• gaztelumendi.eus,  literatura

    Jo també haguera volgut cridar Germinal!

    Nik ere Germinal egin gura nuen aldarriUn activista basc ens narra, en primera persona, com ha estat condemnat a mort i com roman a la presó. En un moment de la narració, el personatge adquireix la personalitat d’Angiolillo, l’anarquista italià que assassinà Cánovas del Castillo i que fou condemnat a mort per garrot vil. ‘Germinalés el darrer mot que crida l’anarquista i és el mateix que el protagonista voldria cridar a l’hora de ser executat.

    Ekintza ZuzenaNik ere Germinal! egin gura nuen aldarri liburua irakurri genuen sortu zigun zirrarak, bultzatu ninduen orduan anarkistei gure idazle bat erakusteko saiakera egitea. 1998an izan zela jakin berri dut. Ekintza Zuzena aldizkari libertarioan, euskarazko literatur elkarrizketa bat publikatu nuen orduan. Ekintzakoak lagunak ditut, Likiniano liburudendan aurkeztu genuen liburua lagun artean… eta orain, Bartzelonako Liburu egunean Koldo Izagirre ETBko albistegietan ikusi dudanean… liburua, eta baita elkarrizketa bera ere berrirakurtzeko gogoa piztu zait. Katalanez argitaratutako liburua etxean dut, Likin enkarguz erosita. Virus argitaletxeak plazaratu du itzulpena.

    “Angiolillo intelektual bat zen, idazle bat, arma eskuan hartu zuena ekintza gogor bat egiteko

    Koldo IzagirreAngiolillo anarkista italiarraren oihua izan zen “Germinal!”. Arrasaten Canovas del Castillo agintari espainiarra hil eta gero heriotzera kondenatua izan zen. Bergaran bota zuen bere azken oihuak gerora hain maitatua dugun anarkista honek. Koldo Izagirre idazle pasaitarrak eleberri bat eman du argitara Susa argitaletxearen eskutik. Aurkezpena duela hilabete batzu egin zuen Bilbon. Goiz zein arrats partean bi solasaldi eder eman zituen. Prentsaren aurrean zein jendaurrean eginikoak gogoan izatekoak izanen dira ziurrenik. Guk, ahatik elkarrizketa bat burutu genuen Koldo Izagirre berarekin, idazle honek beti baitu aipatzeko gauza garrantzitsurik. Berarekin eleberriaz mintzatu gara, eta eleberrian bertan sartzeko beta hartu dugu, beti ere Izagirreren laguntzaz.

  • larrabetzutik

    Kukua entzun ostean

    Domekako eguraldiaz berba egitea baino, egunaren probetxuaz aritzeko parada eman dit ibilian ibilian ikusitakoak.
    Larrabetzuko plazan geunela, kanpai torretik hamarrak zirela, eta oinez ekin genion. Herriko paraje gertu baina aldapatsu batera joatea zen kontua. Leginagoiko baserrira. Legina auzoa zen lekura.

    Uritik urten, eta Iturrikoetxetik Olarretara. Olarretatik Bersoara. Orain landak eta nekazal eremuak direnak, auskalo zer izango diren datozen urteotan. PNV-k onartutako arauek, etxeak zementua eraikuntza eta negozioa ezarri gura dute parajeotan eta.

    Bersoatik, errepide nagusia gurutzatu eta Leginan gora egin gendun. Gora, baina gora. Aldatz handia dago Leginagoikora. Eta txarrago dena, aldapan gora zoazela, atzetik datozen mercedes, bemeuve, portxe 4×4 eta abarrak. Aberatsak golf zelaietara.

    Zertan bihurtu da azken urteotan gure herria? Golfa Larrabetzun, itaungo duzue agian. Ba bai, neu be harrituta, gure kaleetatik, gure etxe ondotik ikusten ez den errealitatea genuen han, aldapan gora. Eskuindarrak bidean gora, beraien milioi askotako autoetan, abiadura errespetubakoan ganera.

