Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi pasahitza teknologia berriak

Jabetza industria

Mikel Elorza | Berria Bolo-bolo ibili da gaia, Durangoko Azokan aurreneko aldiz liburu-e dei dezakeguna ikusgai zegoela. Eta atentzioa eman dit hainbat argitaldarik jabego intelektualaz azaldu duten kezka, eztabaidaren zurrunbiloan ene ustez astakeriak esateraino (lapurretarekin alderatuz artxibo baten deskarga…). Sortzaileen eskubideak errespetatu behar dira, horretan ados gaude guztiok, eta bilatu behar ditugu formulak horretarako; baina […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi pasahitza

BECetik zuzenean: entzun, ikusi eta idatzi

Bai, ni ere BECen nago. Eta beste horrenbeste mila lagun. Eta saretik ari gara, eta twitter bidez beste horrenbeste, eta Telebistatik, edo saretik munduko txokoren batetik…. Asko gara, ez dakit herri oso bat garen, baina herria izan egin bizi duenik badago hemen. Sentitzen da. Sarean ere bizi dugu. Gu herriko hiru lagun ari gara larrabetzu.org […]

Kategoriak
larrabetzutik pasahitza

Norena da bertsoa?

Bergarako saioa izango dogu akorduan tarte batean. Maialenen bakarkako bertsoak, Mikel Laboaren doinuak, argia joan zenekoak, eta guk horrek bertso galduok grabatu eta zabaldu izana. Grabatu, gorde eta zabaldu. Artxibatu eta eskura jarri. Hori da guretzat Internet, holan ulertzen dugu, eta horrela azaltzen saiatu gara. larrabetzu.org komunitateko blogerako grabatu genituen bertsoak, Euskal Herri osoan entzun […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi pasahitza teknologia berriak

Bertso txapelketarik ez dago sarean

#btn09 etiketa on bat izan zitekeen, baina ez da askorik ageri inon. Sare sozialen garaiotan, bertsoak ondo hartu zezakeen olatu hau, baina keba! Ez gabiltza/dabiltza asmatzen, inondik inora. Txapelketak nahikoa du, aretoak bete eta areto handiagoak bilatzearekin antza… Argazkiak.org | bertsolari txapelketa © cc-by-sa: gaztelumendi Txapelketa hutsa Bertsozaletasuna hedatzen eta indartzen ari den honetan, webgune […]

Kategoriak
pasahitza

Lau berba bertso txapelketaren gainean

Badira aste batzuk, Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusia (#btn09) abiatu zela. Zestoatik Laudiora, saio andana bat izan da dagoeneko. Bi hitzetan, bizkaitarrak nagusitu direla lehen kanporaketa hauetan. Unai eta Igorrez gain, beste hamar lehiatu dira eta zortzik aurrera egin dute, semifinaletan ikusiko ditugu. Saioetan lehen lerroan ikusi ditugu gainera Jone Uria edo Miren Amuriza, beraien […]

Kategoriak
musika pasahitza

Bermeoko portuan, kittanuak kantari

Lagun batek mezua bidali, klik egin eta ezin sinestu. Ona! Kitarra lehenengo, mutikoa gero. Kantua. Artea. Ze handiak, gure txikiak. Eskerrik asko juanjo. Etxahunen ikasleak etorri zaizkit niri gogora. Bertsotan erakutsi gura, eta kantuan hasten zaizkionean. Arterik onena erakusten, gure euskaldun gatzbakoak baino zatie hobeto.

Kategoriak
literatura pasahitza

Koldo Izagirre bihotz bakartien klubeko sukurtsalean

kantari nator gainez gain naroan urratsa, kantari noa ai ene, zuhaitzak erre dituen gatza! kantari nator gailurrerainoko urratsa, kantari noa ai ene, ene nekeon lorratza! kantari nator libre nahi zuen urratsa, kantari noa ai ene, ene loturen zehatza! kantari nator bakarrik ez dakien urratsa kantari noa ai ene, ene laguna han datza. kantari nator pausatu […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus pasahitza teknologia berriak

BECetik zuzenean, entzuten eta editatzen

Bertso txapelketak jarraitzen urte batzuk egindakoa izanagatik, Internetek bertsolaritzari eskaintzeko dituenak, oraindik asko eta asko direla konturatzen ari naiz, non eta finalean. Bertsoak zuzenean entzun eta zertan ari garen be imajinatuko bazenute?! Zuzenean ari gara twitter, flickr, facebook, blog komunitate eta abarrerako. Ez gara bakarrak gainera. Larrabetzutik, ordenadore batzuk, argazki kamara batzuk, mp3 grabagailua ekarri […]

Kategoriak
musika pasahitza

aGUr ta gutarrak!

Ez daukat berbarik. Amaitu da, jo dute despedidea! Joan ezinaren pena; ezagutu izanaren zoriona; disfrutatuaren sentsazioa; ikasitakoaren akordua… gozada bat; bi berbetan esanda: Argazkiok dana esaten daurielakoan. klik egin ezkero, Asier Arroita artistak egindako argazki sorta izango duzu. Bitartean, astero moduan, gutagutarrak.eu blogean zer ipiniko zain. Hori be, irakaspen ederra izan da gainontzeko musikari, musikazale, […]

Kategoriak
info 7 larrabetzutik musika pasahitza

gora gtg eta beste asko

Badira zenbait egun, Gu ta gutarrak taldea gurean egon zela. Gaztetxean. Jende mordoa ikusten. Gozatzen. Bertsolaritzaren bide berrietan Unai Elortza eta Igor Iturriagak zeresan asko daukate, zer kantatu gehiago. Disko polita plazaratu zuten iaz, eta urte borobila egin dute eskenatokietatik zehar. Urte hauetan -Korrika kulturaleko proiektu izan ziren, besteak beste- gaztetxe oso gutxitan egon direla […]