Kategoriak
larrabetzutik

Urkoren argazkiak

Argazki erakusketa dago Hori Bai gaztetxean. Larrabetzu 2.0 ekitaldi sortaren barruan, beste ekitaldi bat. Ez azkena. Urko laguna da, Madrilen ikasten du, baina sareak asko elkartu gaitu. Beragaz berba asko egiten dut, bere adineko gazteekin baino gehiago agian. Sortzailea da, eta aspaldion argazki kamaragaz dabil topera. Eta herrian bere lehen erakusketa antolatu dugu. Hori Bai […]

Kategoriak
larrabetzutik musika teknologia berriak

bart gose, gaur ase

Asteburu intentsoa izan da hau. Pettirekin hasi ginen barikuan, eta jendea pozik. Kalean, ilargipean eta eskailera batzuk anfiteatro moduan baliatuta. Zapatuan basquecamp, 30 lagun baino gehiago eta 15 hitzalditik gora. Giro ona, eta asmo berri ugari. Asko ikasi genuen danok. Domekan larrabetzu 2.0 ekimenen barruan GOSE Arrasateko taldearen kontzertua gaztetxean. Irudietan ikusiko duzuen lez, adin […]

Kategoriak
larrabetzutik teknologia berriak

#basquecamp hizpide ARGIAn

ARGIA aldizkariko Eli Pombok elkarrizketa bat egin dit asteon, bertsio digitalerako. Hari@ buletinarekin be, banatu dute gainera. #basquecamp ekimena azaldu eta datorren ekainaren 7an Larrabetzun egin asmo dugunari buruzko xehetasun batzuk eman, eta Interneteko panoramaz iritzia eman dut. Titularra deigarria egin du gero! Patxi Gaztelumendi: “Alfabetatze digitala behar du herri honek, euskalduntze alfabetatzearen fasea amaituta” […]

Kategoriak
info 7 larrabetzutik musika pasahitza

gora gtg eta beste asko

Badira zenbait egun, Gu ta gutarrak taldea gurean egon zela. Gaztetxean. Jende mordoa ikusten. Gozatzen. Bertsolaritzaren bide berrietan Unai Elortza eta Igor Iturriagak zeresan asko daukate, zer kantatu gehiago. Disko polita plazaratu zuten iaz, eta urte borobila egin dute eskenatokietatik zehar. Urte hauetan -Korrika kulturaleko proiektu izan ziren, besteak beste- gaztetxe oso gutxitan egon direla […]

Kategoriak
larrabetzutik

Mapak, mapak, mapak

Modan daude mapak. Beti erabili ditugu. Orain Internet bidez heltzen gara leku batetik bestera. Bidea markatzen digute, nora heldu ikusten dugu. Mundua pantaila batean sartzen da. Kantu bat ere gogora datorkit horrelakoetan, Zaramak kantatzen zuenez, “egunkarietan gaude, mapetan ez“. Eta hor, beste aukera bat ematen digute sareko mapek, sareko bilatzaileek. Aspaldi egina nuen froga txiki […]

Kategoriak
agit/prop

Egunkaria libre!

Kategoriak
agit/prop info 7 larrabetzutik teknologia berriak

Zenbait mezu labur

Astelehena da, eta zenbait gai izan ditut buruan. Zeini heldu asmatu ezinik ibili naiz, eta labur labur aipatu gura nituzke, ahal dela. no time for love Harrituta geratu naiz duela astebete abiatu genuen ekimenak, ze indar hartu duen. Munduari bira eman dio dagoeneko, han eta hemen irakurri ditugu mezuak. Ordezkari politikoek baliatu dituzte, egunkarietako portada […]

Kategoriak
larrabetzutik

Giro ona herrian egunotan

Egunero badago zeozer. Gaztetxeak beti gauza asko antolatu izan ditu gabonetan Larrabetzun. Kultur ekitaldiez gain, ostantzekoak be lekua izaten dute holakoetan, eta azkena kirolarien ekimena izan da. Herriko kirolariak batu, eta Euskal selekzioen aldeko ekimena burutu dute. ESAITen deialdiarekin bat egin, eta abenduaren 29rako Bilbora deitu dituzte herritarrak. Nazio bat selekzio bat deialdia bultzatu dute […]

Kategoriak
larrabetzutik pasahitza

lau ertz eta saio borobila

Urteroko bertso saioa izaten da abenduaren 25ekoa. 1994an hasi ginen antolatzen. Ari naizela! Ari naizela! ekitaldietatik azkena izan zen ordukoa. 1994ko Euskal Herriko finalistak izan genituen orduan, Andoni Egañak lehen txapela jantzi eta astebetera. Frontoia bete genuen, eta hurrengo urtekoan pentsatzen hasiak ginen. Egin genuen 1995ekoa ere, frontoian. Baina hotza gogoratzen dugu ordutik, eta Sarasua […]

Kategoriak
18/98+

Urte gorri on

Maiatzaren lehenean, kokakola lata bat… kantatzen dugu Moraurekin. Eta gabonak datoz orain, jatordu ikaragarri luzeak, familiakoen bilkurak, opariak, Olentzero, herriko argi garestiak, erropa berriak, gertukoak urruti, haiek gogoan, hotza kalean, gaztaina gozoak… ez da erraza guzti hau Kontraesanen Errepublikako biztanleontzat. Munduko hiritar izan nahi zenuke halakoetan. Marxekin mozkortu, Leninen ardotik edan, eta ostean Castroren bizarrak […]