    Heldu ginen Legina auzora. Zelan utzi duten! Eta handik Leginagoikora. Jatetxe berria ireki dute baserri zaharra zen orubean. Pareko labean taberna. Ikuspegi handia. Ikuspegi ederra. Txorierriko herriak, Larrabetzu ia osoa, inguruko mendiak: Gaztelumenditik Bizkargira parez pare. Oiz mendia ezkerrerago. Eta ezkerretik hasita.. Anbotorainoko bista luzea. Gertuago A8 autopista. Erletxetako poligonoak. Progresoa.
    Ondoan, kotxez igotako aberatsak pilota txiki batzuk landa batetik bestera botatzen. Goiz pasa. Ezkontzetara ere eramango ez genukeen erropekin jantzita.

    Atzera be, Leginatik behera eta urira heldu ostean, Goikoelezaldera. Giro ona kalean, giro atsegina bidean. Oinez gelditu barik aritzeko gogoa.
    Urira bueltatu, presoen aldeko kontzentrazioa, poteoa… berbetan lagunekin, eta bazkaltzera joateko ordua.

    Baserrira joan, kanpoan eguzkipean bazkaldu, eta giro ezinhobea. Ernari dagoen astoa ikusi, ahuntz eta ardiak, bildotsak eta ahuntzkumea. Kolore ugari loreek, zaldiak urrunean batetik bestera lotu barik. Giro ederra Gaztelumendiko landa, solo, baserringuru eta bazterretan. Eguzki giro udaberrikoan. Arbolak loran, eta bedarra berde berde.

    Iluntzeraino bertan. Iluntzerainoko giro epela, gozoa, atsegina aprobetxatzen. Domeka lasai eta gustuko bat. Eguneroko zurrunbiloari ekiteko indarra hartzen.

    Baina ez nau domekako jardunak beste barik kezkatzen. Goizean goiz pentsatu nuen, eguna ezberdina izango zela. Oinez hasi eta gitxira, kukua entzun genuelako bidean. Lehenengoz aurten. Eta egunak ezberdin behar zuela pentsatu nuen. Dena ezberdin ikusten hasia nintzelako. Eta kukuaren oihartzuna dabilkit oraindik, oharkabean. Eta kukuaz idatzi baino, egunaren kronika kostunbrista bat egin dudala iruditzen zait, ia ia.

    Baina berba bakoitza, gogoeta bakoitza kukuaren eragina da, izatekotan.

  • agit/prop,  gaztelumendi.eus

    milakabilaka

    milakabilaka.org

    Milakabilaka ekimenak ere bloga aurkeztu du. Bloga egin du. Blogaren bidez adieraziko omen dituzte elkarrizketa, akordioa eta errespetuaren aldeko iritziak. Albisteak.

    Milakabilaka ekimenarekin bat egiteko aukera dugu blogariok ere. Blogaren bidez adieraziko dugu gu ere elkarrizketa, akordioa eta errespetuaren aldekoak izan gaitezkela.

    Eta guk ere milakabilaka etiketarekin gorde ditzakegu akordioaren, elkarrizketaren eta errespetuaren aldeko argazkiak, ekimenak, albisteak, bideoak…. Interneten.

    Milaka bilaka. Mila K. Mila blog.

  • agit/prop

    Gazte egonaldiak, antzerkia eta arte udalekuak

    Udalekuetarako izena ematen ari dira gure herriko gaztetxoenak. Eta burua garai bateko gure oporretara joaten zaigu. Ume bezala txikitan, begirale bezala gaztetan. Hara nahi nuke berriz ere. Irteerak, jolasak, kantuak, gau amaigabeak, festak… eta lagun berriak. Umetan bezala gaztetan ere.

    Orain baina, eskaintza zabaltzen eta hedatzen ari da. Ingelesa, eskupilota, futbola, surfa edo bertsolaritzari eskainitako udalekuak ere badira. Umeek gustura joaten dira. Gurasoek gogoz bialtzen dituzte.

    Baina beste udaleku batzuen berri ere izan dut aspaldion. Bitxiak egin zaizkit, eta deigarriak. Adinez nagusiagoentzat dira. Gaztetxoentzat. Eta euskaraz batzuk, nazioarteko izaerarekin besteren bat.

    Gazte Egonaldiak 07 Bernedon
    Atzo mezu bat igorri zidan Nagore Amondarainek Gasteiztik. Gazte Egonaldiak antolatu dituzte Bernedon. Beste udaleku batzuk posible dira. Hala Bedi irratian irratsaioa grabatuko dute, Entzun aldizkaria ezagutuko dute, blogak egin, filme laburra grabatu, mendira irten, hiriburuan ibili…. eta gazteak deitu dituzte.

