Kategoriak
gaztelumendi.eus

itxuraldatzen

Sasoi berriak datoz. Koloretsuagoak. Kalera ateratzekoak. Identitate digitala astintzeko unea heldu ote da? Beti frogatzen, beti ikasten, beti aldatzen… aldaketa konstantea delako besteak beste sarearen logika ere. Horrelakoetan, norbera gogotsu egoten da, aldaketok gauzatzeko, eragiteko… baina lagunen iritzia be eskertzen da. Komunikazioa, eta Interneten areago, bat baino gehiagoaren kontua da eta. Blogak be, elkarrizketan oinarritzen […]

Kategoriak
18/98+ hurrengo geltokia teknologia berriak

zenbat da asko euskaraz?

Gaur, batetik eta bestetik euskarazko hiru webgune -nire ustez garrantzitsu- ezberdinen bisita datuak jaso ditugu. Kazeta.info agerkari digitalak albiste bat egin du goizean horren inguruan. Twitter saretxoan horretaz mintzatu garenean, Sustatuko datuak erakutsi dizkigute -berez publikoak dira- mezu batean. Eguerdian edo Berria.info guneak Zinemaldi sasoian izan duen hazkundearen berri izan dugu. Eta nire kezka, ondo […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

Google chrome frogatzen

Deia jaso dut Info7 irratitik, eguerdiko albistegiaren ostean egiten duten Postdatan Google Chrome nabigatzaile berriari buruzko iritzia emateko. Egia esan, twitter bitartez jakin nuen nabigatzailea kaleratu behar zutela. Eta heldu berri da. Joan naiz webgunera, ikusi ditut aukerak eta katalanezko bertsioa jeitsi dut froga egiteko. Orain hemen eta han gauzak irakurtzen hasiko naiz, zer duen […]

Kategoriak
agit/prop teknologia berriak

Herri mugimendua 2.0

Zer eskaintzen dio Internetek herri-mugimenduei? Nolako garrantzia eta potentziala du? Zein etekin ateratzen zaio? Nahikoa ezagupen eta erabilpen al dago? Joxemi Zumalabe Fundazioa galdera horiei erantzuten ibili ondoren, herri-mugimenduentzat honen inguruko tailerrak antolatzea erabaki zuen. Interneten ireki den aro berriak (Web 2.0 deiturikoa) mugimenduei eskaintzen diona edo eskaini dezakeenaz kontziente, eremu horretan trebatzeko lehen urratsa […]