideko tunel batean gorde da

    Tren zerbitzua etenda egon da ordubetez, behia hil eta trenbidetik kendu duten arte.

    behia

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    nazio arteko bidea

    2013-10-17

    neurri ttikiagoan, smart blogetan

    2012-11-08

    Lorea Gernika Deustun

    2015-06-03
  • teknologia berriak

    klik egiteko modukoa

    gaur8.info

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    zertarako nahi ditugu blog euskaldunak?

    2017-03-09

    Tokiko garapena eta berrikuntza

    2014-06-20

    Hala Bedi BI_ba züek!

    2013-12-30
  • literatura

    Martxoaren 8ari sua falta zaio

    Gaur ere euria ari du. Gaur egutegiak martxoak 8 dio. Seaskakoak Andere aipatzen du.
    Ikusi ditudan ekitaldi guztietan, deigarriena Katixarena egin zait. Eta poztu egin naiz. Blogari idazleak ugaritzen ari direlako. Blogean ezagutu ditugunak, liburuetako azaletan ikusten ditugulako orain. Idazle egiten dira. Eta beraien berbak, ipuinak, narrazioak… paperean ere irakurri daitezkelako.
    Katixa Agirrek Sua falta zaigu
    Eta liburuaren bila jo, eta irakurtzen emango dugu emakume langilearen eguna. Manifestazioak igaroko dira albotik, emakumeen oihuak entzungo dira…. hala ere irakurtzen emango dugu eguna. Ezer egin barik. Ezer idatzi barik. Ezer erre barik.

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Liburu azoka

    2025-12-05

    Edizioa etzi

    2017-05-17

    pop pilulak

    2013-11-18
  • musika

    Makala: music makes me free

    Makala eta Marek Larrabetzuko gaztetxeanAspaldiko laguna da Mikel Untzurruntzaga Makala. Musikaria, disko jartzailea, musika programatzailea, musika eroslea… eta abar. Berdin jarraitzen du, zale, erosle, jartzaile, ari eta ari… musikaren inguruan.

    Hainbat disko egin ditu orain arte. Javi P3Zen doinuak nahastuz plazaratu zen, Hondartzan egin zuen gero Metak zigiluarekin, Shakalaka Boom edo holango bat egin du duela gutxi Egaztearekin. Eta ez da gelditzen.

    Bira hasi du orain, eta besteak beste Berlinera ere joango da Marek bere senide txekiarrarekin. Marek ere disko jartzailea da. Eta teklak ere joko omen ditu Makala sound system horretan.

    Baina polita, benetan polita Makalak youtuben jarri duen bideo hau. Izugarri gustatu zait. Eta ondoko leiho horretatik beste zarauztar hoiek kentzen ditudanean -asko gustatzen zaizkit Delorean ere- Makalaren hau jarri behar dut.
    Bitartean hemen Makalaren bideoa:

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    EHZ festibala

    2014-06-26

    Larrabetzu Eskura webapp eta Badok.info

    2014-06-27

    Pete Seeger Euskal Herrian

    2017-03-27
  • musika

    Berri Txarrak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean

    Martxoak 2, barikua. Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea.

    Gaztetuta dago Andra Mari kalea. Jendez lepo gure herria. Autoetan ez da asko nabari, baina oinezkoak nagusi kalean. Gazteleku tabernan ohikoak baino bokata gehiago egin dituzte gaurkoan, plazako jesarlekuetan ere gazteak daude. Instituto adina dute. Euskara eta gaztelania barra barra entzuten da gaur.

    Gaztetxea betetzen ari da. Gaurko kontzertuko sarrerak duela egun batzuk bukatu arren, jendea etorri etorri egin da. Bete da gaztetxea. Eta laister abiatu da kontzertua. Hirukotea taula gainean. Gazteak haiei begira. Bat, bi eta hiru. Hasi da dena.

    Berri Txarrak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeanBerri Txarrak Larrabetzuko HORI BAI gaztetxeanBerri Txarrak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeanBerri Txarrak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean

    Berri Txarrak | Albiste onak

    Notizia dira. Europa eta Asiara doaz, Euskal Herritik. Asteburuko kontzertuen ostean munduak ezagutu behar ditu. Taiwan, Japon, Alemania, Irlanda… bi hilabete furgonetan, bi hilabetez eskenatokietatik, aretoz areto. Bi hilabete euskaraz abestu, eta gure musika jotzen. Hemengoa han. Hemen bezala edonon. Albiste onak, duda barik.

    Bira horren aitzakiarekin, elkarrizketa pare bat egin dizkiet…. eta apaltasuna eta maila nabari da. Erantzunak jarrera dira. Argi dago, argiak dira… eta argi daukate bidea.

