Kategoriak
agit/prop teknologia berriak

Soitu.es itxi dute, Indymediarekin ezingo lukete

dont hate the media become the media Soituren itxiera izan zen atzoko albiste nagusia inguruko sarean. Espainiako albiste gune garrantzitsu eta ezberdinena itxi zuten, finantziazio arazoak tarteko. Gauza jakina da BBVA banketxeak diru mordoa zuela jarria Gumersindo Lafuenteren eduki digitalen proiektu honetan. Nik aitortzen dut, soitu.es eta bere sareko ekimenak asko gustatu zaizkit. Jarraitzailea izan […]

Kategoriak
software librea teknologia berriak

gaur firefox 3.5

Firefox nabigatzaileak bertsio berria du sarean gaurtik aurrera. Inoiz baino bizkorrago, libreago, txukunago nabigatzeko modua da. Gainera euskaraz be bai! Zuk be, nabigatzaile hobe bat eguneratzeko aukera daukazu. informazio gehiago: softwarelibrea.org | librezale.org

Kategoriak
agit/prop

Egunkaria libre!

Kategoriak
agit/prop

Ino libre

Bulegoan sartu, eta irratia piztu dena bat. Ordenadorea abiatzen. Arratsaldeko lauretako albistegia Euskadi Irratia. Informatiboak esaten zuena ezin sinetsi nuen. Bulegorako bidean, margoketa erraldoia ikusten dut egunero. Eta, benetan diotsuet, Ino ateratzen denean margoketa horrekin zer egin beharko litzatekeen pentsatzen egon naiz. -Ez da posible! halakorik. Albiste ona dudarik gabe. Laurak, bostak, seirak, zazpirak, zortzirak…. […]

Kategoriak
agit/prop

Argazkiari begira, 5 urte beranduago

Ordubeteko lanuztea zegoen deitua. Gu Bilbora joan ginen, han zerbait egin asmo genuelako. Egunkaria itxi zutela aste batzuk, eta gizartean eragin zuen ezustekoak, mobiliazioak, elkartasuna eta bestelakoak eragin zituen. Bilbon, eguerdiz. Ordubeteko lanuztea. Kalderapeko kultur gunean aulkiak eskatu eta hartu genituen. Eta Gran Viara joan ginen, zenbait irakurle. Eta han, pasozebrak berdez jartzen ziren bakoitzean, […]

Kategoriak
agit/prop teknologia berriak

#Egunkaria libre saio berezia irratia.com emankizunean

2008ko otsailaren 20an, bost urte atzera. Guk ere, irratia.com emankizunean zeozer berezia egin gura genuen. Egin gura eta egin. Andoain, Bartzelona eta Bilbo lotu ditugu irrati bidez, eta gure uhinak zabaldu eta gure irratsaioa mundura zabaldu dugu. Emankizu berezia izan da. Andoaingo ekitaldiari buruz berba egin digu Juan Luis Zabala Pipi kazetari eta idazleak; Bartzelonako […]

Kategoriak
agit/prop

Egunkaria libre!

Kategoriak
agit/prop

Zaindu maite duzun hori #Egunkaria libre!

Kantu hau entzuten dudan aldiro, Euskaldunon Egunkaria etortzen zait burura. Badakit, Ruper Ordorikak ere, sasoi horretan sortu zuela kantua. Bost urte igaro dira, baina hutsunea nabarmena da. Gaur beraz, kantu bat, hutsune hori betetzeko. Kantu hau, 5 urteotako zuloa estaltzeko. Kantu bat minari eusteko. Kantu bat, negar malkoak lehortu, eta ukabilak zabaldu eta idazten jarraitzeko. […]