Kategoriak
musika

Sagarrondotik

Azpian zegoen, gerizpean. Eta halako batean mp3 bat erori zitzaion burura. Ez zuen eureka! esan, ezta euroka! ere, baina orduan konturatu zen, musika erori egiten dela, eta berriro igo… eta musikaren akordeek jendea mugitzen dutela. Mugimenduaren teoria bat osatu gura izan zuen gero, han, sagarrondopean. Musikak mugitzen duenaz, musikak eragiten duenaren gainean… karparen azpian. Musika […]

Kategoriak
musika

Makala: music makes me free

Aspaldiko laguna da Mikel Untzurruntzaga Makala. Musikaria, disko jartzailea, musika programatzailea, musika eroslea… eta abar. Berdin jarraitzen du, zale, erosle, jartzaile, ari eta ari… musikaren inguruan. Hainbat disko egin ditu orain arte. Javi P3Zen doinuak nahastuz plazaratu zen, Hondartzan egin zuen gero Metak zigiluarekin, Shakalaka Boom edo holango bat egin du duela gutxi Egaztearekin. Eta […]

Kategoriak
musika

Berri Txarrak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean

Martxoak 2, barikua. Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea. Gaztetuta dago Andra Mari kalea. Jendez lepo gure herria. Autoetan ez da asko nabari, baina oinezkoak nagusi kalean. Gazteleku tabernan ohikoak baino bokata gehiago egin dituzte gaurkoan, plazako jesarlekuetan ere gazteak daude. Instituto adina dute. Euskara eta gaztelania barra barra entzuten da gaur. Gaztetxea betetzen ari da. Gaurko […]

Kategoriak
musika

Conxita irabazle Enderrock sarietan

Enderrock katalanez argitaratzen den musika aldizkaria da. Conxita katalanez kantatzen duen pop taldea da. Helena Casas trikitilaria, Pomada taldekoa izateagatik da ezagun Euskal Herrian. Bera da Conxita taldeko abeslaria. Pop saria eman diote. Eta vilaweb.tv podcasta ikustean akordatu naiz, izan be, aspaldion behin eta berriro entzun dut disko hori etxean. Atsegin dut. Estetikoki eskuartean izan […]

Kategoriak
hurrengo geltokia info 7 literatura musika

Feria de Durango

zenbat durango ditu gure herriak? Euskal esaten diogu, liburu eta disko azoka… liburu eta diskoak badira, baina El corazon del sapo hobeto saldu da Sei Urte baino. Gehiago irakurriko da La brecha, Euskal Hiria sutan baino. Euskal esaten diogu, eta disko eta liburu ez diren ekoizpen gehiago dago urtetik urtera. Joku, mahaigaineko, pegata, jertse, souvenir, […]

Kategoriak
literatura musika

Hiriak

Hitzak: Joseba Sarrionandia Musika: Ruper Ordorika Bideoa: Iker Trebiño

Kategoriak
agit/prop musika

Euskal Herria askatu arte

Joseba Tapia edo zelan zatarra edertu. oharra: testu honen irakurtzeko, kantua entzutea eskatzen da. Ardoak ere ez lizuke kalterik egingo. Real Politik [audio:http://www.josebatapia.com/mp3/RP04.mp3] Museo bat montatzekotan geratu ginela uste dut. Artea egin nahi dugu, baina ez estatikoa. Mugitzen den artea. Mugitzen den musika. Politikoak ez zaizkigula interesatzen… eta beste asko.  Horrelako ideiak trukatu genituen han, […]

Kategoriak
musika teknologia berriak

Audiolab | soinua eta musika baino haratago

Aspaldian nago harpidetuta Xabi Erkiziak bideratzen duen audiolab blogera. Soinuaren laborategi izatetik, musika esperimentala, audioa eta inguruko berrien topaleku, esperimentazio gune eta albistegi digitala ere bada Artelekun sortzen den bloga. Euskaraz eta gaztelaniaz, mundu bat biltzen du bere baitan. Loturak, soinu berriak entzuteko eskaintzak, jaialdien berri eta eztabaidarako proposamen erakargarriak. Xabi Erkizia aspaldian ari da […]

Kategoriak
larrabetzutik musika

Gazte eguna ( larrabetzu )

Heldu da, gaur da Gazte Eguna Larrabetzun. Kartela programa eta argazkiak Gure herria, Larrabetzu pozik jartzen da, alai, gogotsu egun honi aurre egiteko. Hori Bai gazte elkarteak antolatutako jaia da, gaztetxetik herrira, herritik Euskal Herrira. Jende asko, giro ona, musika, rock&rolla, garai bateko debekuek PNVren jarrera itxia agerian utzi zuten. Debekuen gainetik, gaztetxeak jai hau […]

Kategoriak
musika

Ben Harper ez ikustearen penaz

Hasi da Bilbo live jaialdia. Pena eta amorruz gustatzen zaizkidan talde batzuk ikusi barik geratuko naiz. Hasteko lotsagarria iruditu zait Bilbon egin dutena, baina eraberean, ikusteko moduan egon diren kantari eta talde batzuk ez ikusteak pena ematen dit. Kontraesanak. Atzo arratsaldean hasi zen, Gatibuk irekitzen omen zuen jaialdia. Baina, atzo besteak beste Ben Harper kaliforniarra […]