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    pop pilulak

    2013-11-18

    Fermin Muguruza musikariaren playlist eta artikulu ederra osatu du Roberto Herreros aktibistak

    2020-05-04

    Peiremans+

    2015-11-06
  • ikusi eta ikasi,  teknologia berriak

    Gaur8.info

    gaur8.info Blogariak soilik

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Patakon eta biok Euskal Herrian zehar ibilbidea (lehenengo eguna)

    2014-08-04

    Maiatzaren lehena eta biharamuna

    2014-05-01

    Basque to the future

    2015-10-21
  • agit/prop

    Iruñeako Donibane auzoa, martxoak 13

    Martxoaren 11 hura ez dugu erraz ahaztuko. Leherketak Madrilen, eta oihartzunak Euskal Herria jo zuen, bete betean. Eztandaren ardura, egoera latza, inposaketaren kezka.
    Une amaigabeak, Interneteko kontsultak, erantzun gabeko galderak.
    Latzago bizi zuten Iruñeako Donibane auzoan. Okiña hil zuten. Une haiek, orduan bizitakoa bildu dute auzokideek orain filme batean. Eguzki Bideoak ekimenak burutu du errealizazio lan guztia. Emaitza sarean ikusi baino, filmearen trailerra ikusten ahal dugu. Anaitasuna kiroldegian egingo dute estreinaldia.

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    EHZ festibala

    2014-06-26

    Hala Bedi komunikazio libre eta alternatiboa

    2017-06-01

    Eskoletako jantokien ikasgaia

    2014-06-17
  • teknologia berriak

    irratia.com aurreratu egingo da

    Gure 2.2 bertsioarekin jarraitzen dugu, teknologia berriak, Internet, musika eta irratigintza uztartzen. Albisteak, elkarrizketak, musika ona, nazioarteko erreferentziak, berrikeriak…denetarik Interneterako egokitutako irrati emankizun honetan.

    Aldaketak egiteko ordea, edozein une da ona. Eta guk zuzenekoa egokitu gura izan dugu. Eguerdi aldera igaro dugu, orain arte astearte arratsaldetan egiten genuena. Gaurtik aurrera, asteartero 13:00etatik 14:00etara zuzenean arituko gara. Bilbo Hiria irratitik FM 96.0an eta Interneteko bilbohiria.com gunean.

    Gure irratsaioa beste hainbat irrati libre eta euskaldunetan ere eskaintzen da.

    Hala Bedi irratia. Gasteiz. Araba.

    Arrakala irratia. Lekeitio. Bizkaia.

    Uhinak irratia. Laudio. Araba.

    Info 7 irratia. (Aurki hasiko dira eskaintzen) Urruña. Lapurdi.

    Zintzilik irratia. Orereta. Gipuzkoa.

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Euskal Herria 2.0

    Euskal Herria 2.0 topaketatik puntuEUS dominiora

    2013-06-20

    #bidegorritik abiatu gara

    2015-09-17

    Pablo Picasso eta Gernika: beste ikuspegi bat hiru dimentsiotan [erremix kultura]

    2010-02-03
  • agit/prop

    Duintasuna

    Duintasunak hemendik aurrera esanahi berria dauka, Iñaki.

    Duintasuna maiuskulaz idatzi daiteke, Iñaki.

    Duintasuna eredu da, Iñaki.

    Duintasunaren eredu, hitz, esanahia zara, Iñaki.

    Duintasuna ez da ziega batean sartzen, duintasunak atera egin behar du espetxetik, duintasuna ez da erosten, ez da saltzen, ez da legeetan kabitzen.

    Duintasunak heriotzara zaramatza, duintasunak bizi nahi du. Duintasuna zu zara, Iñaki.

    Duintasuna; Iñaki De Juana Chaos. Euskal Herritarra. Preso politikoa. Askatasunaren alde direnak eta bi egin eta eman ostean, duintasunez Euskal Herrira heldu dena.

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Gernika

    2017-01-23

    Adierazpen askatasunaren alde eta xenofobiaren kontrako aldarria

    2015-01-19

    Bidea beti Kataluniarekin

    2017-02-24
 Bidalketa zaharragoak
Bidalketa Berrienak 

gaztelumendi.eus

Mugaldeko taberna | 97 irratia

etiketa lainoa

bartzelona basque bertsoak bideoa bilbo bloga blogak egunkaria eh elkartasuna errefuxiatuak errepresioa etorkizuna eu euskal herria euskara euskaraz gara gaztelumendi gaztetxea gernika herria hizkuntza hori bai independentzia info7 Internet irratia irratiacom katalunia kultura larrabetzu libre literatura musika notimeforlove poesia politika sarea sare sozialak susa telebista twitter wordpress zinema
gaztelumendi.eus | copyleft | eduki libreak
Ashe itxura WP Royal -ren eskutik.