-
Urte barri barri
…dekonak ez dekonari,
guk ez deku eta guri
ezpabe txarri belarri.Kantan eta jantzan hasi du urtea. Urteko lehenengo argiak, kanpoan harrapatu gaitu, etxeratzeke.
Eta zer eskatuko zer eskatu, hasi gara endredoan. Eguna joan, eguna etorri asmatu ezinik ondiño. Ze izengo ete da….
Ez dakigu, baina zerbaiten bila bagabiz ibili. Nora ete goazen ez dakigun arren, aurrerantza joan gurean gabiz, tira eta tira….
Helduko ete gara, helduko ete da. Zalantzak eta burukomiñek. Etorriko dan esperantzan, helduko ete garen arduraz.
Eskale barik, eskean gatoz. Aldarrika zeozelan esatearren.
Bitartean; badakizue, zaindu maite dozuen hori…. izan be, ez digute uzten maitatzen gauean, no time for love.
-
Koldo Izagirre bihotz bakartien klubeko sukurtsalean
kantari nator
gainez gain naroan urratsa,
kantari noa
ai ene, zuhaitzak erre dituen gatza!kantari nator
gailurrerainoko urratsa,
kantari noa
ai ene, ene nekeon lorratza!kantari nator
libre nahi zuen urratsa,
kantari noa
ai ene, ene loturen zehatza!kantari nator
bakarrik ez dakien urratsa
kantari noa
ai ene, ene laguna han datza.kantari nator
pausatu egin den urratsa,
kantari noa
ai ene, ene biharamun latzakantari nator
ezin goragoko urratsa,
kantari noa
ai ene, ene ibili narrasa!Azken eguna du etxeko Seaskako egutegiak. Eta prezioek gora egin aurretik, etxerakoak erostera abiatu naiz kalera. Egunkaria eskutan, kafe epela musturrean. Haizea dabil kanpoan. Gusturago aterpean. Kaleko dendan erosketok eginda, zorrak kitatzera bbk-ko sukurtsalera.
Urte berriari dagokion ondo etorria egiteko, Iñurrategitarrena dirudien argazki sortari bota diot begia. Eskutan hartu, eta letra txikiari erreparatu. Kopla ematen du. Otsailekoak ere, martxokoa bardin… ostia! egin dut nire kolkorako. Abendua ikusi ostean, hurrengo orri baltzituan, topatu ditut kredituak. Letra txikitan ageri da koplon egile handia.
kantari nator
hemendik harako urratsa,
kantari noa
ai ene, ene bidean dabil akatsa!kantari nator
isilik emon den urratsa,
kantari noa
ai ene, ene lore guztien makatza!kantari nator
ihintzetan sorturiko urratsa,
kantari noa
ai ene, ene ametsen urratsa!kantari nator
hegaldi beteko urratsa,
kantari noa
ai ene, ene usteon balantza!kantari nator
bururik ez duen urratsa,
kantari noa
ai ene, zerk, zerk garoatza?kantari noa
loak hartzen ez duen urratsa,
kantari noa
ai ene, ene argien ikatza!Eta ia zortzimilakorik ez duen egutegian, mundu osoko argazki dozena ageri zaigu. Bereziki jo diet begia Argentinako Cerro Torre (3.128m) mendi niretzat ezezagunekoari. Edo irailean Argeliara joatea gomendatzen digun Hoggar-eko argazkiari. Tibeteko trapuek adierazi gura dutena galdetzen diot Iñurrategiri, eta Maliko argazki bat erakusten dit beranduago.
Mundu bat sartu zaigu sukaldera. Sukurtsalak mendira garamatza. Argitasuna darie argazki eta berboi. Eta imajinatzen dut datorren urtean, honek amaitu behar duen une berean, Joseba Tapiaren koplak, bbk-ko mp3 jaurtigailu batean. bihotz bako kluba da gurea. Sukurtsaleko tipoak barre egin dizu, ahopetik, giputzek fusioak fusio galduko dute koplaren tonua.
Blogari baten kopla sukurtsaletik ateratzean:
kantari noa
plazatik etxera urratsa,
kantari noa
ai ene, ene pozaren mikatza! -
Palestina zauritua
Imanol Murua Uriak, duela hamar urte (1998an) plazaratu zuen Palestina zauritua kronika liburua. Palestinara joan, eta bertan ezagututakoak, elkarrizketatuak… hurbilpen bat hango egoerara. Hango latzera.Egunotan, hara begira gaude. Zauritua ez ezik, txikitua, zanpatua, heriotzera kondenatutako palestinarrak ikusten ditugu. Hangoak hemen.
Ondo egingo digu, barriro be, liburua hartu eta hangoa ulertzen saiatzea. Nor da nor, historia eta bilakaera.
Liburua sarean osorik dago, paperezko bertsioa be eskuragai dago Susa literatura argitaletxeko gunetik eskatuta.
Liburuak, irakurketak, egingo ahal digu on?!
-
Free Gaza, Free Palestina, Gernika gogoan
Ez dago hitzik. Irudiek dena esaten dute. Sarean ari da hedatzen mezua, elkartasunezkoa. Mezua salaketa. Mezua amorruz. Israeli boikota egiteko arrazoiak nagusitu dira, munduko agintariek ez dute deus esango, hala ere. Kondena hitzarekin ahoa bete hortz ibiltzen diren mundu osoko demokraten tolerantzia, beste behin agerian geratuko da.
Herri zapaldu bat. Munduko herri bat. Libre izan nahi duena. Han bezala, hemen.Latza da egunotakoa. Gertatu dena. Luzatzen dena. Agintarien isiltasun eta lotsagabekeria. Mundua begira dago, baina ez dago lo. Eta Internetek aukera eskaintzen digu, ikusteko, jakiteko, salatzeko, erakusteko, zabaltzeko. Eta horretan arituko gara, mundu osoan.

