Kategoriak
ikusi eta ikasi

zaindu maite, egin duzun hori

Pixka bat piska bat da, baina hauen muturra neurtzeko ez dago neurririk. Etengabe ari zaizkigu aztertzen, etengabe neurtzen, trabak jartzen, gaitasun agiriak eskatzen…. noiz neurtuko ditugu guk beraiek? Hauteskundeak al dira kotoi froga bakarra? Nork epaitzen du epailea? Maiteri egin diotenak ez du izenik, adjetibo guztiak labur, ttiki, ez deus; euskara irakasle agiria baino gehiago […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi software librea

Hiztegia bete berba bueltan

Atzean geratu da BXL. Fosdem ekitaldi jendetsu bat izatetik, etiketa bilakatu dugu sarean. Berdin flickr argazkietan, twitter-eko mezuetan edo blogetako kroniketan. argazkia: polzme cc lizentziarekin Niretzat baina, berba esanguratsuz betetako hiztegia izango da aurrerantzean Fosdem 2009. Domeka iluntzean, hegazkinaren zain geundela zera galdetu zidan Julenek –Zer, ikasi duzu zerbait? eta baiezko borobil bat egin nion […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

splitweet euskaraz #splitweet

Badakizue, txikian ari gara. Laburrean. Luzerako ez digu ematen, hor ari gara… esan, konta eta irakurtzen. Emozioak azkar zabaltzen dira. Gogoetak, fast think baino gehiago dira hala ere. Asteon gertatutakoa orain, labur labur. Galdetu zuen Igorrek. -Inork ezagutzen du twitter kontu bat baingo gehiago kudeatzeko tresnarik? Erantzun zioten azkar -Splitweet sortu dute katalan batzuek… Esan […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Urte barri barri

…dekonak ez dekonari, guk ez deku eta guri ezpabe txarri belarri. Kantan eta jantzan hasi du urtea. Urteko lehenengo argiak, kanpoan harrapatu gaitu, etxeratzeke. Eta zer eskatuko zer eskatu, hasi gara endredoan. Eguna joan, eguna etorri asmatu ezinik ondiño. Ze izengo ete da…. Ez dakigu, baina zerbaiten bila bagabiz ibili. Nora ete goazen ez dakigun […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

sare sozialak hizpide

Iruri Knörr eta Katixa Agirre izan dira gurekin. Berbaz. Elkarrizketa digitala izan da gaurkoa. Sareari buruz. Sare sozialak. Facebook, tuenti, twitter… sare sozialak dira. Interesgarria da fenomeno hau. Eta hor ari gara gu ere, sartuta. Eta sekulako azalpenak eman dizkigute bi neska gasteiztarrek. Badakite zertaz ari diren. Eta elkarrizketan murgildu gara… oso oso gustura. Jabik […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Komiki azokan

Igande euritsua herrian. Erromon komiki azoka dagoela eta bertara joan gara, etxekoak eta lagun bat. Bi plaza eta bi karpa. Sarrerak ordaindu -2,50 euro- eskumuturrekoa jarri eta barrura. Inpresioa egiten du, Durangok inoiz joan ez direnei egingo dienaren antzera. Gero barruan atseginagoa da kontua. Ibilgarriagoa, ikusgarriagoa, koloretsuagoa. Leku pausatuagoak daude, hormara begira egoteko modukoak, komikiak […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

hackintza ikastola

I’m PC. Ubunturen alde, inoiz ikusi dudan iragarkirik onena, duda barik. Ingelesez eta euskaraz sortua, gaztelaniaz azpititulaturik…. ikastolako ikasleek, beraien ordenadore ttikia eskuartean dutela, egin eta sortu duten bideoa itzela da. Jakintza ikastola, jakintza eta informazioaren gizartean aitzindaria dugu. Blogak, partehartzea, hizkuntzak, software librea… uztartzen ari dira urteotan, ta gainontzekook ere gure zoriona eta begirunea […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi info 7 teknologia berriak

software librea gura dugula, jode!

Sinadurak gora doaz software librea nahi dugu gunean. Milatik gora dagoeneko, eta gorantz. Kezka sortu da, eta keza hori hedatzean hasiko dira arduradunak arduratzen. Batzutan ez dakigu axolagabekeriaz, edo benetan jakitun direlako hartzen dituzten erabaki hoiek agintariek. Software pribatiboa bultzatzeak, beraien eredu neoliberalarekin bat egiten du, dudarik gabe. Baina hala ere, guk, herritarrok, badugu kritikatzeko, […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi

Hasi gara eta ez da gitxi

Urriarekin, martxan dago martxan egon beharreko guztiak. Normaltasuna, ordutegi berriak, promesak gauzatzen edo ez… eta batez be erritmoa. Musikaren erritmora mugitzen hasi gara… eta holan hobeto ezta? Lagun batek esan dit, blogak twitter itxura hartu duela, what are you doing? galderari erantzuten nabilela etengabe… eta agian egia izango da. Agian bai. Blog hau, zuekaz harremanetan […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Alderdi eguna bai ta EZ!

Goizean oinez, erdi lo. Kartelari begira, futbol kamiseta bat afitxean. Selekzioa? Liga? Orain? Aibala, Alderdi eguneko kartela. Ez da txarra. Eta irakurtzen hasi eta baietz…. baina badirudi ez esaten duela. Tipografiari erreparatu, eta handiago ikusten dut EZ hori, bai baino. Kontsulta? Bai edo ez, zeri? Ez dut erantzunik topatu. Bila aritu naiz, eta herrikoak autobusez […]