    Gazte andana batek eman du izena, Nafarroatik, Arabatik, Iparraldetik. –Periferiatik batez be! ziostan Nagorek. –Bizkaia eta Gipuzkoakoek ez dute behar euskal udalekurik, ingelesa edo frantsesa ikasi behar deurie 🙂 erantzun nik. Baina askok eman du izena, eta pozik dago Nagore, ondo aterako da saiakera berri eta moderno hau.

    Bideoa ere egin dute, Youtuben zintzilikatu, eta ikastolaz ikastola aritu da bera, gazteei erakusten. Ondorioz izena mordo batek eman du.

    Antzerki udalekuak Lekeition
    Eta Lekeition antzerkiari lotutako udalekua antolatu dute Bizkaiko ikastolek, Kale antzerki jaialdiarekin bat eginez. Eta antzerkia landuko dute besteak beste udaleku horretan. Antzerkizalea izanik, aukera ona Lekeitiokoa.

    Arte udalekuak, Artelekun
    Artelekun iaz ere Ia18 ekimenekoek arte udalekuak egin zituzten. Arrakastatsuak suertatu ziren, Batxiler artistikoa ikasitako gaztetxo piloa batu zen Donostiako kultur gune interesgarri honetan. Aurten berriz, nazioarteko ekimena da, nazioarteko artista gaztetxoak batuko dira udalekuan. Horrela azaldu zigun irratia.com emankizunean Amaste agentziako Ibanek ere.

  • info 7,  teknologia berriak

    Teknologia berriak Infozazpi irratian

    info 7 irratianAsteartero kronika labur bat egiten dut Info 7 irratirako. Teknologia berriak hizpidera ekartzen saiatzen naiz. Ez da erraza, Interneti buruz aritzea Internetetik kanpo. Ez da erreza teknologia hizpide hartzea hiruzpalau minututan. Adibideak, loturak, webguneak erakutsi barik, zaila egiten zait asmatzen asmatzea. Zailagoa oraindik feedback barik. Ez dut ezer entzuten, aditzen, irakurtzen kronika hauen kontura.

    Infozazpi Interneteko irrati bezala hasi zen, orain FMtik ere entzuten da Bizkaian eta Gipuzkoa eta Lapurdi aldean. Laister Araban eta Nafarroan ere entzungo da. Irrati nazionala izatea da helburu, Euskal Herri guztian eta Internet bidez munduko edozein txokotatik. Apustua egin du teknologia berrienekin, eta horregatik logikoa iruditzen zait gai hauek normaltasunez jorratzea.

    Hala ere, kritikoa naiz neure jardunarekin. Iritzi ezberdinak nahi nituzke. Gaiak, aipatu beharreko ikuspegiak, nabarmentzekoak diren aferak, interesgarria den software eskaintza… nahi duzuena.

    Hemen duzue azken kronika, web 2.0 eta web 2.1 gaiari buruzko gogoeta ulertezin bat, azaltzeko ez bide da erraza momentuz, nahiz eta adibideak jartzen saiatu.

    [audio:http://www.info7.com/entzun/deskargatu.php?fitxaizena=http://www.info7.com/mp3/kolaborazioak/talaiatik/20070417_eus_1291.mp3&sekzioa=talaiatik&id=1298]

    irratia.com astero info7 irratian

    Aste honetan jakin dugu gainera, azkenik astero eskainiko dutela irratia.com emankizuna ere. Asteazkenero, arratsaldeko 16:05etan eskainiko dute. Internetetik eta FMtik. Bizkaian 102.3an eta Gipuzkoa eta Lapurdin 99.2an. Teknologia berriei buruzko euskarazko emankizun bakarra da euskal dialean. Gero eta irrati gehiagotan entzuten ari dena. Hala Bedi, Eguzki, Uhinak, Zintzilik, Bilbo Hiria…. eta oraindik gehiagotan eskaintzeko arazorik ez.

  • gaztelumendi.eus,  teknologia berriak

    Orain gehiago gara mikroblogari (web 2.1 euskaraz)

    Goiz eta arrats twitter honi begira.
    Hor idatzi, hor irakurri, nabigatzailearen barran idatzi eta gehitu, aurkitutako webgune interesgarrienak automatikoki gehitu, zabaldu.com-eko azken albisteak zuzenean jaso… goiz eta arrats twitter honi begira.