Gernika in Gaza idatzi du elkartasunez italiar batek –zabaldu.com gunetik ari da mezua zabaltzen- eta Free GAZA webgunea ikusi dugu.

Txoko honetatik, elkartasuna Palestinako herritarrekin. Munduko herri zapaldu ororekin. Hemendik, EHtik. Munduko herri izan gura duen txoko honetatik. -
Selekziorako deitu naute

Gaizka Garitano, Mikel Labaka, Joseba Garmendia eta Patxi Gaztelumendi jokalari hautatuak Bilbon kontzentratuta.
Euskal Herriko selekzioaren alde nago, badakite hori hautatzaileek, eta horregatik Mundo deportivo kirol kazetak atera du esklusiba. -
Esait 2.0
Euskal Herria, nazio bat selekzio bat
Badira hilabete batzuk selekzioaren gaia pil pilean dagoela inguruan. Gaurko deitu zuten -deitu baino filtratu, gogoan baduzue- Euskadi Iran partida.
Ondo gertutik jarraitu dut afera hau, iraila hasieratik Esaiteko lagunekin elkarlanean aritzeko aukera izan dudalako. Larrabetzun herriko kirolariekin batera, eta nazio mailan Esaiteko arduradunekin, Interneten ere selekzioaren adleko aldarrikapena zelan garatu aztertu eta gauzatzen saiatu gara hileotan.Eskura sareko tresnak baino ez. Aurrekontua 0. Eta gogoa bai, baina esku gutxi aidanean.
Komunikazio plangintza bat egin. Eta saiatu gara uztartzen futbolari eta kirolarien mezua, herrietako kirolari eta kideen eskaera eta sarean gureari lekua ematen.
Tresna sozialak baliatu ditugu batikbat: Facebook, twitter, bloga, bildu.net, zabaldu.com eta jendearen partehartzea bultzatu. Kirolariena batetik, kirolzale eta euskaltzaleena bestetik.
Gaur tamalez, ez da partidarik izango. Kirolari eta Euskal Herriaren aldeko borondatearen kontra, Euskal erdia momentuz kudeatzen dutenek ezetz erabaki dutelako. Zer presio izan diren agertuko da aurrerantzean prentsan, baina zenbait kirolarik bizitakoa… uffa! Hala ere bejondeiela euskal taldeetako kirolariei, historikoa izan delako beraiek egindako. Euskal Herria zer den, Euskaltzaindiako kideek baino hobeto barneratu dutelako. Eta hori zelaian agertu gura izatearren, sekulakoak eta bi entzun badituzte ere.
Hala ere, sekulako gola sartu diete Sabinetxeako mitxelinei.
Mapa batean daude geolokalizatuak, orain arte herriz herri egindako selekzioaren aldeko aldarrikapen eta agerpenak. Argazki eta puntua gehituta.
Larrabetzu Euskal Herria
Pasa dan barikuan, herrian egin gendun argazkiak ere bat baino gehiago hunkitu zuen. Herriko futbolari eta pilotariak ziren han, adin guztietakoak, eta etxez etxe ari da zabaltzen eta hedatzen orain argazkia bezala, datorren larunbatean Bilbon antolatu den manifestazioko deialdia ere.

