Kategoria: musika
entzun!
Orain jeitsi dut, entzuten hasi… Maixa Lizarribar (maixa eta itziar) eta Ines Osinaga (Gose)… a ze parea! Trikia gustuko baduzu, elektronika apur bat, erritmo dantzagarriak, kaixo.com atariari jarritako koplak… eta gazteenak dantzan jartzeko moduko doinua. gustatu egin zait, txatean sartzera gonbidatu nau… eta Kaixoren 10 urteko ibilbidea laburbiltzeko kantu ederra. Zorionak Aitor, Zorionak Kaixo! eta […]
beste gau zoragarri bat. Zenbat denbora ikusi barik? 90. hamarkadako indarra, gogoa, gaztetasuna. Herritik 20 lagun edo joango ginen Bilbora. Hori Bai gaztetxean jo zutenean, gazteegiak ziren batzuk ere gurekin joan ziren, Kashbad beti gustatu zaigulako. Kafe Antzokia bete beteta. Eta bat batean, eskenatokian kitarra doinuak… bat bi eta hiru, Gabon Bilbo! dio Sorkunek eta […]
deabruak teilatuetan
gaur kaleratu da 1973 diskoa, aspaldian -berria jaso genuenetik- entzuteko horrenbesteko gogoa izan dudan diskoa. deabruak teilatuetan, eta ilusioa, irrifarre ttiki bat, aspaldiko akorduak. Pasa dira urte batzuk, unibertsitatean genbiltzan orduan. ARGIAko musika kritikak eta El Tuborako elkarrizketak egiten nituen orduan. Eta maketa erakutsi zidaten. Nik oraindik ez nituen ezagutzen bikiak. Beraiek aurkeztu zuten bere […]
Pako Aristi hots egin zioten, astero bezala. Prentsaren azterketa berezi bat egingo du aurrerantzean idazleak. Kritikoa, zelan ez! Eta Euskadi gaztearen azkena jarri zioten, entzungai. Mesedez kentzeko eskatu zion berak Maite Artola esatariari. Eta broma zela pentsatu honek. Serio ari zen Aristi, Itoizen kantuari inoiz egin zaion bertsiorik txarrena esan zuen, han, non eta antenan, […]
EHZ festibalera goaz
Guk ere bukatu dugu ikasturte/denboraldia. Aurrera egiteko indarra hartuko dugu orain, eta ospatzera EHZ jaialdira goaz. Asteburua Zuberoako Idauze Mendin eman, eta kontzertu piloa, hitzaldiak, antzerkisaioak, eta ondo ondo pasa ostean, itzuliko gara.
txin txin- txin txin! diruaren rocka
Diruaren hotsa. Musikaren norabide berria. Instrumenturik preziatuena. Ahotsak itzali dira, mikrofonoek kutxazain automatikoetan baino ez dute soinurik egiten. Argi gorriak piztu dira, baina bbk-ko iragarkikoak dira. Bideo pantailan ez da besterik ageri. Nola izan bezero. I like rock & you? How are you. Bukatu da rocka. Hasteko dago borroka. Musika iruzurra da, eta zu dantzan […]
RATM itzuli dira 7 urteren ostean
Denbora azkar igaro da. 7 urte jo barik, gehiago izango dira Donostian ikusi genituenetik. click here to see more videos like this Twitter bidez jakin dut, boligorriak ohartarazita. Bideoa ikusi eta Euskal Herrian berriz ikusteko gogoz geratu naiz. Larrabetzun gero eta jarraitzaile gehiago dituztela ohartu naiz gainera, gazteagoekin berba egin ostean. Horregatik, Euskal Herrira, edo […]
Beli Txalak
Munduan ari dira. Munduko dira. Nazioarteko birari ekin, eta gurera bidean dira. Berritxarrak.net gunean irakurri dugu. Irakurtzeak merezi du. Nazioartean Euskal Herriko musika egiten dute. Eta pozik daude, pozik jarraitzen dute. Alemania falta zaie, Irlanda… Europa gehiena. Eta gero berriz gurekin izango ditugu. Hemen, Euskal Herrian. Bitartean, hegazkina hartu eta ikustera joateko gogoa ematen du…
Xabi Erkizia musikariari buruz jardun izan gara hemen. Munduan gehien dabilen euskal musikaria da. Beran ERTZ jaialdia antolatzen, Artelekun Audiolab kudeatzen, Uncommonsounds nazioarteko ekimenarekin… Leioan izango da asteon, Txiripa irrati_hitzaldia eskainiz. Transistoreak eramatea eskatu die entzuleei, entzuteko ziurrenik, hitzaldiari beste zentsu bat emateko agian. Nork daki? Esperimentazioa, soinua, txiripa, hitzak… esperimentatzeko eta entzuteko unea izango […]
