Kategoriak
info 7 teknologia berriak

Ikusgarritasuna eta komunitatea bi hitzetan

Egunotan bolo bolo dabil gaia. Batean eta bestean aditzen delako, eztabaida dezentralizatua sortu dugu, ia oharkabean. e-hizketan hasi eta guztiek erantzun ezberdinak eman dituzten arren, badirudi baietz, bagarela, badugula, badihardugula… komunitatea osatzen dugu. Horretan ez dago duda handirik. Komunitatea edo kuadrila? kezka agertu du Joxek, eta gaztelaniaz ere itaun bera planteatu du. Horrela, galdera bera […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus info 7

aupa tu eitb

Beste saio bat, martitzena izanik eguerdi partean grabatu eta aste osoa izango dugu entzuteko. Aurkeztu berri duten aupatu.com ekarri dut gogoetara. Izan be, zabaldu.com-en klon bezala, kopia txar bat zeozelan esatearren. Ez zait gustatu, aitortzen dizuet, eta medio publikoa -eitb kasu honetan- Interneten okerreko bidetik ari dela iruditzen zait. Denbora lekuko. Arrazoiak Talaiatik emankizunean. Irrati […]

Kategoriak
info 7

Ikasturte berria Info7 irratian

Irailarekin hasten dira ikasturteak gurean. Udako etenak, gogoberritu egiten gaitu. Kolaborazioak, saio berriak, hasiera… dena da bat. Irrati berria da Info7 eta hasieratik ari naiz kolaboratzaile moduan bertan. Talaiatik saioan Teknologia berriak eta batipat Interneti buruzko gogoetak egiten ditut astean behin, -asteartez grabatu, eta aste osoan egoten dira online- . Irailarekin hasi eta honatx aste […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

Teknologia berriak Infozazpi irratian

Asteartero kronika labur bat egiten dut Info 7 irratirako. Teknologia berriak hizpidera ekartzen saiatzen naiz. Ez da erraza, Interneti buruz aritzea Internetetik kanpo. Ez da erreza teknologia hizpide hartzea hiruzpalau minututan. Adibideak, loturak, webguneak erakutsi barik, zaila egiten zait asmatzen asmatzea. Zailagoa oraindik feedback barik. Ez dut ezer entzuten, aditzen, irakurtzen kronika hauen kontura. Infozazpi […]

Kategoriak
agit/prop info 7

Ezetz esan genion gerra hau

Ezetz esateko! Mundua gobernatzen duen lehendakariak, jainkoaren eta demokrazioaren izenean krimen berri bat iragarri du. Horrela jainkoa bera iraintzen du, demokrazia iraintzen du Bushen gobernuak -gobernua baino gehiago oleoduktoa- munduko erretserbarik handienetakoaren jabe izan gura du, Iraken lurrazpian dagoen petroleoaren jabe. Horrez gain, Estatu Batuek gerrarako materialetan xahutzen duen dirutza arrazoitu behar du, eta jendaurrean […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

GAUR8ri buruz Info7 irratian

Gaur8, Info7, Hamaika telebista… zenbakiak hitzaren munduan. Kanalak adieraztetik.. gehiagora. Eskerrak euskaraz gauzak sortu daitezkeen. Eta orijinalak. Eta aspaldian dexente sortzen ari diren. Zapatuen ikusi zuen argia, beste proiektu komunikatibo batek ere. Papera eta sarea uztartu asmo duena. Uztartzen ari dena, hasiera hasieratik. Eredu izango da zentsu horretan, euskal esparru komunikatiboan. Info7 irratian, komunikazioa eta […]

Kategoriak
hurrengo geltokia info 7 literatura musika

Feria de Durango

zenbat durango ditu gure herriak? Euskal esaten diogu, liburu eta disko azoka… liburu eta diskoak badira, baina El corazon del sapo hobeto saldu da Sei Urte baino. Gehiago irakurriko da La brecha, Euskal Hiria sutan baino. Euskal esaten diogu, eta disko eta liburu ez diren ekoizpen gehiago dago urtetik urtera. Joku, mahaigaineko, pegata, jertse, souvenir, […]

Kategoriak
info 7

Durango

Azoka, azoka, azoka, durangokoazoka.com ez da beste berbarik, ez da beste hitzik liburuak, diskoak, erosi, joan, montatu, stand durangon azoka, feria Durangon. liburuak eta diskoak, jostailuak, bideoak, egutegiak… durangon. jendea, jendea, milaka jende, egunotan durangon. erosi, azoka, liburuak, diskoak, ordaindu, montatu, durangon. milaka, euroka, kiloka, batzuk. eta azoka durangon. euskal herrian kultur produkzio handia dago, […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

Buztan luzearen teoria

Aurreko batean, duela aste pare bat edo, Chris Anderson izan genuen Bilbon. Wired aldizkariko erredaktore burua da Anderson, tipo ezaguna mundu osoan. Interneteko kontuetan ere aditua da, komunikazio eta marketing_ari buruz asko daki, ekonomilaria da ikasketez, eta mundu mailako begirada dauka. Wired aldizkaria, paperezkoa da berez, eta mundu osoan banatzen den teknologia berriei buruzko aldizkari […]

Kategoriak
agit/prop info 7 teknologia berriak

Info 7 irratia FMtik entzuten da

Badira hilabete batzuk Info 7 irratia sortu zenetik. Internetetik abiatu zuen bere martxa. On_line irrati bezala ezagutu genuen, Urruñako estudioetatik Euskal Herri osora -mundu osora- hedatu zituen bere mezuak. Orain, uhinen bidez ere entzuten da Kantauri itsasoaren magaletan. Lapurdi eta Gipuzkoan (FM 99.2) eta Bizkaia aldean (FM 102.3) . RDS sistemarekin, autoan edo irrati berriagotean […]