Kategoriak
ikusi eta ikasi larrabetzutik

Lucio dokumentala gurean

badok>eztok dokumentalak eta eztabaidak Gaur Lucio dokumentala ikusiko dugu herrian. Anarkista, albañil, faltsifikadore, banku ebazle… ideia batzuen alde, bere modura burrukatu den gizon nafarraren historia. Hilero dokumentala ikusten hasi gara 2010. urtean. To shoot an elephant, urtarrilean Brad Will beste gau bat barrikadetan, otsailean Lucio, martxoan Euskal Herria helmuga, apirilean Patri Muñoz zuzendaria etorriko da. […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

Asisko Urmeneta mundu osoan doan! free

Asisko Urmeneta asko gustatzen zait. Egiten duena egiten duela. Badaki egiten. Sortzailea da. Napartheid sasoian ezagutu nuen, Pernanen bitartez. Artista da, marrazkilaria da, euskaltxain ona, sortzailea, euskaldun osoa, irrigarria, hizkuntzalaria (hizkuntzetan ibiltzen badaki, gurean bereziki, gureetan), hiztun oso ona, berba jario arras interesgarria dauka, berbak asmatzen dituela iruditzen zait askotan… baina iturri askotatik edaten duenez, […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

Azken berriak (ikusentzunezkoak)

Mezu bat igorri dit Unai Iturriagak, idatzi zuen azken gidoiarekin egin den azken filmearen harira. Animazio film luze bat da. Asisko Urmenetak eta egin dituzte marrazkiak (kasu! bi dimentsiotako marrazki bizidunak, interesgarria bide urratse hori), Juanjo Elordik zuzendutako filma. Mikel lagun honddarbitarra ere tartean ibili da… produkzioan ere Michelle aritu da. Beraz, filmearen ingurumarian ezagun […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi larrabetzutik

Euskarazko film laburrak, eta gurean?

Urtero bezala Topaguneak iragarri du Film laburren zirkuitua. Aurten Euskal Herrian ez ezik, Bartzelonan, Erroman, Londonen, Parisen eta Shangain ere ikusgai izango dira euskarazko laburmetraiak. Seigarrenez emango dituzte pelikulok. Eta gurean, barriro be filmerik ikusi barik. Euskara elkartea eta gu Ez dakit, baina uste dut gurean euskara elkarteak edo ez duela jasotzen Topagunearen berri, edo […]

Kategoriak
agit/prop

Barriola San Adriango azeria

Juanba Berasategi zinegileak beste pelikula bat egin berri du, animaziozkoa hau ere, horretan espezialista baita pasaitarra: Barriola San Adriango azeria. Bertan, Aizkorriko azeri lapur baten istorioa kontatzen ei digu, Koldo Izagirreren gidoian. Aurreko asteburuan estrainatu bide zen, eta honetan Bilboko karteleran irauten badu, ikusteko asmoa daukat. Trailer hau ikusi dut Eitbko gunean, baina blogean jarrita, […]

Kategoriak
musika

Zerura begira Fermin Muguruzarekin

Mirant al cel filmea ikusten izan naiz goizean. Astearte goiza, Capitol zinemetan, pase berezia. 1938ko martxoaren 17an Bartzelona bonbardatu zuten Francoren agindupeko hegazkin faxista italiarrek. Hiru egun etengabe izan ziren, zerutik bonbak jaurtitzen hegazkin faxistak, eta hiria setiatuta zerura begira. Gernika ondo gogoan dugu euskaldunok, baina Bartzelonakoa hiri haundi bat bonbardatzen zuten lehen aldia zen […]