Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Loiolako zalantzak

Loiolako hegiak idatzi du Imanolek, eta iruntsi egin dugu askok. Liburua, bere lodian da atsegin. Xalotasunean interesgarri. Orriz orri, akordio giroak, zapuzketa ekaitzek eta nazioarteko haizeek…. ikaragarri interesante egiten dute kazetaritza lan hau. Kontaketarako estiloak. Detaile txikienari ematen dion garrantziak, eta lantzean behin duen umore ukituak… berezia egiten dute Imanol Muruaren lana. Hala ere, 300 […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Agirre lehendakaria gomutan

50 urte asteon Parisen hil zela Kale bat dauka gure herrian. Bere alderdikoek jarraitzen dute boterean, kale horren herrian. Baina ez dakit nik lehendakariari buruz ezer irakatsi erakutsi ezagutzera eman diguten inoiz. Kale izendegien politikaren ondorio, ziurrenik. Agirre lehendakariaren historia baina, interesantea da. Abertzaletasunaren historian, pasarte oso esanguratsuak bizi izan zituelako besteak beste. Oso webgune […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi larrabetzutik

Lucio dokumentala gurean

badok>eztok dokumentalak eta eztabaidak Gaur Lucio dokumentala ikusiko dugu herrian. Anarkista, albañil, faltsifikadore, banku ebazle… ideia batzuen alde, bere modura burrukatu den gizon nafarraren historia. Hilero dokumentala ikusten hasi gara 2010. urtean. To shoot an elephant, urtarrilean Brad Will beste gau bat barrikadetan, otsailean Lucio, martxoan Euskal Herria helmuga, apirilean Patri Muñoz zuzendaria etorriko da. […]

Kategoriak
larrabetzutik

Ez zaizkit kontuak ateratzen

nor da hemen pirata? Goizean telefono deia, euskal hedabide batetik 10 sarrera eskaini dizkietela eta, eskaintza egin dit bertako arduradunak. Lezaman Pirritx eta Porrotx daudela eta -uste dut gainera Pirritx ez dela egoten aspaldion, baina tira…- eta ea sarrera batzuk nahi ditudan. Ezetz esan, eta harrituta somatu dut adiskidea. Ez dut horrelako sarrerarik nahi! esan […]

Kategoriak
larrabetzutik

baDOK>EZtok Dokumentalak eta Eztabaidak gurean

To shoot an Elephant dokumentala ikusteagaz batera, gure herrian eztabaidarako txoko barri bat eukiko dogu aurrerantzean baDOK>EZtok. Urtarrilaren 18an hasita, hilero dokumental bat ikusi eta berba egiteko aukera, herriko Aretxabala kultur elkarteak bultzatuta. Eztabaida, ikusentzunezko produkzioak, munduko zein bertoko lanak, zinema dokumentala, euskaraz zein azpititulatuta. Berba egin edo eztabaidatzeko, ikusteko eta ikasteko. Zinema aitzakia ona […]

Kategoriak
agit/prop bide gorritik | Bilbo Hiria irratia larrabetzutik

Elurra ez dakit, zurikeria mara mara gurean

edo ustelkeria Larrabetzun Eguraldiak sarritan, bestelako gaiak uxatzen ditu. Zer esan ez dakigulako aritzen gara aroari buruz berbetan, edo zeresana dagoenean, hura ezkutatzeko. Telebistetan ohikoa da eguraldiaz jardun eta jardun, euria denean euria ari duelako, udako beroaz ala neguko hotzaz. argazkia: eitb.com Hala ere, eguraldiaz dihardugun arren, inoiz baino pobreagoa da gure hiztegia, aroari buruzko […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus larrabetzutik pasahitza

Gaztetxetik bertso saioa zuzenean Internet bidez

Urtero gabonetan bertso saioa egiten da gure herrian, Andoni Egañak txapela irabazi zuen urtetik. Orduan Anoetako belodromoan aritutakoak egon ziren gure herriko frontoian. Hurrengo urtean ere bertso saioa egin genuen berriz ere, eta hotz ikaragarria egiten zuen 1995eko abenduaren 25ean. Handik aurrera gaztetxean egiten hasi ginen, Xabier Amurizak halan proposatu eta aholkatuta. Xabier Amuriza, Andoni […]

Kategoriak
larrabetzutik pasahitza

Norena da bertsoa?

Bergarako saioa izango dogu akorduan tarte batean. Maialenen bakarkako bertsoak, Mikel Laboaren doinuak, argia joan zenekoak, eta guk horrek bertso galduok grabatu eta zabaldu izana. Grabatu, gorde eta zabaldu. Artxibatu eta eskura jarri. Hori da guretzat Internet, holan ulertzen dugu, eta horrela azaltzen saiatu gara. larrabetzu.org komunitateko blogerako grabatu genituen bertsoak, Euskal Herri osoan entzun […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Itsasoaren alaba dokumentala gurean

Josu Martinez, Txaber Larreategik eta Ibai Castrok grabatu, idatzi eta ekoiztutako Txapela eta bere alabari buruzko Itsasoaren alaba dokumentala gurean be ikusi ahal izango dugu. Zinemaldian ere sekulako arrakasta izan zuen filmeak, areto txiki, gaztetxe eta kultur etxe ezberdinetatik ere egin du bidea. Larrabetzun, eguazten honetan iluntzeko 8etan izango da Anguleri kultur etxean. Mikel Goikoetxea […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik musika

gau elektronikoa @ gazte egune 09

Larrabetzun 1985etik kontzertuak egiten dira sasoi honetan. Orduan Hori Bai gazte elkarteak 20. urteurrena betetzen zuen. Gazteak kalean batzeko lokal barik. Eta gazteentzat lokala eskatzen. Kortatu, Zarama, Bap! eta Ximorrak egon ziren orduko hartan. Ordurako zenbait lekutan (Andoain…) lokala eskuratua zuten gazteek, abian hasi zen gaztetxeen mugimendua, lehen oinarriak. Hurrengo urteko kontzertuan (1986) Herri bat […]