Kategoriak
larrabetzutik

Eztabaida sarean eta kalean

:::::::::::::::::::::::::::::::: :::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::: :::::::::::::: ASANBLADA OROKORRA: martitzen iluntzean egindako asanbladan (oso jendetsua 100 inguru batzartuta) ahobatez onartu dira hainbat kontu, eta besteak beste orain arteko Jantoki ereduagaz jarraitzea. ::::::::::::::::::::::::::::: ;:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::: :::::::::::::::::::::::::::::::::::: astelehenez idaztea zailagoa dalakoan. Herrian giroa gori gori dago. Eskolako jantokiko erabaki batek, pil pilean jarri du aktualitatea. Informazioa eta eztabaida. Eztabaidatu daiteke asanbladan, eskolako […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik

Hi, eingo juk ala?

Ointxe leidu baino etzoat ein, antza hikaz eiteko ohituria galdu eingo dokela. Euskeriak hiru bereizgarri jekozak: nornorinork hirutasune, deklinabidia eta hitanoa. Guk eiten juk arian, batzun artian sikiera be; eta alkar ulertuteko geuze bagozak. Gu baino zaharragoak dozakenak, horrek bai, horrek beti eiten jeurek, danakaz ganera. Izen geuze polite dok, ikisteko sano gatxa be eztok, […]

Kategoriak
larrabetzutik

izarrik ametsetan

Sasoi hau, uztailak 31 eta inguruko zapatua flipatzekoa izaten da gure herrian. Hori Bai gaztetxeak urtero antolatzen du Gazte Eguna. Aurten be, eta hogeitaka urteak dira jadanik, musika, herri giroa, kontzertua, bazkaria, olinpiadak… bizirik dagoen herria eta ondo antolatuta dagoen gazteriaren egunak dira. izarrik ametsetan diote gaztetxekoek, eta ikusten da bai, ametsak betetzen ari direla, […]

Kategoriak
larrabetzutik

Urkoren argazkiak

Argazki erakusketa dago Hori Bai gaztetxean. Larrabetzu 2.0 ekitaldi sortaren barruan, beste ekitaldi bat. Ez azkena. Urko laguna da, Madrilen ikasten du, baina sareak asko elkartu gaitu. Beragaz berba asko egiten dut, bere adineko gazteekin baino gehiago agian. Sortzailea da, eta aspaldion argazki kamaragaz dabil topera. Eta herrian bere lehen erakusketa antolatu dugu. Hori Bai […]

Kategoriak
larrabetzutik musika teknologia berriak

bart gose, gaur ase

Asteburu intentsoa izan da hau. Pettirekin hasi ginen barikuan, eta jendea pozik. Kalean, ilargipean eta eskailera batzuk anfiteatro moduan baliatuta. Zapatuan basquecamp, 30 lagun baino gehiago eta 15 hitzalditik gora. Giro ona, eta asmo berri ugari. Asko ikasi genuen danok. Domekan larrabetzu 2.0 ekimenen barruan GOSE Arrasateko taldearen kontzertua gaztetxean. Irudietan ikusiko duzuen lez, adin […]

Kategoriak
larrabetzutik teknologia berriak

#basquecamp bat bi eta hiru

Izen bat asmatu genuen arren, bolo bolo dabil sarean. Bilatzaileetan ikustea besterik ez dago. basquecamp. Eta wiki batean proposamenak egiten hasi, eta hitzaldi mordo bat izango dira zapatuan Hori Bai gaztetxean. Jendea batuko da, jende interesgarria. Hitzaldiak emotera batzuk, hitzaldiak entzutera besteak. Elkar ezagutzen. Elkar agurtzen. Teknologia berrien inguruan lanean gabiltzanak batuko gara. Erabiltzaile, garatzaile, […]

Kategoriak
larrabetzutik teknologia berriak

larrabetzu 2.0 herritarrak+teknologia

Bi urte egin ditu sarean gure komunitate txiki honek. Eta 24 hilabeteotan gure herriko berri sarean hedatzen saiatu gara. Gure herrian gertatu direnak, azaltzen egin dugu ahalegina. Albisteak, kultur ekitaldiak, blogak, argazkiak, zenbait bideo, kirola, politika egunerokoak dira gure arteko elkarrizketetan. Herri txikien erronka moduan ikusten dugu informazioaren aroa, eta apurka apurka ikasten eta garatzen […]

Kategoriak
larrabetzutik teknologia berriak

#basquecamp hizpide ARGIAn

ARGIA aldizkariko Eli Pombok elkarrizketa bat egin dit asteon, bertsio digitalerako. Hari@ buletinarekin be, banatu dute gainera. #basquecamp ekimena azaldu eta datorren ekainaren 7an Larrabetzun egin asmo dugunari buruzko xehetasun batzuk eman, eta Interneteko panoramaz iritzia eman dut. Titularra deigarria egin du gero! Patxi Gaztelumendi: “Alfabetatze digitala behar du herri honek, euskalduntze alfabetatzearen fasea amaituta” […]

Kategoriak
info 7 larrabetzutik

Akordatzen, memoria historiko digitala

Info7 irratiko tartean gogoeta bat egin gura izan dut. Egunotan etxean Martxoak 31 taldearen DVDa ikusten ibili gara, Durangoko talde eder hori oroituz. Zapatuan apirilak 26, Gernikako bonbardaketa izango genuen gogoan euskaldun askok, eta bertan Kandido Saseta omendu zuten, faxistek bera hil eta urte askotara non lurperatuta zeukaten ere jakin ez dugulako. Asteburu honetan berriz, […]

Kategoriak
info 7 larrabetzutik musika pasahitza

gora gtg eta beste asko

Badira zenbait egun, Gu ta gutarrak taldea gurean egon zela. Gaztetxean. Jende mordoa ikusten. Gozatzen. Bertsolaritzaren bide berrietan Unai Elortza eta Igor Iturriagak zeresan asko daukate, zer kantatu gehiago. Disko polita plazaratu zuten iaz, eta urte borobila egin dute eskenatokietatik zehar. Urte hauetan -Korrika kulturaleko proiektu izan ziren, besteak beste- gaztetxe oso gutxitan egon direla […]