Kategoriak
gaztelumendi.eus teknologia berriak

komunikazio alternatiboa eta teknologia berriak

martxoak 1. Gasteiz Hala Bedi irrati libreak antolatuta Komunikazio alternatiboaren eragin soziala goiburu zuten jardunaldiak burutu ziren aurreko asteburuan Arabako hiriburuan. Kurdistango gonbidatuak ireki zituen eztabaida eta hitzaldi saioak, eta larunbatean, eguerdi aldean Fermin Sanchez (Saregune.net) eta bioi egokitu zitzaigun komunikazio alternatiboa eta teknologia berriak hizpide hartzea. Hala Bedi erreferentzia ona da komunikazio alternatiboaren eremuan. […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus teknologia berriak

#403 ekimena sarean, EZplorer

Gaur post hau ikusten baduzu, explorer ez den beste nabigatzaile libreago batekin sartu zarelako da. Atzo post hau ikusi ez izateko arrazoia, zuk -blog guai hau irakurtzen duzun horrek, bai!- nabigatzailea aldatu ez duzulako da. Aski da Explorer bezalako nabigatzaile txungoekin ibiltzeaz. Aldatzeko garaia da, eta gaur 2008ko martxoaren 4an, munduko zenbait blogari, webmaster eta […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Astelehena da gaur

Astelehena da gaur. Aspaldi, gazteagotan, astelehena atzera begira ematen nuen. Asteburukoak kontatzea gustatu ohi zitzaigun. Non, zer, zelan, zenbat galderak erantzuten genituen, hitz jarioan. Gogoan ditut ikasle garaiko astelehenak. Pozaren pozez. Astelehenean zer kontatu eukitzea zen gure asteburuko kezka. Eta asteburuak inbertsio gune ziren. Hobeak txarragoak beteak hutsak osoak etengabeak zoriontsuak grinatsuak tristeak lainotuak gogoratzen […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Astea astinduz

Astelehena. Atsegin handiz ekin nion asteari. Hastea kostatu ez nonbait. Gogotsu nintzen, zernahitarako. Asteburu atsegina izan nuen Karrantza aldean. Gailurretan landetxean ondo hartu gintuzten, batera eta bestera hainbat ibilaldi, txango eta halako egin ostean, asko ikasi genuen gure herriaz. 48 auzo ditu Karrantzak. Euskal Herriko herri handiena izanen da ziurrenik, eta bataz beste km karratuko […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

21.454 bisitari 2007an

Harrituta nago. Ez diot normalean, jaramon askorik egiten kontagailuari. Baina wordpress plugin bat badaukat jarrita. Lantzean behin begiratzen diot, gai batek edo besteak ze harrera duen begiratzeko ez bada be. Egunotan begira egon natzaio. Eta kalkulagailuan datuok batzean: 21.554. Arraioa! Asko dira ba… eta egunotan gainera, milatik gora bisitari astero.. 1100, 1200… harritzekoa. Asteburuetan ez […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Ez dago geldi egoterik

Zertarako idazten dugu? Zer adierazten dute gure letrek? Zer diote gure hitzek? Ez dago geldi egoterik, ez horixe… Eta hitzen mugimenduak hori du, berba jarioa, oihua… letra tipoa, hizkien tamainua…. horrela sortzen da mugimendua. tipoa letraz jantzia, hitzen mugimendua…. letrak oinez, ezin lotu Ikusgarri, irakurri ezingo dituzun adierazpenak …Audiolab blogean ikusitako irudiak, zer idatzia eman […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Atzera begira (2007an idatzitakoak)

Urte berria eta promesa zaharrak. Astea daramagu egutegi berriari egunak kentzen, eta negua hotzago da ordutik ordura. Bloga izoztuta geratu zaigu, eta ezer idatzi aurretik, iazkoak gogoratzen pasa dut arratsaldea. Hilez hile ibili naiz. Eta egia esan, idatzi behintzat irakurri baino gehiago egin dudalakoan nago. Ahaztuta nituen batzuk, baina irakurtzen hasita… a ze urtea 2007koa! […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

gauez bide ertzean

Lanetik etxera nihoan, lasai. Mezularia nuen entzuteko autoko irratian. Gaua da Kanpazar gainean. Ez dago bidea azkar ibiltzeko, ez nik ere gogo larregirik horretarako. Kanpazar behera, gauez. Argi urdinak bide erdian. Polizia Nazionala omen. Kontrola. Geldi. Stop. Leihoa jeitsi eta linterna batekin begiratu dute auto barnera. Eskumatara. Stop. Karneta. Autoko agiriak.  Jeisteko. Atzeko atea ireki […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

Egia bat esateagatik

Egia bat esateagatik, alabak hil behar bazaizkit, andrea bortxatu behar badidate, etxea lurrarekin berdindu behar bazait; Egia bat esateagatik, ebaki behar badidate nik eskribitzen dudan eskua, nik kantatzen dudan mihina; Egia bat esateagatik, nire izena kenduko badute euskal literaturaren urrezko orrietatik, inoiz, inola, inun eznaiz isilduko. Gabriel Arestik idatzitako poema irakurri berri dut, beti, sarri, […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus info 7

aupa tu eitb

Beste saio bat, martitzena izanik eguerdi partean grabatu eta aste osoa izango dugu entzuteko. Aurkeztu berri duten aupatu.com ekarri dut gogoetara. Izan be, zabaldu.com-en klon bezala, kopia txar bat zeozelan esatearren. Ez zait gustatu, aitortzen dizuet, eta medio publikoa -eitb kasu honetan- Interneten okerreko bidetik ari dela iruditzen zait. Denbora lekuko. Arrazoiak Talaiatik emankizunean. Irrati […]