Kategoriak
info 7 teknologia berriak

Gmail erori da

gmail erori da. Eta danbatekoaren oihartzuna mundu osoan hedatu da. Eta gaur ez dugu mezurik jaso, ez dugu epostarik igorri. Gmail erori da eta ez dago beste hizpiderik orduotan. Twitter bidez adibidez, mundu osoan mezuak zabaltzen ari dira. Blogetan irudi barregarriak ere jarri dituzte dagoeneko. Nork kendu dio entxufea gmaili? galdetzen du bata zuridun google-eko […]

Kategoriak
bide gorritik | Bilbo Hiria irratia info 7 software librea

Fosdem09 besterik ez buruan, oraindik

Hegazkinak igande gauean lur hartu arren, aitor dut oraindik Bruselako kontuak ditudala buruan. Aste osoan. Bilbo Hiria irratian, Info7 irratian eta gure emankizun eta proiektu den irratia.com maitatuan ere ez dut beste hizpiderik hartu asteon. Mozilla eta abarrak aipa eta aipa, badaukat inguruan firefox kontuak utzi eta mortzilla batzuk hozkailutik ateratzea eskatu didanik. Arrazoi osoz […]

Kategoriak
info 7

Bota

Info 7 irratirako tartean bota dudana edo. Bizkaiko txapelaren bila, lehenengo bertsoak bota zirela, pasa dira 50 urte. Mende erdi txapelketan. Balendin Enbeita txapeldun. Gabriel Aresti epaimahaiko.  Alfontso Irigoien antolatzaile. Milaka euskaldun, milaka euskaltzale Arenaleko bertso saioan. 1958ko abuztuaren 24a. Mende erdiaren ostean. Aurrea egin dugulakoan. Batzuen lanak, askoren gogoak eman ditu fruituak. Eta poztekoa […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

Internet aldaketarako tresna

Info 7 irratirako tarte bat prestatzen egon naiz egunotan. Estatu Batuetako hauteskundeetan Internetek eta hedabideek izan duten garrantzia aztertzea eskatu didate. Gehiago ala gutxiago, guztioi eragin digute hauteskundeek. Mezuak, twitter, facebook… presente izan ditugu hauteskundeei buruzko tresnak, aipamenak edo mezuak. Paso egitea ere erraza izan da. Telebistan ordea, aspalditik ari zitzaizkigun txapa ematen. Primariak lehenbizi, […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

basquecamp bigarren edizioa zapatuan

Info7 irratian teknologia berrien inguruko gaiak hizpide hartuta, ezin aipatu barik utzi basquecamp-2 edizio berria. Urrunan du egoitza nagusia Info7 irratiak, eta handik kilometro gutxira ospatuko da zapatu honetan basquecamp2. Ekainean Larrabetzun egin bagenuen, udazkenean Lapurdin burutuko da euskaldunok batzen gaituen barcamp berezi hau. Irrati kolaborazioan, horretaz mintzatu gara. Barcamp bat zer den, nortzuk antolatu […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi info 7 teknologia berriak

software librea gura dugula, jode!

Sinadurak gora doaz software librea nahi dugu gunean. Milatik gora dagoeneko, eta gorantz. Kezka sortu da, eta keza hori hedatzean hasiko dira arduradunak arduratzen. Batzutan ez dakigu axolagabekeriaz, edo benetan jakitun direlako hartzen dituzten erabaki hoiek agintariek. Software pribatiboa bultzatzeak, beraien eredu neoliberalarekin bat egiten du, dudarik gabe. Baina hala ere, guk, herritarrok, badugu kritikatzeko, […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

info7 irratian teknologia berriak hizpide hartuta

Info7 irratian ere abian da ikasturte barria. Urriarekin, kolaboratzaileen txanda be heldu da dagoeneko, eta nik neuk adibidez, astero teknologia berriak hartuko ditut hizpide, Talaiatik mikroespazioan. Albistegien ostean bota ohi dute atal hori. Interneten berriz, egun berean zintzilikatu ohi dute. Hasteko, ez dut gai konkreturik izan lehen aste honetan. Entzuleak agurtu, gaiarekin jarraituko dugula ohartarazi, […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

Google chrome frogatzen

Deia jaso dut Info7 irratitik, eguerdiko albistegiaren ostean egiten duten Postdatan Google Chrome nabigatzaile berriari buruzko iritzia emateko. Egia esan, twitter bitartez jakin nuen nabigatzailea kaleratu behar zutela. Eta heldu berri da. Joan naiz webgunera, ikusi ditut aukerak eta katalanezko bertsioa jeitsi dut froga egiteko. Orain hemen eta han gauzak irakurtzen hasiko naiz, zer duen […]

Kategoriak
info 7 musika teknologia berriak

kerobia

Info7 irratiko Talaiatik tartean Kerobiaren doinuak entzun ditugu. Libre banatzeko kantuak dira, beraien Materia organikoa eta gainerakoak azken diskokoak. Egia esan, aspaldi honetan oso Kerobiazalea bilakatu naiz. Lehen ere gustuko nituen, baina gutxiago entzungo nituen ziurrenik. Jarrera argia erakutsi dute, harremana euki dugu azken asteotan, eta asko gustatzen ari zaizkit. I like it. laket ditut. […]

Kategoriak
info 7 larrabetzutik

Akordatzen, memoria historiko digitala

Info7 irratiko tartean gogoeta bat egin gura izan dut. Egunotan etxean Martxoak 31 taldearen DVDa ikusten ibili gara, Durangoko talde eder hori oroituz. Zapatuan apirilak 26, Gernikako bonbardaketa izango genuen gogoan euskaldun askok, eta bertan Kandido Saseta omendu zuten, faxistek bera hil eta urte askotara non lurperatuta zeukaten ere jakin ez dugulako. Asteburu honetan berriz, […]