Kategoriak
hurrengo geltokia

copyleft lizentzia eduki hauentzat

Lizentziatu barik nituen gune honetako edukiak. Eta egia esan, blogetatik hartzea, erreferentzia egitea, argazkiak ekartzea gustuko dudanez, berdin berdin nuke laket, beste edonork ere, hemendik informazioa, argazkiak, ideiak hartzea eta beste nonbaiten jarri eta aipatzea. Interneten copyleft erako edukiak gero eta gehiago dira, areago, creative commons lizentziak sortu eta garatu direnetik. Edukien lizentzien gaineko eztabaida […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Ipuin hiper laburra dirudien arren

albistea da. Edo hobe esanda, albiste da. Ez baita gauza bera. Albistea izan ala albiste izan. Albistea da behia, albistea istripua, albistea ihesa, albistea haren akabatzea. Eta ipuina dirudi. RSS bidez duela minutu batzuk heldu da nire Alestiko kontura. Sarritan aipatzen da Monterrosoren ipuina. Berriako edizio digitalean “>bota duten hau ere ez da makala gero. […]

Kategoriak
hurrengo geltokia info 7 literatura musika

Feria de Durango

zenbat durango ditu gure herriak? Euskal esaten diogu, liburu eta disko azoka… liburu eta diskoak badira, baina El corazon del sapo hobeto saldu da Sei Urte baino. Gehiago irakurriko da La brecha, Euskal Hiria sutan baino. Euskal esaten diogu, eta disko eta liburu ez diren ekoizpen gehiago dago urtetik urtera. Joku, mahaigaineko, pegata, jertse, souvenir, […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Aberri txikia bai

…baina txikitua ez dut nahi! Poema ederra topatu dut sarean, eta sarea bera ere kritikatzen duen poema, kantua. Abiadura Handiko Trenaren kontrako aldarrikapena. Egunotan, herritarren iritziari bape jaramonik egin barik, Urbinan eta hasi dira txikizioarekin. Eta bertara, obrak gelditzera batu da jendea. Poliziak, Gobernuaren esanetara. Eta betikoa…. biolentzia esango dute gero. Jarri gaitezen minutu batez […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Ostruka baten lezioa

Gogoan dut, aspaldi egon nintzela lan honen estrenoan, Bilboko Arenalean. Ez dok hiru bikoteatrokoak asko maite ditut, asko gustatu zaizkit beraien azken lanak. Baina hau, bere gidoitik aparte dagoen lan bat da. Bernardo Atxagaren lezio bat hartu, eta beste irakaspen handi bat eman digute. Bidelagun hartu zuten horretarako Elorrioko Imanol Garaizabal; Logela multimediako bideojokei, animatzaile, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Lurrama feria Baionan

Izugarri harrituta geratu naiz, gaur arratsaldean Glain elkarteen azoka honetan Lurrama feriara barneratu naizenean. Euskal Herriko Laborantza Ganbararen ekimenez feria edo azoka hau zinez interesgarria iruditu zait. Baionan, Lapurdiko hiriburuan; kostaldean antolatu feria hau, ez da astean zehar herri ttipietan ikusten ahal duzun merkatu hoietarik bat, ez. Goi mailako azoka duzu, herri ekimenez antolatua. Bea […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia su-etena | ceasefire | tregua

Europako berri hemen

Gaur egun garrantzitsua dela ematen du. Eta egunak mereziko du gogoeta bat ere. Gaur, bihar, etzi. Euskal Herriaz ari dira Estraburgon, Europa Euskal Herriari so. Eta gu hara begira. Kazetariak, komunikabideak denak hara begira jarrita daude, eta asko handik bertatik ari dira. Bideoz zuzenean jarraitu daiteke ekitaldia Internetetik. Hizkuntza hauta dezakezu, baina ez gurea, noski. […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia

Orhipean, Renotik Euskal Herrira

Renoko irakasle bat izan dut asteburuon bidailagun. Bada mende bat, bere aitona zena, Jose Elkano, sorterritik Bartzelonara joan, eta handik Renorako bidean abiatu zela. 1909. urtean utzi zuen bere jaiotetxea Lintzoaingo semeak. Emaztea ere, Francisca Villanueva berarekin joana zen. Auritzberriko neska gazte bat zen orduan Francisca. Ostegunean heldu zen Euskal Herrira Joe Elcano. Arbasoen lurra […]

Kategoriak
hurrengo geltokia teknologia berriak

Euskal Herria 2.0 | abiapuntu bat

Jardunaldiak bi egunetan burutu ditugu. Zenbait hilabete pasa dira hasierako asmoaren berri Donostiako itsasertzean izan nuenetik. Eta egia esan, ez nuke lortu duguna hasiera horretan horrela imajinatuko. Baina olatuaren gainean gaude orain. Nora heldu nahi genuen? Zer bilatzen zuen EH 2.0 egitasmo honek? Nik uste, iragan ostegunean Donostiako Artelekun batu ginenon artean sortu zen giroak […]

Kategoriak
hurrengo geltokia teknologia berriak

Blogari edo kazetari

Duela gutxi irakurri diot Eduardo Perez Orueri -tipo interesgarria, ekonomilaria, eyeOS egitasmoan ere ari da, webgune pila baten sortzaile eta garatzaile- honako esaldi hau. Asko gustatu zait. Arrazoi osoa dauka. Euskaraz ere antzera ari gara.: Periodistas y bloggers 15 septiembre 2006 La diferencia entre un periodista y un blogger es que el blogger no sabe […]