-
BECetik zuzenean, entzuten eta editatzen
Bertso txapelketak jarraitzen urte batzuk egindakoa izanagatik, Internetek bertsolaritzari eskaintzeko dituenak, oraindik asko eta asko direla konturatzen ari naiz, non eta finalean.
Bertsoak zuzenean entzun eta zertan ari garen be imajinatuko bazenute?!
Zuzenean ari gara twitter, flickr, facebook, blog komunitate eta abarrerako. Ez gara bakarrak gainera.


Larrabetzutik, ordenadore batzuk, argazki kamara batzuk, mp3 grabagailua ekarri ditugu… eta eitb-k berak baino eraginkortasun handiagoa izaten ari gara.Urko argazki kamara hartuta ari da klik eta klik. Guk bere memoriak hartu, eta klik eta klik jarraitzen duen artean, guk ordenadorera deskargatu eta flikcr-era igo. Dana bat. Bitartean, 53R61k twitter-etik gaiak eta komentaten ditu. Mp3 grabagailua soinua hartzen ari da bitartean, ta gero audio zatiak be sarean jartzeko asmoa dugu.
Facebook, twitter, flickr, bloga… dena da posible. Gainera bertsoak entzun, txalo egin eta hemen bizi duguna itzela delako.
Bec bec bec…. y cuentalo!gure bapateko gaurko kronikak:
gaztelumendi.org | 53R61 | larrabetzu 2.0 | iPtxazkenean Igor Elortza barriro be, Bizkaiko txapeldun.
-
krisia? just do it

Krisiari aurre egiteko modu asko dago. Horretan ez da dudarik.
Hipokrisiari berriz, zailago dugu. -
sare sozialak hizpide
Iruri Knörr eta Katixa Agirre izan dira gurekin. Berbaz. Elkarrizketa digitala izan da gaurkoa. Sareari buruz. Sare sozialak. Facebook, tuenti, twitter… sare sozialak dira. Interesgarria da fenomeno hau. Eta hor ari gara gu ere, sartuta. Eta sekulako azalpenak eman dizkigute bi neska gasteiztarrek. Badakite zertaz ari diren. Eta elkarrizketan murgildu gara… oso oso gustura. Jabik eta biok, asko ikasi dugulakoan gaude.
Baina polita izan da saioa, gu berbaz. Gure entzuleak twitter eta facebook bidez erantzuten, edo adibidez Fakun-ek Koska irratiko lagunak, estudiora deitu digu, bere iritzia emateko. Gaiari buruz facebook bidez jakin du, eta irratia entzuten jarri eta deitzea otu zaio. Beste batzuk, leku ezberdinetatik ibili dira iritzia ematen. Ttirritt Baxe Nafarroako Ortzaizetik, Aiora Kataluniako webgune bat diseinatzen ari zen bitartean, Garoa liburudendako lagunek apal berriari buruz berbetan, eta ohiko gure entzuleak twitter bidez (Igortxu, Mikel…).Gaur ere, saioa egin, eta asko ikasi dugu. Entzun gure baduzue, hor dago irratsaioa, maketa moduan.
-
Bota
Info 7 irratirako tartean bota dudana edo.
Bizkaiko txapelaren bila, lehenengo bertsoak bota zirela, pasa dira 50 urte. Mende erdi txapelketan. Balendin Enbeita txapeldun. Gabriel Aresti epaimahaiko. Alfontso Irigoien antolatzaile. Milaka euskaldun, milaka euskaltzale Arenaleko bertso saioan. 1958ko abuztuaren 24a.Mende erdiaren ostean. Aurrea egin dugulakoan. Batzuen lanak, askoren gogoak eman ditu fruituak. Eta poztekoa da.
Aurrekoan osorik ez, baina datorren zapatuan BECtekada itzela ezagutuko dugu. Seguru baietz.
Bota beraz. Bertsoa, gogotsu. Txaloekin erantzungo dugu guk.
Info 7 rratirako prestatutakoa hemen.
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2008/12/20081216_2066.mp3]Podcast: Play in new window | Download



























