Do you know Aurreskillers? Sarean ari da hau bideoau zabalduten, eta beharbada ondiño eztozue ikusi ezta? Aurreskillers, badazpada be dantzan hasi behako!
Do you know Aurreskillers? Sarean ari da hau bideoau zabalduten, eta beharbada ondiño eztozue ikusi ezta? Aurreskillers, badazpada be dantzan hasi behako!
Bonberenea txaranga ezagutuko duzue beharbada. Tolosatik, beraien jai giro eta umorea edonora zabaltzen. Kutsatzen. Disko bat ere egin dute, osatu dute, gozatu dute… bertsioekin osatua. Eta horrelako kantu ederrak aurkezten dituzte. Bonberenea Txaranga. Ramones taldearen Let’s go! kantua bertsioneatzen.
Gu ere Iruñean izan gara, Euskal Herriko jairik handienean, mundua zapi gorri baten azpian kabitzen den hiriburuan. Eta bertatik baino hobeto jarraitu daitezke jaiak gaur egun Interneten. Saretik. Zezenak, arropa zuria, edana, karrikak, ikurriñak, Iruñea jai handi bat da. Sanferminak gure herriaren lekuko dira. Historia egiten dute, egin dute, egingo dute oraindik… lehen bezala orain. […]
Musika asko entzuten dudan arren, zenbaitetan denbora gehiago izatea gustatuko litzaidake. Albisteei, liburuei, blogei kasurik egin ez, eta bazkalorduan zein lan denboran musika aditzen egon. Kontzertuetara joan, eta irratian kantuak pintxatu. Atsedenik gabe egongo nintzatekela ziurta dezaket. Ez naiz aspertu azken 25 urteotan, eta grinak jarraitzen du. Aspaldian Euskal Herriko talde bereziak entzuten ditut. Bereziki […]
play it again! Aurreko astea oso gorria izan danez, hau baltzago hastea pentsatzen. facebook bidez kontzertu baterako gonbidapena jaso (sarrera ordainduta noski) ta bideoa ikusten hastea, dana bat. ikusi eta flipatu, ia ia dantzan hasteraino. Datorren barikuan, Durangoko Plateruenean Cherry Boopers eta Revolutionary brothers, ta King konsul be handik izango da, reggae apur bat jartzeko […]
Nondik irtetzen da barrura Kerobiak trilogiaren bigarrena prest du dagoeneko, datorren astean, gaur zortzi plazaratuko du. Aurretik baina single bat eta bideoklipa sareratu dituzte. Oraingoan ere, arrakastatsua suertatuko delakoan nago. Bideoa baina, artistikoagoa da -oraindik- lehen ikustaldian gehiago gustatu zitzaidan aurrekoa, baina honek be maila ona du. Kantua bai, kantua sakona da, melodikoa. Kerobiak estilo […]
Josu Larrinaga musikazale moduan ezagutu nuen, soziologoa da, irakasle unibertsitatean, erdi familiakoa dudala ohartu nintzen gero eta batez be kontzertuetan egiten dut berarekin topo. Proposatu zidan udako ikastaro batean zebilela burubelarri eta ea zeozertan laguntzerik neukanez. Baietz, gaia jakin ostean. Euskal pop musika, euskal pop gizartearen isla? galderari erantzun asmo diogu, soziologiatik. Ikasiko dugu musika […]
Aspaldian asko entzuten eta jarraitzen dudan taldea da WAS. Erakargarriak egin zaizkit hasieratik, eta zuzenean ikusteko aukera izan dudanean, ikusi eta damurik ez. Geroztik gehiago jarraitzen ditut, facebook bidez dakit beraien berri. Beraien kontzertuak, jendearen iritzia, hurrengo boloak… nondik nora dabiltzan. Egia esan, egun ezenan dagoen talde interesgarrienetakoa da gurean. Getxokoak dira, Deu Txakartegi baxujole […]
Sekulako txapa ematen ari zaizkigu Radio Euskadin (eitb osoa) Gu gira diskoa dela eta ez dela. Zelan diren gauzak, hemendik 25 urtera agian, gaur jartzen ez dituzten diskoei omenaldia egiten dietenean AHT gelditu pegata jarriko diote iPod zahar bati. Botereak, radio euskadi botere administratiboaren irratia da egun, Ibarretxerena oraindik, Nuklearraren kontrako pegata batekin, a ze […]
Negozioa, jarrera, itxura… denetarik pentsatzen dugu musikaz ari garenean. Harrokeria, apaltasuna. Ireki edo itxia. Fama eta aparra. Dirua eta jukutria. Baina niretzat, musika sormena da batez ere. Eta horregatik dakit jakin, musika onak, musikak zeozer esan gura duenean, aurrera egingo dela. Negozioaren, jarreraren, itxuraren, harrokeriaren, apaltasunaren, famaren, aparraren, diruaren eta jukutriaren gainetik. Sormena da behar […]