    Twitter zer izan daitekeen asmatzen ari gara mikroblogariok. Katuaren itxuraz aritzeko baino, saguari astindu gehiago emateko baliatzen dugu twitter mikroblogariok. Blogarekin uztartuz, blogintza berri bat sortzen ari da, web 2.0tik 2.1ra igaroko dela dio Dadid Deugarte adituak bere contextos wiki interesgarrian.

    Teketen nanoformatuekin nazioarte mailako aplikazioak, garapenak, ikerketak egiten ari da. Lehen ere, informatikari aparta da gure Gorka. Topera dihardu orain ere. Jakintza dibulgatzaile iaioa, software librea eta sozialaren hedatzaile, irakasle 2.0 eta e-kintzaile xumea.

    I+G Euskadi saria herri honetako mikroblogarientzat, otoi. Teketen, Arkaitz, Aitor, Luistxo, Txerren, Bontxi, Boligorria, Ibai.. aktibo ikusten ditut twitter honetan, honetatik. Animatu egiten naiz ni ere.

    post_iraultzaileak
    Eta mikroblogari euskaldunak ari gara zerbaitetan. Zerbait sortu behar duenaren sentsazioa daukat. Iraultzaileek iraultza gauzatu aurretik duen sentsazioa… baina post_iraultzaileak gara gu. Gure iraultza guztia post batean kabitzen da gainera. Pravda txikiak irakurtzen ditugu, Gramma_tika gorri bat baliatzen dugu, igitaia eta mailuaren irudia ukabilaren hatzamarrek eta saguak behar lukete osatu. Izarrak dizdira dute gure gaueko aterpe honetatik begiratuta.

    Idatzi eta irakurtzen
    Idaztea eta irakurtzea maite ditugu. Batera. Literatura berri bat asmatu daiteke, hitzekin jolastuz, zuzenean solastuz. Makina hauetatik berba ederrak trukatzen dira. Mikroblogariok, gauza ttipiak maite ditugu, ttipia da twitter ere, hasiberria… baina aldaketa dakar Interneten mundura. Azkar, arin, merke. Jaso ahala erantzun. Pentsatu ahal idatzi, pentsatu. Ez da pentsamendu azkarra edo fast think. Gogoeta etengabekoa da, baina azkar jokatzen da. Eta auzolanean, elkarrekin, horizontalean. Elkar_ekintzan.

    APLIKAZIO BERRIAK

    Jumpcut.com bideoak igo ez ezik, sarean editatzen
    Eta aldaketa gehiago somatu daitezke, Jumpcut.com adibidez. Bideoak igo ez ezik, trukatu, erabili, montatu, idatzi, itzuli, musika gehitu eta abar egiteko aplikazioak. Bideoak esan dut, baina musika esan nezakeen, edo irudiak… flickr osoa. Yahoo dago honen atzean ere, baina aplikazioa gehiago da 2.1, orain arteko 2.0 guztiak elkartuta.

    Alegia mikroblogari gara, ikasle gara, gauza txikia gara… baina asko daukagu ikasteko, frogatzeko, erakusteko, saiatzeko… baina hagitz gustura ari gara. Ikasi, frogatu, erakutsi, ahalegindu egiten dugulako/garelako. Goiz eta arrats, pantaila hauei begira. Eta bloga ia ia utzita nuen. Badakizue, www.twitter.com/iPtx horretan nago burubelarri.

  • musika

    Beli Txalak

    belitxalak

    Munduan ari dira. Munduko dira. Nazioarteko birari ekin, eta gurera bidean dira. Berritxarrak.net gunean irakurri dugu. Irakurtzeak merezi du. Nazioartean Euskal Herriko musika egiten dute. Eta pozik daude, pozik jarraitzen dute. Alemania falta zaie, Irlanda… Europa gehiena. Eta gero berriz gurekin izango ditugu. Hemen, Euskal Herrian.

    Bitartean, hegazkina hartu eta ikustera joateko gogoa ematen du…

  • hurrengo geltokia

    bizi da, biziko da

    Xabier: Euskara bizi da, euskaraz bizi garelako.

    Eta biziko da, ondorengoei hala bizitzeko modua utziko diegulako.

    Miren: Euskaldunak gara, ez Euskal Herrian bizi garelako, euskaraz bizi garelako baizik. Euskal gazteriaren eginkizun handi bat gazteria euskalduna izatea da.

