Kategoriak
ikusi eta ikasi

Ezin gozoago Arantza

Aspaldi ez nuen bere berri. Baina Josu Orbek bere blogeko sarrera zabaltzeko bota duenean, irakurtzen hasi eta Zornotzako Arantza etorri zait burura. Blogean murgildu, irakurtzen hasi, argazkiak ikusi… eta, bera da ta! Urteak dira ikusten ez nuela, badakit Estatu Batuetara joana zela, ez nekiena zen horrelako saltsatan zebilenik. Janari argazkilari, erreposteria erreportari edo. Blog eta […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

5 urte hemen idazten

eta ez gara nekatzen. IDazten, irakurtzen, zuzentzen, erantzuten, aldatzen, frogatzen, ikusten, ikasten. 5 urte blogeatzen. Eta ez gara aspertzen. Eta ilargipean, kanpoan euria ari duela, sarean ibili eta itxura berria ematen diozu zureari. Badakizu edozein unetan alda zenezakela, eta berdin dizu horrela mozorrotzeak. Eta irakurleen esanari jaramon egingo bazenio bezala, aurpegi hori jarriko duzu. zertan […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

etenik ez

jaiak, oporrak, lana, mendia, erreka, hondartza, bidean, errepideak, nekea, gauak, ametsak, ikastaroak, pop, musika, olatuak, nagia, siesta… eta bloga? blogari eragin gurean, zer zelan non nondik zergatik… eta erantzuteko gaitasunik ez. copyleft argazkia GViciano bloga ez da eten, gogoa amaitu ez eta idazten hasteagaz bat, sortzen dira ideia barriak, asmo barrituak, berrikuntza gogoak…

Kategoriak
gaztelumendi.eus

gaur bezalako egun batez

abenduaren 3a zen. Baina 2004koa. Nazioarteko eguna omen euskarararentzat. Egunkariakoak Madrilera. 4 urte igaro dira eta hemen jarraitzen dut, blogeatzen. gaztelumendi.org bloga sortu eta sarean hedatu nuen; Durangoko azoka gero, eta lagun zein ezagunen artean zabaltzen hasi zen. 4 urte, zer ez den pasatu! Neure burutik bezala, inguruan ere. Gauzak ez dira asko aldatu, baina […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus teknologia berriak

Twitter eta bloga uztartzen

WordPress blogak kudeatzeko software askeak, aukera asko eskaintzen ditu. Gero eta gehiago gaur egun. Pluginak, themeak, aukerak, denetarik.. Orain arte plugin batzuk instalatuta eta martxan izan ditut. Oraindik asko daukagu ikasteko, garatzeko… eta gaurkoan twitter plugina frogatzen hasiko gara. Ea zelan doakigun.

Kategoriak
gaztelumendi.eus

blogasmoak

Badakizue: aurrikuspen, plangintza eta promesen aroa da aste hau. Udaurretik hasi nintzen blogari buruz pentsatzen. Erritmoari zelan eutsi, gogoa zelan ase, pentsamenduak zelan idatzi. Orduan lerro batzuk prestatu nituen sarean, dokumentu batean. Errepasatzen hasi eta barriro be zelan ekin pentsatu izan dut lantzean behin. Irakurtzen dutenek zer eskertzen duten, zer gustatzen zaien jakitea ez da […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Isil isilik…

Ez dakit Ibarretxe minitreguaz jakitun dagoen, baina maiz deskantsatzea baino, atseden hartzea baino gauza hoberik ez dago. Baina ni ez naiz nekatu, ez horixe. Beste batzutan, indarra hartzeko beta komeni izaten da. Lantzean behin, gogoetak be egin behar izaten dira. Askotan ez dago aitzakiarik, gogoa falta, denbora eskas, zeregin garrantzitsuagoak Kontua da, isilik eduki dudala […]

Kategoriak
i+g teknologia berriak

Beti frogatzen ibiltzeko aukera

Egunetik egunera gune berriak ezagutzen. e-gunetik gunera gabiltzalako. surfin in the net. Sareak hori du, asko ikusteko, baina gehiago ikasteko. Eta beti ari gara txunditzen. Nork zer asmatu da kontua. Eta asko ari da asmatzen, itzultzen, garatzen, jorratzen. Eta sarea, gero eta aberatsagoa, anitzagoa, ezberdinagoa, gustukoagoa bihurtzen da. e-gunetik gunera, gauza berri asko ikusten ditugu […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Atzera begira (2007an idatzitakoak)

Urte berria eta promesa zaharrak. Astea daramagu egutegi berriari egunak kentzen, eta negua hotzago da ordutik ordura. Bloga izoztuta geratu zaigu, eta ezer idatzi aurretik, iazkoak gogoratzen pasa dut arratsaldea. Hilez hile ibili naiz. Eta egia esan, idatzi behintzat irakurri baino gehiago egin dudalakoan nago. Ahaztuta nituen batzuk, baina irakurtzen hasita… a ze urtea 2007koa! […]

Kategoriak
teknologia berriak

wordpress 2.3 bertsioa frogatzen

Duela 15 egun jarri zuten eskuragai wordpress blogak egiteko software libre onenaren 2.3 bertsioa. Egin barik neukan, eta gaur zerbitzarian sartu eta aldaketa egin dut. Minutu gutxi batzuk izan dira, hiru klik guztira. Aukera berriak eskaintzen omen ditu orain, bug guztiak desagertu omen dira, eta gainera etiketak gehitzeko aukera esakintzen du, orain arte ez bezala. […]