Etiketa: eh
Kantu hau entzuten dudan aldiro, Euskaldunon Egunkaria etortzen zait burura. Badakit, Ruper Ordorikak ere, sasoi horretan sortu zuela kantua. Bost urte igaro dira, baina hutsunea nabarmena da. Gaur beraz, kantu bat, hutsune hori betetzeko. Kantu hau, 5 urteotako zuloa estaltzeko. Kantu bat minari eusteko. Kantu bat, negar malkoak lehortu, eta ukabilak zabaldu eta idazten jarraitzeko. […]
Astelehena da, eta zenbait gai izan ditut buruan. Zeini heldu asmatu ezinik ibili naiz, eta labur labur aipatu gura nituzke, ahal dela. no time for love Harrituta geratu naiz duela astebete abiatu genuen ekimenak, ze indar hartu duen. Munduari bira eman dio dagoeneko, han eta hemen irakurri ditugu mezuak. Ordezkari politikoek baliatu dituzte, egunkarietako portada […]
No time for work (greba orokorra)
nik ere gaur greba egin dut lanean. Bilboko kaleetan ikusiko nauzue beharbada, grabadora eta telefonoarekin, Info7 irratirako kronikak egiten. Gaur Bilbo Hiria irratian eta Info7 irratian albistegi bereziak. Grebari buruzko berbak. Grebaren jarraipena grebaOrokorra izeneko blogean.
no time for love kantuarekin abiatu dut aste honetako kronika laburra info7 irratian. Hertzainak taldearen kantua ekarri dugu gogora, baina kantua entzutea ere posible egiten du Internetek. Irrati kronika izanik… zer hobea kantuarekin hastea baino. No time for love kanta ederra da, eta beharbada horrek egin du hain azkar, hain ausart sarean zabaltzea. Egia esan […]
No time for love | berriz ere
Ez dute uzten, maiatatzen gauean Euskalduna izatea, abertzale jardutea, herrigintzan ekitea, militante jokatzea, ez da posible. Maitasunaz jardun gura nuke, baina ez dago aukerarik. Demokraziaz mintzatu nahi, baina ez dugu ezagutzen. Internet gauza handia da, gure askatasun eremu ttipia ere bada, eta horretan aritzen gara, askatasuna hedatzen, askatasuna zabaltzen, askatasunari oihu egiten, askatasuna aldarrikatzen. No […]
Maletillen matxinada sagardotegian
Larunbat gauez Lizeaga sagardotegian. Maletillen matxinada. Izen handiak: Egaña, Paya, Silveira eta Lujanbio. Eta beste ziento erdi baino gehiago maletilla. Maletillak dira, aurreko Gipuzkoako bertsolari txapelketaren karietara, GARAk asmatutako bertso jokoan aritu diren bertsozaleak. 300dik gora izan ziren partehartzaileak, eta batzuk saria ere jaso zuten. Urteko lehen txotx gaua izango zen gutako gehienontzat. Sagardo berria […]
No time for love
Maite zaituztegu esateagatik justizia gainean duzunean, seinale ona ez. Maitasuna baina, ezin kartzeleratu daiteke. Ez da ziega batean, justizia jauregi batean edo epaitegi batean sartzen ahal. Astea atxiloketa batzuen berriarekin hasi genuen gaur zortzi. Arrasaten bi lesakar. Medikuen txostena ukan genuen astelehenean. GARAren gune elektronikotik mundura egin zuen medikuaren agiriak. Igor Portu ospitalean zen, Mattin […]
Argi geratu da, ezta?
argazkia: ahtgelditu.org Nahiz Guardia Zibilaren kontrolak, nahiz Miren Azkarataren kriminalizazio eta desitxuraketa saiakerak, nahiz Jaurlaritzaren oztopo eta trabak, nahiz komunikabide nagusien izkutaketa eta desinformazioa… argazki hau luzaroan izango dugu gogoan. Arrasateko mobilizazioa, orain arteko handiena izan da Abiadura Handiko Trenaren kontrako burrukan. Abiapuntu berri bat, estabaida soziala galdegiteko, inposaketari aurre egiteko… eta gizarte mugimendu herritarra […]