    Xabier: Euskara indartu da, ez zekien askok ikasi duelako. Edo ikasi ezin zuen askok hurrengo belaunaldiei jakiteko modua bermatu dielako.

    Miren: Zaila da belaunaldi batek hurrengoari berak sentitzen ez duena transmititzea. Litekeena da hurrengo belaunaldiek aurrekoen galera berreskuratzea.

    Xabier: Hemen konbinazio guztiak dira posible, galtzekoak zein irabaztekoak. Hemen argi dagoena da euskararen izatea borondate kontua dela.

    Miren: Borondate indibiduala eta borondate kolektiboa. Borondate politikoa eta borondate soziala.

    Xabier: Hemen argi dago, euskal herritar batzuek borondate handiegirik izan ez arren, gehienontzat euskara geure nortasun-ikurra dela. Argi dago, aurtengo Korrikara bildu den milaka eta milaka euskaldun bezala, jaioko direla berriak, berriak eta berriagoak.

    Miren: Zorionak Korrikazale guztiei, eta aupa, batez ere, gazteoi. Ager dezagun euskaraz bizitzea munduan geratzen den pribilegio handietariko bat dela.

    Xabier: Gora Euskal Herria euskalduna!!

    Miren: Gora Korrika eta gora euskara!!

    Xabier AMURIZA

    Miren AMURIZA

    2007ko apirilaren 1a

  • hurrengo geltokia

    biba zuek!

    Xabier Amuriza, 2360 kilometroa Iruñean
    argazkia: Jagoba Manterola | Argazki Press

    Aizkenean amaitu da Korrika. Iruñean izan ginen atzo, Lakarre, Ainhize eta Lartzabalen barikuan. Zapatuan bidean ginen arren, ez genuen Donibane Lohitzunera joateko gogo nahikorik izan. Eguzkia hartu genuen Donibane Garazin, Kalakan.

    Iruñeakoak duela lau urtekoa ekarri zigun gogora. Gaztelu plaza bete jende eta euria zarra zarra. Korrikarik bustiena. Heldu barik, Busti euskararen alde!, izan da Korrikaren mezua aurten. Badakigu hurrengorako.

    Flipatu egin dut dana dala. Gauza askorekin. Kanpotik ezberdin ikusten delako, sarritan… arrastian jarraituko dut, kontatzen.

    Goizean idatzitakoa arrastiz jarraitzeko

    Hasi naiz goizean kontatzen, baina baserrira bazkaltzera joan behar, eta astirik bez amaitzeko. Bloga denbora tarteen arabera kudeatzearen katramailak. Baserriko sutondoan ondo bazkaldu ostean, berriro naiz hemen, ordu batzuk beranduago, atzokoaz berba egitera.

    Flipatu egin dudala aipatu dizuet arestian. Flipatu dut, kanpotik begiratuta, oraindik eta itzelagoa egin zaidalako Korrika. Azken urteotan, karreran murgilduta izan dut burua, begiak, ahoa, belarriak… eta barrutik kontatzen idazten esaten nituen ikusi eta sentitutakoak.

    Kanpotik ere gauza asko ikusten da. Gauza asko gertatzen da. Hala ere, herrialde ezberdinetan Korrika jarraitzeko aukera izan dut. Zuzenean zein Internetetik. Irratiz zein korrika. Gasteiz, Debagoiena, Larrabetzu, Lakarre-Ainhize-Lartzabalen edo Iruñean. Aldapan gora, herrian zehar, pattarrari ezin eutsiz, eta euripean beti ere. Flipatzekoa esan dizuet.

    Interneten 10 egunez egin daitekenak harritu nau gehien. Hala ere.

    AEK-k galdu duen aukera batetik. Korrika.org ez da bizi dugun garaiaren neurrira egindako gunea. Euskarazko gune zaharrenetakoa dena –Eusnet.org elkartearen eskutik sortua aspalditxo- gaur egungora aldaketa gutxi dago. Oraingoa eskasa iruditu zait, oso estatikoa, ofizialegia, ahots bakarrekoa, lentoa, erori eta erori ibili dena. Argazkiak berandu eta gutxi eskaini dituena…

    AEK-ko batzuek egindako lan izugarria. Euskaltegietako mundutik Karrajua.org bere osotasunean ikusi dugu. Zabaldu egin da, hazi egin da, sekulako lana egin da. Eredugarria.

