Kategoriak
info 7 larrabetzutik musika pasahitza

gora gtg eta beste asko

Badira zenbait egun, Gu ta gutarrak taldea gurean egon zela. Gaztetxean. Jende mordoa ikusten. Gozatzen. Bertsolaritzaren bide berrietan Unai Elortza eta Igor Iturriagak zeresan asko daukate, zer kantatu gehiago. Disko polita plazaratu zuten iaz, eta urte borobila egin dute eskenatokietatik zehar. Urte hauetan -Korrika kulturaleko proiektu izan ziren, besteak beste- gaztetxe oso gutxitan egon direla […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

Diaspora eta Internet

Aspaldian hasi ziren euskaldunak atzerrirako bidea hartzen, herbestera, lan bila, Euskal Herritik ihes batzuk, ekonomiak bultzatuta, bidaia luzeak egitera, bestelako mundu berrien bila. Guztiek osatzen dute euskal diaspora. Eta badira diasporako partaide berriagoak ere, aspaldiko joandakoen belaunaldi berriak, aspaldi honetan joandako ikasle eta irakasleak, lan bila XXI. mendean alde egindakoak. Azken hauek izango zituen buruan […]

Kategoriak
agit/prop info 7 larrabetzutik teknologia berriak

Zenbait mezu labur

Astelehena da, eta zenbait gai izan ditut buruan. Zeini heldu asmatu ezinik ibili naiz, eta labur labur aipatu gura nituzke, ahal dela. no time for love Harrituta geratu naiz duela astebete abiatu genuen ekimenak, ze indar hartu duen. Munduari bira eman dio dagoeneko, han eta hemen irakurri ditugu mezuak. Ordezkari politikoek baliatu dituzte, egunkarietako portada […]

Kategoriak
info 7

Hala Bedi irratiak 25 urte

Aste honetan Euskal Herriko irrati libreetan aitzindaria den Hala Bedi izan dugu hizpide gure Talaiatik. 25 urte beteko ditu Gasteizen sortutako irrati libreak. Egun 100 lagun inguru ari da astero irrati emankizunak egiten Gasteizko estudiotik. Astero batzartzen da asanblada, eta erabaki guztiak asanblada bidez harten dituen komunikabide aktibo eta partehartzailea da Hala Bedi. Beti izan […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

zazpi@2007 info7 irratian

Joxe Rojasek teknopata blogean botatako proposamena, ekimen interesgarri bilakatu zaigu oso denbora gutxian. Nik neuk be, entzuleei luzatu diet dagoeneko horren berri. Urteko interesgarriena dena, modu partehartzaile batean erabakitzeko aukera den ezkero. 2007 urtea badoa, eta zazpi ekimen aukeratu beharko ditugu guztion artean. Abenduan proposamenak egin eta urtarrilean bozkatu, wikiak dioenaren arabera. Infozazpiko entzuleok badakizue, […]

Kategoriak
info 7 literatura musika

herrikultura.org

Aktualitateari so, Durangoko azokak ekarri duen eztabaida iragarri gura izan dut aste honetako Infozazpi irratiko kronikan. Internet lekuko baino ez da izango, posta zerrenda bat delako finean herrikultura.org guneko egitasmo nagusia. Posta zerrendan jende asko ari da izena ematen, eta alde horretatik eztabaida interesgarria suertatuko dela atzeman daiteke. Baina hori, egunerokoak esango du. Kultura, merkantilizazioa, […]

Kategoriak
agit/prop info 7

Irratien sarea, irratiak eta sarea, sareko irratia

Asteon asko lotsatu barik irratia.com hartu dut hizpide asteroko mikrosaion. Talaiatik deitzen dioten kolaboratzaileoon tarte horretan, hurbiletik ezagutzen dudan proiektua aurkeztu dut, eta gainera info7 irratian ere asteazkenero entzuten denez gure emankizuna, aproposa zela iruditu zait. irratia.com egiten dugunok, gogoa eta ilusioa jarri dugu abenduaren 5eko saio berezian, eta horregatik eskura ditugun euskarri, ideia, eta […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi info 7

ahtgelditu.org herri mugimenduak eta sarea

Astearteroko mikrosaiora ahtgelditu.org ekarri dut asteon, eta abiadura handiko trenaren kontrako webgune azkarra deitu diot. Abiadura handiko trenaren inguruko eztabaida azkartzen ari den honetan, Elorrixoko herritar eta lagunak izan ditut gogoan. Aitortu dezadan, aurretik. Herri mugimenduak astiro Astiro, oraindik astiro, geldo, trakets ikusten ditut inguruan Interneten inguruan. Kezka sortu da, baina kezkatik haratago, eredu ere […]

Kategoriak
agit/prop info 7

gaztesarea.net aurrera

Astearteroko mikrosaiora gaztesarea.net ekarri dut asteon, Madrileko Audientzia Nazionalera joan diren une berean gainera. Teknologia berriak, Internet hartzen ditugu hizpide. Eta hara non, Madrilerako bidea egin behar izan dute gazteen atari honetako arduradunek, zer eta Kaskagorri konpartsaren webgunea zerbitzarian ostatu hartuta izateagatik. Eta argazki hauek, delitu dira nonbait. Bilboko gazteak dira denak, kartzelan daudenak, Kaskagorri […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

Wifi sareak hizpide hartuta

Astero gai bat aukeratzeko, baina asmatzea da kontua. Horregatik, gaiei buelta bat baino gehiago eman ohi diet. Unea, entzuleak, ez oso teknikoa, ez beti webguneak… baditu nahiko buruhauste 3 minutu inguruko bakarrizketarako. Baserrian nengoen, Internet barik. Eta horrek gaia mahai gainean jarri zidan. Wifi sareak. Euskal Herriko wifi sare bat amets. Gunez gune, une oro, […]