Kategoriak
agit/prop musika

Euzko guay

XXI. mendeko gazteri berria Itziarren semeak Bizkaiko golfo talde bat da. 80. hamarkadako doinuak gaur egun. Kontzertu batzuk ikusi izanditut, eta jabetu naiz aspaldion jo eta jo ari direla. Hemen eta hor, antza. Nik ez diet bestelako arretarik jarri izan, ikusi eta joan. Entzun eta garagardoa hartu. http://youtu.be/f3F_nssHq54 Ostia, bideo hau ikusi dudanean… zer pentsatua […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia larrabetzutik musika

Gazte Eguna Larrabetzun

Urteroko zita. Gazte gazteak ginenetik. Rocka ezagutu genuen, eta ostean etorri den guztia. 1985ean hasi zen mobida guztia, gurean ere. Eta gaztetxea eskatzen zen, eta baita lortu ere. Mobidak udaletxearekin, kontzertuak debekatzeko aginduak alkate demokraten eskutik… orain rockanrolla atsegin dute Batzokikoek ere. Zelan aldatzen diren gauzak, kamarada! 1986tik, herrian gaztetxea barriro zabalik. Urte asko dira, […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia musika

Arnaldo Otegi aske. 8719600510 free!

Ederra Bad Sound System eta Fermin Muguruzak osatu duten kantua, reggae basea, hizkuntza ezberdinak, mezu bakarra. Bi bide…. zein da aterabidea? Arnaldo Otegiren alde, gero eta ozenago entzuten den eskaera. Euskal Herriaren aldeko eskaera azken baten. Youtubeko orrialdean, one week ago… esaten du, eta aste bakarrean ia 15.000 ikustaldi izan ditu kantu bideo honek. Presoen […]

Kategoriak
larrabetzutik musika

gure hizkuntza berean

SPLIT77 taldearen diskoaren aurkezpenera joan naiz gaur. Herritar musikazale moduan. Eneukan pentsatuta ezer idazterik. Handik argazki bat bota dut, facebook_era 3G konexioarekin, wifia ez zebilelako. Gero facebooken galderaren bat, eta atsegin ikur batzuk ikusi ditut, bueltan. 6 urte isilik 2004an atera zuten Mentura lana, izugarri gustatu zitzaidan. Eta eman zituzten kontzertuak. Antenna ere ona zen […]

Kategoriak
larrabetzutik musika

Anari gaztetxean

Azaroa ekitaldiz gainezka gurean. Antzerkia, hitzaldiak, musika, irteerak.. denetarik dago egunotan herrian. Poztekoa da gainera, maila handiko gauzak ditugula, oso modu apalean. Eta gauez, Anari izango da Hori Bai gaztetxean. Etorri izan da gehiagotan be, eta gustuko dugu gure hormetako soinuari erreparatu, eta ahots hori entzutea. Mikel Laboari ikasitako kantuak entzuteko gogoz, ea gurean horren […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi musika

are you reggae?

Prest zaudete? Revolutionary brothers dira, Donostiako bi anai. Abesten King Konsul, Zarautzen bizi den munduko reggae abeslari eibartar jatorrena. Talde bikaina osatzen dute. Eta hemendik eta hara ari dira etengabe. Musika, diskoak, erremixak, kantuak…. eta sekulako giroa sortzen. Aspalditik ezagutzen dugu elkar. Musika, irratia, konexioek ezagutarazi gaituzte. Harreman izan dugu. Baina uda honetan elkarrekin egoteko, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi musika

Delorean musika eta musikari atseginak

Asteon Delorean taldeko Ekhi Lopetegi elkarrizketatu dugu irratia.com saioan. DLRN taldea gustukoa dut, Mikel Elortzarekin Donostiako Bilintxen lehen diskoa erosi nuenetik -Mikelek oparitu zidan, han bertan- B-core disketxeak plazaratutakoa. Gerora, lan guztiak eta taldearen bilakaera jarraitu dut. In to Plateau bikaina iruditu zitzaidan, eta handik honako dantzagarritasunak, areagotu egin du nire zaletasuna. Zuzenean ere maiz […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi musika teknologia berriak

Bi hitz

Letrak dantzan jartzeko asmoagaz asmatu genuen hitz joko hau. Iazko Literaturia ekitaldietan, letrak eta musika elektronikoa uztartzearren, mezu laburrek osatutako giroa sortu gura izan genuen gaztetxean. Dantzan aritu ginen, bideoak ikusten, japonieraz errezitatzen batzuk, twitter bidezko mezuak pantailan ikusten, Gasteiztik bialdutako bidoekin dantzan gaztetxean… denetarik. Aurten pausu bat gehiago. Musikari zuzeneko bideo irudiak gehituko dizkiogu, […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus musika

zaindu maite duzuen hori

Iritzi helduak, uste haundikoak, Gure herriaz. Goiz eta arrats berriketan Gure herriaz. Ez dago irratia piztu beharrik, telebistan ikusi edo egunkarietan irakurri barik be, dagoneeko badakizu zertan ari zaizkigun, gizon jakintsuak. Gu hau eta bestea. Zertan ari garen, zertan dihardugun… dena harrapatu dute, dena da garrantzitsua, dena muntaia, sarea. Errealeko futbolaria, unibertsitateko irakaslea den artista […]

Kategoriak
literatura musika

Prest! aldizkariko 100. zenbakian

Ruper Ordorika: “Nolabaiteko beharra sentitu behar da, kantuak sortzeko” patxi gaztelumendi | Prest! aldizkaria 100. zenbakia Aspaldian, oso aspaldian hurbildu zen Ruper Ordorika Deustu aldera. Filosofia ikasketa egin behar zituen unibertsitatean, eta bizi be San Inazio eta Deustun bizi izan zen. Aspaldian, Deustun bertan sortu zuten Pott literatur aldizkaria eta banda Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, […]