    Herritarrek erakutsitako gogoa bestetik. Korrika AEK gainditzen duen ekimena da, AEK-k ondo, gogor, gogoz, ilusi guztiarekin antolatu eta kudeatua. Eta Interneten ere, partehartze handia egon da, gauza ikaragarri interesgarriak egin dira korrika15 etiketarekin bildu daitezkena. Argazkiak, albisteak, etiketatutako guneak, youtubeko bideoak… denetarik.

    Zabaldu.com eta bildu.net gune dinamikoenak direla ikusi dugu beste behin ere. Lehen egunetik, ordua eta lekukoa ematen zuen script bat sortu zuten. Orduz ordu Korrikaren benetako lekukotasuna emanez, eskainiz. Horrez gain, bai zabaldu.com eta bildu.net korrikaren inguruko albiste, kontakizun eta abarren gune izan dira. Dinamikoenak esan dizuet. Ez da kasualitatea korrika15 izatea bildu.net-eko tag lainoan, etiketarik handiena.

    Harritu egin nau bestalde, egun hauetan Korrikari buruzko post-ik ez irakurtzea Sustatu.com gunean. Ez duzu zuk ere idatzi! aipatuko zait beharbada. Baina, harritu nau, zer gura duzue esatea?! Egon dira bideoak, egon dira aipamenak… baina ez da albiste sakon, edo arin, albiste osagarri, albiste kritiko, albiste deigarririk suertatu. Aipamenak del.icio.us bidez, eta beste ezer ez. Harritu nau. Komunitatearen izaerak krak egin duelakoan Sustatun. Aztertzekoa da. Kezkatuta nago horregatik.

    Twitter.com izan da beste berrikuntzetako bat azken hamar egunetan. Horri buruz berbetan hasi ginen batzuen artean Korrika Karrantzatik atera baino ordu batzuk lehenago. Eta euskarazko mezuak joan etorrian dabiltza smsetatik twitter webguneetara. Lagun artean irakurgarri, frogak egin ditugu zuzenean, frogak egin dira twitter mundu erakargarri honetan. Twitter hitza euskaldundu dugula iruditzen zait, eta Korrikarena froga polita izan da. Izango dugu horretarako aukera gehiago ere.

    Eztabaidak ere izan dira korrikaren inguruan. Mezularian entzundakoak oihartzuna izan du gero blogetan. Karrajua.org lehenebizi eta Piperrautsa blogean gero. Osasuntsu ari gara beraz. Eztabaidatzeko ere hartzen dugu denbora, korrika egiteaz aparte.

    Tagzaniako mapak ikusgarri eta eredu. Korrika15 etiketarekin ere, Tagzaniako mapetan Korrikako kilometroak ageri dira. Eta Korrika etorri ahala, Tagzaniako garatzaileek hobekuntzak egin dituzte. Gauza eta aplikazio berriak gehitu dituzte oso azkar, eta oso txukun. Korrikak eragin du i+g dinamika beraz. Poztekoa hori ere.

    Korrika 15 txorierritik, bigarren zatia map – Tagzania

  • musika,  teknologia berriak

    Txiripa irrati_hitzaldia eskainiko du Xabi Erkiziak

    xabi erkizia

    t x i r i p aXabi Erkizia musikariari buruz jardun izan gara hemen. Munduan gehien dabilen euskal musikaria da. Beran ERTZ jaialdia antolatzen, Artelekun Audiolab kudeatzen, Uncommonsounds nazioarteko ekimenarekin…

    Leioan izango da asteon, Txiripa irrati_hitzaldia eskainiz. Transistoreak eramatea eskatu die entzuleei, entzuteko ziurrenik, hitzaldiari beste zentsu bat emateko agian. Nork daki?

    Esperimentazioa, soinua, txiripa, hitzak… esperimentatzeko eta entzuteko unea izango da barikukoa Leioako Arte Ederretako fakultatean. 12:00etan gradu aretoan.

    irratia.com emankizunerako ekimen interesgarria ematen du Xabirenak. Irratiari berari; tresna bezala, teknologia bezala bide berriak topatzeko une aproposa ziurrenik. Irratigintza teknologia zahar bezala, garai berrietara egokitzeko modukoa. Ikusi, entzun eta dastatuko dugu.