Aurten be, urriarekin hasiera eman zaio Literatura eskolari gure herrian. Laugarren ikasturtea du, unibertsitate herrikoi traza duen hezkuntza arautu, kredito, curriculum eta holangoetatik erabat out dagoen kontu honek. Lehenengo urteetan bezala, Iñigo Aranbarri izan zen zapatuan gure herrian, musika eta letregintza hizpide hartuta. Hitzaldi ona, interesgarria. Hamaikaterdietakoaren ostean, Anariren txanda izan zen, kantugintza dabilen azkoitiarrak […]
